2.4.6 Zerga berezien ondoriozko diru-sarreren bilakaera

 

Zerga bereziak, guztira, 537.463,9 mila eurora iritsi dira: zerga berezien zuzeneko kudeaketaren bilketak 449.149,1 mila euro jaso ditu, eta Estatuarekiko zerga doikuntzen saldo garbia 88.314,8 mila eurokoa da.

2022koaren aldean, bilketa likido osoak % 2,1eko hazkundea izan du.

  • Zuzeneko kudeaketaren ziozko bilketa guztira % 15,5 hazi da, 2022an bildutako 388.871,5 mila euroetatik 2023an sartutako 449.149,1 mila euroetara.
  • Bestalde, zerga berezien zerga doikuntzetan eta gainerako zeharkako zergetan % 55,8ko murrizketa handia izan da, 137.584,9  mila euro izatetik 88.314,8 mila euro izatera igaro baitira. Murrizketa honen arduradun nagusia hidrokarburoen gaineko zergan egondako doikuntza izan da, % 46,1 jaitsi baita. BEZean bezala, zerga berezietan ere 2022an 2020ko eta 2021eko behin betiko doikuntzak eta 2022ko behin-behinekoa likidatu ziren, kalkulu metodo berriaren arabera, 2023ko kalkuluaren aldean (azken horrek urte horretako doikuntza soilik hartu du kontuan).
  • 2023an, bi zerga doikuntza berri sartu dira; berrerabili ezin diren plastikozko ontzien ziozko doikuntza fiskalak 6.393,6 mila euro likido sartu ditu eta fluordun gasen ziozko doikuntza fiskalak 866,7 mila euro.