(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Unibertsitateko ikasketak :
      • 1326/2007 Ebazpena, irailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Datu Pertslak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duena betetzeko administrazio honetan fitxategi bat sortzen duen

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

1326/2007 Ebazpena, irailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Datu Pertslak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duena betetzeko administrazio honetan fitxategi bat sortzen duen

 

(2007ko 122. NAOn argitaratutako testua, urriaren 1ean)

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Lege hori betetzeko asmoz, maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz, ebatzi dut:

Lehena

Xedapen honen I. eranskinean aipatzen den fitxategia sortzea onestea.

Bigarrena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak teknika eta antolaketa arloetan behar diren neurriak hartuko ditu eranskinean aipatzen diren fitxategietako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, Datu Pertsonalak dauzkaten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat (151. Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 25ekoa).

Hirugarrena

Eranskinetan aipatzen diren fitxategien arduradunak behar diren neurriak hartuko ditu fitxategiak sortzeko helburuetarako bakarrik erabiliko direla ziurtatzeko eta, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa eta berau garatzen duten xedapenak betetzen direla bermatuko du, hala nola datu pertsonalen tratamendu aren araberako berariazko xedapenena ere.

Laugarrena

Eranskinean aipatzen den fitxategiak ukitutakoak datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko organo eskudunarengana jotzen ahal dute, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta berau garatzen duten xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA. Bideozaintza fitxategia

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Unibertsitateko eraikinen sarbidean zaintza eta segurtasuna bermatzea. Kirol instalazioen sarreran eta barnean zaintza bermatu, hala nola egoki diren unibertsitateko zenbait lokaletan.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: eraikinetan sartu, kirol instalazioak edo unibertsitateko zenbait lokal erabiltzen dituzten pertsonak orokorrean eta unibertsitate komunitateko kideak.

Datuak biltzeko prozedura: eraikinen sarreran, kirol instalazioen barnean eta unibertsitateko zenbait lokaletan bideo-kameren erabileraren bidezko bilketaren bidez.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: identifikazio datuak: irudiak.

Datuen lagapen aurreikusiak: bakarrik ere ez.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: kudeatzailea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: kudeatzailea.

Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa