Castellano | Euskara | Français | English
673/2014 EBAZPENA, MAIATZAREN 27KOA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK EMANA, “ERABAKIA, SARTZEKO PROZEDURA, BALIOESPEN IRIZPIDEAK ETA LEHENTASUNEZKO ORDENA EZARTZEN DITUENA UNIBERTSITATEKO GRADU IKASKETA OFIZIALETAKO IKASPOSTUAK ESLEITZEKO, SARBIDE JAKIN BATZUETARAKO” ARGITARATZEKO AGINTZEN DUENA. ERABAKIA 2014KO MAIATZAREN 27KO GOBERNU KONTSEILUAK ONETSI ZUEN
(2014ko 114. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 12an)
Atarikoa
Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, “Erabakia, sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbide jakin batzuetarako” argitaratzeko agintzen dut. Hona hemen hitzez hitz:
ERABAKIA, SARTZEKO PROZEDURA, BALIOESPEN IRIZPIDEAK ETA LEHENTASUNEZKO ORDENA EZARTZEN DITUENA UNIBERTSITATEKO GRADU IKASKETA OFIZIALETAKO IKASPOSTUAK ESLEITZEKO, SARBIDE JAKIN BATZUETARAKO
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak (LOE), ezartzen dutenarekin bat etorriz, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntza Kalitatearen Hobenkuntzakoak (LOMCE) ematen dion idazketan, unibertsitateak dira zehazten dutenak, balioespen irizpideekin bat etorriz, zer ikasle sartuko den unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara, unibertsitatean sartu ahal izateko titulazio lortu dutenen artetik.
LOMCEko bosgarren azken xedapenak ezartzen duenarekin bat etorriz, unibertsitateei dagokie atzerriko batxilergoetatik eta goi mailako prestakuntza zikloetatik datozen ikasleak onartzeko prozedurak eta irizpideak onestea, 2014-2015 ikasturtean onartua izateko aplikatuko direnak. Bitartean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Espainiako Hezkuntza Sistemaren Batxilergoko titulua lortu duten ikasleentzat, indarrean egongo dira, 2016-2017 ikasturtera arte (hau barne) lehenagoko araudiaren araberako irizpideak eta prozedurak.
Gaur egun errege dekretu baten proiektua dago, ezarriko duena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzen eta onartua izateko prozeduren oinarrizko araudia. Proiektu honek aipatutako legeagindua garatuko du, eta unibertsitatera sartzeko aukera ematen duen ikasketa-egoera bakoitzarentzako oinarrizko sarbide-baldintzak ezarriko ditu. Halaber, azalduko ditu unibertsitateek onartzeko prozedurak ezartzeko erabiliko dituzten balioespen-irizpide batzuk.
Hala ere, unibertsitatean sartzeko probak berehala direnez, eta ohiko sarbide-prozesuak ere laster ebatzi beharko direnez, unibertsitateek ezin dute itxaron errege dekretua argitaratu arte, eta beren neurriak hartu behar dituzte, LOMCEk eskumena ematen dienez gero, beren erantzukizunaren barruan, sarbiderako eta onarpen porzedurak ezartzeko. Bestela, probak araudi-eremurik gabe garatuko lirateke.
Aipatu araudiaren babesean, eta LOMCEko bosgarren azken xedapenarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezarriko ditu, unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko. Ondoren zehaztuko dira, eta aplikagarriak izango dira 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteek osatzen duten aldi iragankorrerako. Beraz, Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordeak proposatuta, 2014ko maiatzaren 27an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
Erabakia:
Lehena.–Sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena arautzen dituzten arauak ezartzea, unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbide jakin batzuetarako, erabaki honen I. Eranskinean biltzen denaren arabera.
Bigarrena.–Erabaki honetan unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko arautzen diren sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena, 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan aplikatuko dira.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
I. ERANSKINA. Erabakia, sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbideak zehazteko
Aurkibidea
Zioen azalpena.
1. artikulua. Xedea eta aplikatzeko eremua.
2. artikulua. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
3. artikulua. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
4. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, edo nazioarteko hitzarmenak dituzten beste hainbat estatutatik.
5. artikulua. Goi mailako teknikari titulua edo balikidea daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
6. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, beren hezkuntza sistemetako sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenean.
7. artikulua. Europako Batasunekoak ez diren estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, batxiler titulua Espainiako sisteman homologatua daukatenean.
8. artikulua. Espainiako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, sistema horiek 2/2006 Lege Organikokoak baino lehenagokoak direnean.
9. artikulua. Unibertsitateko titulu ofiziala edo gradu titulua edo unibertsitateko irakaskuntzako lehenagoko titulazioak edo titulu baliokideak dituzten ikasleak onartzeko prozedura.
10. artikulua. Atzerriko unibertsitate bateko titulu homologatua daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
11. artikulua. 25 urtetik gorako ikasleak onartzeko prozedura.
12. artikulua. 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
13. artikulua. 45 urtetik gorako ikasleak onartzeko prozedura.
14. artikulua. Atzerrian unibertsitateko ikasketak partez egin dituzten ikasleak edo edo osorik eginda ere homologazioa lortu ez duten ikasleak onartzeko prozedura.
15. artikulua. fase espezifikoko probaren balioa.
16. artikulua. Unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetara sartzeko atalase-nota kalkulatzea.
17. artikulua. Ikaspostuak esleitzeko lehentasun-ordena.
18. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak fase espezifikoa onartzea.
Xedapen Gehigarri Bakarra. Zenbait gradu titulaziotara sartzeko proba espezifikoa.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Lehen Azken Xedapena. Aplikatzeko egutegia.
Bigarren Azken Xedapena. Indarra hartzea.
Zioen Azalpena
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak (LOE), ezartzen duenarekin bat etorriz, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntza Kalitatearen Hobenkuntzakoak (LOMCE) ematen dion idazketan, unibertsitateak dira zehazten dutenak, balioespen irizpideekin bat etorriz, zer ikasle sartuko den unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara, unibertsitatean sartu ahal izateko titulazio lortu dutenen artetik.
LOMCEko bosgarren azken xedapenak ezartzen duenarekin bat etorriz, unibertsitateei dagokie atzerriko batxilergoetatik eta goi mailako prestakuntza zikloetatik datozen ikasleak onartzeko prozedurak eta irizpideak onestea, 2014-2015 ikasturtean onartua izateko aplikatuko direnak. Bitartean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Espainiako Hezkuntza Sistemaren Batxilergoko titulua lortu duten ikasleentzat, indarrean egongo dira, 2016-2017 ikasturtera arte (hau barne) lehenagoko araudiaren araberako irizpideak eta prozedurak.
Gaur egun errege dekretu baten proiektua dago, ezarriko duena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzen eta onartua izateko prozeduren oinarrizko araudia. Proiektu honek aipatutako legeagindua garatuko du, eta unibertsitatera sartzeko aukera ematen duen ikasketa-egoera bakoitzarentzako oinarrizko sarbide-baldintzak ezarriko ditu. Halaber, azalduko ditu unibertsitateek onartzeko prozedurak ezartzeko erabiliko dituzten balioespen-irizpide batzuk.
Hala ere, unibertsitatean sartzeko probak berehala direnez, eta ohiko sarbide-prozesuak ere laster ebatzi beharko direnez, unibertsitateek ezin dute itxaron errege dekretua argitaratu arte, eta beren neurriak hartu behar dituzte, LOMCEk eskumena ematen dienez gero, beren erantzukizunaren barruan, sarbiderako eta onarpen prozedurak ezartzeko. Bestela, probak araudi-eremurik gabe garatuko lirateke.
Aipatu araudiaren babesean, eta LOMCEko bosgarren azken xedapenarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezarriko ditu, unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko. Ondoren zehaztuko dira, eta aplikagarriak izango dira 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteek osatzen duten fase iragankorrerako.
