3.2.6.1 Kexak
Gaur-gaurkoz, ez dago kexak aurkezteko berariazko kanalik, ezta horien tratamendu sistematizatua egiteko prozedurarik ere. Ahoz jasotzen ahal diren kexez gain, Erregistroan aurkezten diren instantzien bidez jasotzen dira, Ezkirotz kaleko 16. zenbakiko bulegoetan nahiz lurralde bulegoetan horretarako berariaz jarritako postontzietan, edo posta elektroniko bidez, herritarrek horretarako erabiltzen ahal dutelako Nafarroako Foru Ogasunaren postontzi orokorra.
2023. urtean, guztira 21 kexa jaso dira. Kexen atzeko arrazoiak hauek izan ohi dira:
-
Atsedenaldia
-
Telematikoki aurkezteko derrigortasuna, adineko profesionalei aurrez aurre arreta teknikorik eman gabe.
-
Jasotako tratua
-
Zain egon beharreko denbora
Aurten, gainera, esker ona eta zoriona adierazteko 5 instantzia jaso dira.
2023-11-02an, aurretiazko hitzordu gabeko arretak hasi ziren, 08:30etik 09:30era, zergadunei arreta emateko beste bitarteko bat irekiz.
Aurreko urtean adierazi genuen bezala, Tuterako bulegoko irisgarritasun arazoen ondorioz jasotako kexen ondoren, 2022an sarbidea eta atea aldatu ziren.