1.3 Jarduera
Nafarroako Foru Ogasunaren lana da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortzearren. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Foru Ogasunak bere esku dauden jarduera guztiak burutuko ditu.
Tributu sistema baten eraginkortasuna sistema ezartzeko ardura duen antolamenduaren araberakoa da.
Horregatik, Nafarroako Foru Ogasunean garrantzitsuak dira gizartearentzat irekia eta hurbila den antolamendu baten baloreak: eraginkortasuna, adeikortasuna, motibazioa eta gardentasuna. Balore horiek atxiki nahi izatea jardueraren ardatz nagusietan islatzen da:
Zergadunari laguntzeko zerbitzuak
Herritarra da administrazioaren jardueraren erdigunea.
Nafarroako Foru Ogasunak bere unitate guztietatik zergadunari laguntza eskaini nahirik bere zerga betebeharrak betetzean, ezaugarri eta printzipio hauek zaintzen ditu:
-
Arreta integrala, berdinzalea eta banakakoa pertsona bakoitzarentzat.
-
Arreta espezializatua maila desberdinetan.
-
Arreta bideanitza: aurrez aurre, telefonoz, telematikoki, bideokonferentziaz.
-
Arreta solaskide ugarirentzat: zergadunak, ordezkariak, laguntzaileak, beste erakundeak.
-
Informazio publikoa eta gardentasuna.
-
Herritarren parte hartzea arau proiektuetan.
-
Arauak ezagutaraztea.
Helburua da zergadunari emandako zerbitzuen kalitatea handituz lortzea hark bere borondatez hobeki betetzea bere zerga betekizunak.
Tributu kontrola
Tributuen kontrol eraginkor eta efiziente bat lortzeko, Nafarroako Foru Ogasuna orientatzen da iruzurraren aurkako borrokara, tresna hauen bitartez:
-
Tributu kontrol planifikatu eta eraginkor batekin: Tributuen Kontrolerako Plana.
-
Tributu kontrol integratu batekin, barne hartuta bai Kudeaketa, bai Ikuskapena bai Bilketa.
-
Hobekuntza etengabea lortu nahian informazioaren bilketan eta tratamenduan.
-
Arautegiaren argitasuna, erraztasuna eta segurtasun juridikoa bilatuz.
-
Etengabeko analisia eginez emaitzen eta kontu-emateen ebaluazioaren bitartez.
Nafarroako Foru Ogasunak ziurtatu behar du balore eta jarduketa horiek sostengarriak eta iraunkorrak izatea, eta hori ezinezkoa litzateke pertsonen motibazioa, bitarteko materialen egokitasuna eta erakundearen informazio sistemen garapena tartean ez balira.
Horren harira, azpimarratu beharra dago Foru Ogasunak 2023an izan duen jardueraren testuinguru ekonomikoan ziurgabetasuna, inflazio altua eta ezegonkortasun geopolitikoa gailendu direla. Testuinguru horretan, zerga neurriak eta zuzeneko laguntzak ezarri dira, Nafarroako Foru Ogasunaren jardueran eta emaitzetan eraginik.