1. artikulua. Xedea eta aplikatzeko eremua.
Hitzarmen honen helburua da sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzea unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sartzeko bide akademiko bat egiaztatzen duten ikasleentzat, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen batxilergotik datozenak izan ezik.
Hitzarmen honek arautzen dituen prozedurak aplikagarriak izango dira unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan onartua izateko 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteei dagokien fase iragankorrean.
2. artikulua. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleek UNEDek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Ikasle hauek beren sarrera-nota hobetzen ahal dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko probaren alde espezifikora aurkeztuz, Espainiako unibertsitate publikoetan sartzeko prozedurak eta unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak arautzen dituen azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren 11. eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
3. artikulua. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleek UNEDek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren fase espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.
2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
4. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, edo nazioarteko hitzarmenak dituzten beste hainbat estatutatik.
1. Europar Batasuneko estatu kideen hezkuntza sistemetatik, edo gai hauetan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenak, elkarrekiko erregimenean, izenpetu dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleek, UNEDek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, betiere beren hezkuntza-sistemetan unibertsitatera sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren fase espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.
2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
5. artikulua. Goi mailako teknikari titulua edo baliokidea daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Espainiako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikaria, Arte Plastikoak eta Diseinuko Goi Mailako Teknikaria edo Goi mailako Kirol Teknikaria tituluak dauzkaten ikasleek, edo goi mailako teknikariaren tituluen baliokidetza jo diren edo homologatu diren tituluen jabeak diren ikasleek, homologatu den edo baliokide den titulu hori aurkeztu beharko dute.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren fase espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.
Unibertsitateko graduko ikasketetara sartzeko proben egutegiak eta artikulu honek aintzat hartzen dituen ikasketetako ikasturte-bukaerako egutegiarekin bat etorrarazteko, unibertsitatean sartzeko probaren fase espezifikoaren edukia zehazten duen abenduaren 9ko EDU/3242/2010 Aginduko 3. artikuluak ezartzen duena aplikatuko da. Lanbide heziketako goi mailako teknikaria, arte plastikoak eta diseinuko goi mailako teknikaria edo goi mailako kirol teknikaria tituluak edo baliokideak dauzkaten ikasleek egiten ahalko dute proba hori.
2. Eskabideak ordenatuko dira goi mailako teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluaren espediente akademikoaren sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, (bakoitzarentzat ezartzen diren arauek ezartzen dutenaren arabera kalkulatuta) eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak aplikatuz, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
Lehen aipatutako hezkuntza-sistemak baino lehenagokoak diren lanbide heziketako tituluen kasuan, espedientearen batez besteko nota Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren 2001eko ekainaren 4ko Ebazpenaren arabera kalkulatuko da. Ebazpen horrek arauak ezartzen ditu, titulu ofizialak lortzera bideratutako unibertsitate ikasketetara lanbide heziketatik sartzen diren ikasleen espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko. Bestalde, 1996ko maiatzaren 7ko Ebazpenak arauak ematen ditu batez besteko nota hori kalkulatzeko lanbide heziketako nazioarteko ikasketa baliokidetuak dauzkatenentzat.
6. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, beren hezkuntza sistemetan sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenean.
1. Espainiako batxilergo Tituluarekin homologagarria den titulu baten jabe diren ikasleek, Europar Batasuneko kide diren estatuen hezkuntza-sistemetatik datozenek, edo gai hauetan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenak, elkarrekiko erregimenean, izenpetu dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleek, hauek ez dituztenean betetzen beren hezkuntza-sistemetan unibertsitatean sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak, beren batxilergo tituluaren homologazioa egiaztatu beharko dute.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera proban aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 8. eta 14. artikuluek, biek barne, arautzen dutena, edo proba horretako fase espezifikoan bakarrik parte hartuz.
2. Eskabideak ordenatuko dira homologatutako batxilergo tituluaren edo sarrera-probako notari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
3. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba gainditu dutek ikasleek lehentasuna edukiko dute gainditu ez dutenen aldean.
