Castellano | Euskara | Français | English
217/2008 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeniaritza biomedikoaren graduatu ondoko titulu ofiziala lortzeko irakaskuntzak 2008-2009 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezartzeko baimena ematen duena
(2008ko 86. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 14an)
Atarikoa
Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren 5.1. artikuluak, abenduaren 16ko 1509/2005 Errege Dekretuak emandako idazketaren arabera, 2008-2009 ikasturtean aplikatzekoa, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat, xedatzen du graduatu ondoko programa ofizialak ezartzea dagokion autonomia erkidegoak erabakiko duela, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txostena eman du, eta bertan espedientean izandako inguruabarrak azaldu eta ingeniaritza biomedikoaren graduatu ondoko titulu ofiziala lortzeko irakaskuntzak 2008-2009 ikasturtetik aurrera ezartzea baimentzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako proposamena egokia dela adierazten du.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Ingeniaritza biomedikoaren graduatu ondoko titulu ofiziala lortzeko irakaskuntzak 2008-2009 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezartzeko baimena ematea. Titulu ofizial bakarra izanen da, hots, "Ingeniaritza biomedikoan masterra".
2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere baliabide eta bitartekoekin finantzatuko ditu lehendabiziko puntuan baimendutako graduatu ondoko programa ofizialak, bere kabuz finantzatzeko printzipioaren arabera Ingeniaritza biomedikoan masterra ezartzeak ez du inola ere funts gehigarririk ekarriko Nafarroako Foru Komunitatetik Nafarroako Unibertsitate Publikora gastu arruntetarako egiten diren transferentzien kontura.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpena hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea; Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseilua; Hezkuntza kontseilaria; Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia; Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua; eta Goi mailako Irakaskuntzaren Atala.