6.1 Planifikaziorako tresnak
Nafarroako Foru Ogasunaren planifikazioa tributu kontroleko urteko planetan jasotzen da nagusiki.
Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 30eko 110/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko abuztuaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/162/6), Nafarroako Foru Ogasunaren 2023. urteko kontrol planaren berri ematen duten irizpide orokorrak onetsi ziren, eta honako lerro hauek ezarri ziren:
- Zergadunari Laguntza eta Argibideak Ematea.
- Informazioa eskuratzeko eta prebentziorako jarduketak.
- Zerga iruzurra egiaztatu eta ikertzeko jarduketak.
- Kontrol jarduketak diru-bilketaren fasean.