7. artikulua. Europako Batasunekoak ez diren estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, batxiler titulua Espainiako sisteman homologatua daukatenean.
1. Batxilergo tituluaren baliokide diren titulu, diploma edo ikasketak dituzten ikasleek batxilergo titulazioaren homologazioa aurkeztu beharko dute, baldin eta beren ikasketak Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako hezkuntza-sistemetan egin badituzte, eta beren herrialdeek ez badituzte nazioarteko hitzarmenak sinatu, elkarrekiko erregimenean, ikasketa horiek Espainiako Hezkuntza Sistemako Batxilergo tituluarekin homologatzeko.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera proban aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 8. eta 14. artikuluek, biek barne, arautzen dutena, edo proba horretako fase espezifikoan bakarrik parte hartuz.
2. Eskabideak ordenatuko dira homologatutako batxilergo tituluaren edo sarrera-probako notari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
3. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba gainditu duten ikasleek lehentasuna edukiko dute gainditu ez dutenen aldean.
8. artikulua. Espainiako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzeko prozedura, sistema horiek 2/2006 Lege Organikokoak baino lehenagokoak direnean.
1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren arabera unibertsitatean sartzeko moduan dauden ikasleek, baina hezkuntza sistema hori Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa baino lehenagokoa denean, baita UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea) egin zutenek ere, unibertsitate ikasketetara sartzeko proba gainditu dutela egiaztatu behar dute, edo dagokion hezkuntza sistemaren sartzeko baldintzaren bat gainditu dutela.
Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren fase espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.
2. Eskaerak ondoren aipatzen diren noten balioespen-irizpideen arabera ordenatuko dira:
a) Sartzeko probako nota, eta, hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 16. artikuluan ezarritako haztapenekin.
b) Kalifikazio hauen batez bestekoa: bhar zen garaian heldutasun probetan lortutako puntuazioaren, eta goi mailako batxilergoko eta unibertsitateaurreko ikasturteko espediente akademikoaren batez bestekoaren arteko batez bestekoa, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko maiatzaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa baino lehenagoko planetako batxilergoko eta unibertsitatera sartzeko ikasturteetako ikasleen espediente akademikoaren kalifikazioa kualitatiboak zenbakizko kalifikazio bihurtzeko arauak ezartzen dituen Hezkuntza Idazkaritza Orokorraren 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, edo hau ordezkatuko duten arauek ezartzen dutenaren arabera, eta, hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioen artekoa, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko espediente akademikoaren batez besteko nota, edo, hala badagokio, goi mailako batxilergoko eta unibertsitaterako orientazio ikasturteko espedientearena, azken ikasturte hau 1974-1975 ikasturtea baino lehen gainditu dutenentzat, beharrezkoa izatera b) ataleko 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera kalkulatuta, eta, hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioena, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
d) Batxilergoko espediente akademikoaren batez besteko nota, 1953ko baino lehenagoko planekin ikasi dutenentzat, b) ataleko 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera kalkulatuta, eta, hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioena, hitzarmen honetako 16. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.
9. artikulua. Unibertsitateko titulu ofiziala edo gradu titulua edo unibertsitateko irakaskuntzako lehenagoko titulazioak edo titulu baliokideak dituzten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Unibertsitateko graduko titulu ofiziala edo baliokidea daukaten ikasleek, eta diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tekniko unibertsitateko titulu ofiziala daukatenek, titulu horiek lehenagoko unibertsitate antolamenduari dagozkionean, unibertsitateko titulu ofizial hori aurkeztu beharko dute.
2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, hau da, unibertsitateko espedientearen batez besteko nota, irailaren 5eko kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.
10. artikulua. Atzerriko unibertsitate bateko titulu homologatua daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Atzerriko unibertsitate titulu baten jabe diren ikasleek, edo unibertsitateko graduko tituluarekin, edo unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari unibertsitateko titulu ofizial baten jabe direnek, titulu hori homologatuta dagoenean edo baliokidea bada, homologazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.
