(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Unibertsitateko ikasketak :
      • 227/1990 Foru Dekretua, abuztuaren 31koa, osasun zientzien ikasketen arloko ikerketa, irakaskuntza eta laguntzaren plangintzarako Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Foru Administrazioa Batzordea sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

227/1990 Foru Dekretua, abuztuaren 31koa, osasun zientzien ikasketen arloko ikerketa, irakaskuntza eta laguntzaren plangintzarako Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Foru Administrazioa Batzordea sortzen duena

 

(1990eko 112. NAOn argitaratutako testua, irailaren 17an)

Atarikoa

Ekainaren 28ko 1558/1986 Errege Dekretuak Unibertsitateen eta Osasun Erakundeen arteko hitzarmen erregimenaren oinarri orokorrak ezartzen ditu, osasun zientzien ikasketen arloko ikerketa eta irakaskuntzan Erakunde horiez baliatu ahal izateko.

Hitzarmen horiek sortu eta beraien jarraipena egiteko, komenigarria da administrazio organo kolegiatu bat egotea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emango dituen osasun zientzien ikasketen arloko ikerketa, irakaskuntza eta laguntzaren plangintza bere gain hartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Osasun Departamentuak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak elkarrekin proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamarreko abuztuaren hogeitamaikan egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Foru Administrazioa Batzordea sortzea, osasun zientzien ikasketen arloko ikerketa, irakaskuntza eta laguntzaren plangintza egin ahal izateko.

2. artikulua

Batzordea honako kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

Batzordeburua Osasun Zuzendari Nagusia izango da.

Batzordekideak:

a) Nafarroako Gobernuaren aldetik:

Hezkuntza Zuzendari Nagusia.

Irakaskuntza Unibertsitario eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaria.

b) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik:

Ikerketa Errektoreordea.

Irakaslego Errektoreordea.

Unibertsitateko irakasle bat.

c) Herrialdeko Osasun Zerbitzutik:

Zuzendari Kudeatzailea.

Osasun Laguntza Berezietarako Zuzendaria.

Sendagile-ikertzaile bat.

Unibertsitateko irakaslea eta sendagile-ikertzailea Unibertsitateko Errektoreak eta Osasun Kontseilariak, dagokionak dagokiona, askatasun osoz izendatu eta kenduko dituzte kargutik.

Idazkari lana Batzordeak horretarako izendatutako batzordekide batek beteko du. 3. artikulua. Batzordearen eginkizunak honako hauek izango dira:

1. Ekainaren 28ko 1558/1986 Errege Dekretuak aipatzen dituen Unibertsitate Publikoaren eta Osasun Erakundeen arteko hitzarmenak sortu eta horien jarraipena egitea.

2. Ikerketa, irakaskuntza eta laguntzaren plangintza egoki burutzeko erizpideak finkatzeaz arduratzea, Unibertsitate Publikoaren eta Foru Administrazioko Osasun Erakundeen lankidetza esparruaren barnean.

3. Aipatutako gaiei buruz Nafarroako Unibertsitate Publikoak edo Foru Komunitateko Administrazioak bere gain utzitako beste edozein eginkizun.

4. artikulua

1. Batzordea ohizko izaeraz sei hilabetetan behin bilduko da eta, aparteko izaeraz, Batzordeburuak erabakitzen duenean edo ordezkatutako edozein alderdik eskatuta.

2. Erabakiak kideen gehiengo soilaren bitartez hartuko dira. Batzordea eratu ahal izateko agertze kuoruma kideen gehiengo absolutua izango da.

3. Batzordeak barne funtzionamendurako Arautegi bat onetsi ahalko du. Hori izan ezean, Prozedura Administratiboari buruzko Legean organo kolegiatuetarako aurrikusten diren funtzionamendu arauek zuzenduko dute.

Xedapen Iragankor Bakarra

Ekainaren 28ko 1558/1986 Errege Dekretuak aipatzen duen hitzarmenaren eredua sortzen den bitartean, Batzordeak hilabetean behin ohizko bilkura egin ahalko du.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa