3.5.4 Lur-ondasunak

 

Lur-ondasunen erregistroarekin eta tasazioarekin lotutako jarduketa nagusiak hauek izan ziren:

  • Lur-ondasunen erregistroko oinarrizko datuak eguneratzeko prozedurak.
  • Inskribatutako titulartasuna edo mugaketa grafikoa zuzentzeko eskaera egiteko prozedurak.
  • Lurzatien planoaren udal eremu zehatz bateko oinarrizko datuen berritze kolektiboa egiteko prozedura.
  • Lur-ondasunen Erregistroko doikuntza teknikoak.
  • Balorazio txostenak izapidetzea.
  • Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balioa onestea eta katastroko balioa esleitzea.
  • Baloraziorako xedapen orokorrak onestea.
  • Ondasun bereziak kalifikatu, baloratu eta deskalifikatzeko prozedurak.
  • Lur-ondasunen Erregistroaren Atalaren informazio babestua eskuratzeko baimena onartu edo ukatzeko prozedura.
  • Egiaztagiriak eta bestelako agiri normalizatuak ematea.
  • Higiezinen baloraziorako irizpenak egiteko prozedura orokorra.
  • Merkatuko laginak jaso eta balioak zenbatesteko eredu estatistikoak prestatzeko prozedura.
  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 143.5 artikuluaren inguruko txostenak eta bestelako txosten ez lotesleak.
  • Lur-ondasunen Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren arteko koordinazioa.

Jarduketa horien daturik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

52. grafikoa. Nafarroako katastro balio osoaren bilakaera denboran. Lurzati kopurua. Unitate kopurua. Katastro balioa, milioika eurotan.

53. grafikoa. Tasatutako higiezinen kopuruaren bilakaera denboran.

54. grafikoa. Onartutako balorazio txostenen kopuruaren bilakaera denboran.

55. grafikoa. Lur-ondasunen Erregistrora datuak sartzen dituen informazioaren jatorria..

56. grafikoa. Lur-ondasunen Erregistrorako jabetza erregistratzaile eta notarioen jakinarazpen kopuruaren bilakaera..

Bestalde, zergadunaren arretaren eremuan, bulegoan aurrez aurre egindako arreten kopurua aurkezten da.
Arlo horretan bertan, azpimarragarria da Internetek eragin handia izan duela lurzati zedulak emateko jardueran, bulegoan aurrez aurre eskatutakoen gainetik.

Zergadunaren arretarako zerbitzu horiei dagozkien datuak honako koadro honetan jaso dira:

57. grafikoa. Lur-ondasunen gaineko aurrez aurreko arreten kopuruaren bilakaera denboran.

58. grafikoa. Emandako lurzati zedulen kopuruaren bilakaera denboran. Izapidetze bidearen arabera.