2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori egiaztagirian agertzen den unibertsitateko espedientearen batez besteko nota izango da. Batez besteko nota ez bada homologazioaren egiaztagirian agertzen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak prestatzen duen atzerriko ikasketen batez besteko notaren aldarrikapena aurkeztu beharko da.
11. artikulua. 25 urtetik gorako ikasleak onartzeko prozedura.
1. 25 urtetik gorako ikasleak onartuak izan daitezke unibertsitateko ikasketa ofizialetan, sarrera proba gainditzen badute. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko beste baldintza batzuk betetzen dituztenak.
2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori 25 urtez gorakoentzako sarrera proban lortzen den kalifikazioa izango da.
3. Sartzeari begira, lehentasuna edukiko dute 25 urtez gorakoentzako sarrera proba gainditu dutenek:
–Proba gainditu duten unibertsitatean.
–Unibertsitateak eskaintzen dituen ikasketetan, ikasketa horiek lotuta daudenean sartzeko probaren aukera bakoitzarekin.
12. artikulua. 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzeko prozedura.
1. Unibertsitateak urtero deitzen duen 40 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko prozedura gainditu dutela egiaztatzen duten hautagaiak, lan esperientziadunak, graduko ikasketa ofizialetan onartuta izaten ahal dira. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko berste baldintza batzuk betetzen dituztenak.
2. Eskaerak ordenatuko dira 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzeko prozeduran ezartzen den balioespen-irizpidearekin aplikatu eta gero lortzen diren emaitzen arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen ikasketa zehatzei dagokienez.
13. artikulua. 45 urtetik gorako ikasleak onartzeko prozedura.
1. 45 urtetik gorako ikasleak onartuak izan daitezke unibertsitateko ikasketa ofizialetan, sarrera proba gainditzen badute. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko berste baldintza batzuk betetzen dituztenak.
2. Sarrerari begira, hautagaiek zer unibertsitatetan egin duten proba, unibertsitate hori egokituko zaie.
3. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko 45 urtez gorakoentzako sarrera proban lortzen den kalifikazioa izango da.
14. artikulua. Atzerrian unibertsitateko ikasketak partez egin dituzten ikasleak edo osorik eginda ere homologazioa lortu ez duten ikasleak onartzeko prozedura.
Unibertsitateko ikasketak partzialki atzerrian egin dituzten ikasleen eskaerek, edo, ikasketa horiek amaituta eduki baino Espainian homologazioa lortu ez duten eta ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan segitu nahi dituztenen eskaerek, egiaztatu beharko dute dagokion unibertsitateak 30 kreditu aitortu dizkiela, gutxienez, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 6. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, eta honi dagokionez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren organoek zehazten dutena kontuan hartuta.
15. artikulua. Fase espezifikoko probaren balioa.
fase espezifikoko irakasgaien kalifikazioak balioa izango du, unibertsitatean sartzeko, irakasgaiak gainditu eta ondorengo bi ikasturteetan, hitzarmen honetako 1. artikuluak ezartzen duen fase iragankorraren barruan.
16. artikulua. Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko sarrera-notaren kalkulua
Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko, lehiaketaren bidezko prozedura bat gertatzen denean, hau da, eskaera kopurua handiagoa denean eskaintzen diren ikaspostuak baino, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, ikaspostuak esleitzeko, ondoren aipatzen den sarrera-nota erabiliko du:
–2., 3. eta 4. artikuluetan araututako onarpen-prozeduretarako: Egiaztagirien nota + a*M1 + b*M2.
–5. artikuluak arautzen duen onarpen-prozedurarako: Dagokion LHko tituluaren batez besteko nota + a*M1 + b*M2.
–2., 6. eta 7. artikuluetan araututako onarpen-prozeduretarako:
Unibertsitatean sartzeko proba gainditu duten ikasleentzat: Sarbide nota (sartzeko probaren nota, 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera kalkulatua) + a*M1 + b*M2.
Unibertsitatean sartzeko proba egin ez duten edo gainditu ez duten ikasleak: (Batxilergo homologatuaren batez besteko nota) + a*M1 + b*M2.
–8. artikuluak arautzen duen onarpen-prozedurarako: sartzeko probaren nota edo dagokion batez besteko nota + a*M1 + b*M2.
a, b = fase espezifikoan dauden irakasgaien haztatze parametroak dira.
M1, M2 = fase espezifikoan gainditutako bi irakasgaien kalifikazioak, gehienez ere, onartze nota hoberena ematen dutenak.
Sarrera notak fase espezifikoko irakasgaien kalifikazioak bilduko ditu, 1892/2008 Errege Dekretuko 14. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dutenaren arabera.
–9., 10., 11., 12. eeta 13. artikuluetan araututako onarpen-prozeduretarako, dagokion balioespen-irizpideari jarraiki, aipatu artikuluetan aurreikusten den bezala.
17. artikulua. Ikaspostuak esleitzeko lehentasun-ordena, kupo bakoitzean.
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ondoren aipatzen diren irizpideen arabera esleituko ditu ikaspostuak:
a) Lehenik, unibertsitatean sartzeko proba dagokion urteko ohiko deialdian gainditu dutenei esleituko zaizkie ikaspostuak, edo lehenagoko urteetako ohiko edo ohiz kanpoko deialdietan, baita hitzarmen honetako 2., 3., 4., 5., 8., 9., 10., 11., 12. eta 13, artikuluetan aipatzen diren balioespen-irizpideren bat egiaztatzen dutenei. Onarpen ohiko aldirako, dagokion urteko aparteko deialdiko sartzeko probako kalifikazioek ez dute balio izango.
b) Bigarrenez, ikaspostuak esleituko zaizkie unibertsitatean sartzeko dagokion urteko ohiz kanpoko deialdiko proba gainditu duten ikasleei, eta 5. artikuluak aipatzen dituen tituluak lortzera eramatzen dituzten ikasketak gainditu dutenei, lehenagoko a) paragrafoan ezartzen denaren araberako esleipena egin eta gero.
c) Azkenik, 6. eta 7. artikuluek aipatzen dituzten ikasleei esleituko zaizkie ikaspostuak, hau da, 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba egin ez dutenei edo gainditu ez dutenei. Horretarako, ikasle hauek beren sarrera-eskaera aurkeztuko dute, baina betiere aparteko aldian.
2. Ikaspostuak ikasleak unibertsitateko ikasketetan sartzeko lortu duen sarrera-notaren arabera esleituko dira, hitzarmen honetako 16. artikuluko 2. artikulutik 13.era ezartzen den moduan.
3. Ikaspostuak kupoen arabera berriz esleitzea araudi indardunak ezartzen duenaren arabera egingo da.
18. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak G-9 taldeko unibertsitateetan eta beste hainbat unibertsitatetan egiten diren fase espezifikoa onartzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak onartuko ditu, unibertsitatean sartzeari begira, hitzarmen honek aintzat hartzen dituen fase orokorreko eta fase espezifikoko irakasgaien ebaluazioaren emaitzak, G-9 taldeko unibertsitateetan egiten denean, edo Espainiako beste hainbat unibertsitatetan egiten denean, elkarrekikotasuna denean.
Xedapen Iragankorra. Hitzarmen honetako 6. eta 7. artikuluek aipatzen dituzten ikasleen sartzeko proba.
2014-2015 ikasturteran, sartzeko proba, bai fase orokorrean, baita fase espezifikoan ere, UNEDen egingo dute.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe geldituko dira hitzarmen honen lerrun bereko edo txikiagoko arau guztiak.
Lehen Azken Xedapena. Aplikatzeko egutegia.
Erabaki honetan unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko arautzen diren sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena, 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan aplikatuko dira.
Bigarren Azken Xedapena. Indarra hartzea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman, eta biharamunean hartuko du indarra hitzarmen honek.