3.3.1. Ziurtapen elektronikoak
2021. urteko irailean PIN ziurtapena desagerrarazi zen, bere baliozkotasuna zenbait izapide tasatura mugatuz. Guztira, 39.746 PIN ziurtapen sortu ziren, hau da, aurreko urtean baino % 30,3 gutxiago.
PINa desagertzearen ondorioz, eta aurkezpen telematikoa sustatzen jarraitzeko asmoz, Cl@ve sistemaren erabilera sustatzen jarraitzen da.
Cl@ve identifikazio elektronikorako sistema bat da, administrazio publikoen zerbitzuetan Internet bidez sartzeko prestatua. Herritarrek erabiltzekoa da. Erakundeek, antolakundeek eta enpresek ziurtagiri digitala erabili behar dute.
2023an, 10.056 Cl@ve ziurtapen sortu ziren; aurreko urtean, berriz, 10.972. Nabarmentzekoa da zenbatekoa aurreko urteetakoa baino nabarmen altuagoa dela (2020an 3.070, 2019an 1.804 eta 2018an 299), baina 2021ean baino baxuagoa (urte hartan 11.216 igorri ziren). Horrek agerian uzten du Administrazioa, eta, zehazki, Nafarroako Foru Ogasuna, ahalegin handia egiten ari dela ziurtapen hori ezartzeko.
Gainera, 10.873 ziurtagiri digital edo elektroniko (sinadura elektronikoak) eman ziren identitatea egiaztatzeko; horietatik 5.987 pertsona fisikoentzat ziren.