Castellano | Euskara | Français | English
102/2011 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez arautzen da, 2011-2012 ikasturterako, jardunean ari diren langileei zuzendutako lanbide heziketaren eskaintza, lanbide heziketako tituluak lortzen laguntzeko
(2011ko 73. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 14an)
Atarikoa
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren arabera, diru publikoarekin antolatutako prestakuntzaren eskaintza bideratuko da prestakuntza etengabea sustatzera, eta egokituko da pertsonen helburu diferenteetara eta haien egoera pertsonal eta profesionaletara.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. idatz-zatiak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela hezkuntza-sistemaren barruan eta kanpoan bizitza osoan prestatzeko aukera, garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, jakintzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten.
Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen hartan, heziketa horretarako sarbidea arautzen da. Errege Dekretu horren 32. artikuluan helduentzako lanbide heziketako eskaintzen gutxieneko betebeharrak ezartzen dira.
Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, lanbide heziketa ikasteko modalitate eta eskaintza ezberdinak jasotzen dira.
Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txostena egin du, lanbide heziketako tituluak lortzera bideratutako prestakuntza eskaintzak egitearen alde; eskaintza horiek lanean ari diren langileen ezaugarriei egokituta egonen dira eta lanpostuan lortutako ezagutza profesionala kontuan izanen dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Jardunean ari diren langileei zuzendutako lanbide heziketaren eskaintza egitea 2011-2012 ikasturterako, 1. eranskineko oinarrietan adierazten diren heziketa zikloetan eta zentroetan lanbide heziketako tituluak lortzen laguntzeko.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara daitezen.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atalera, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera eta ikastetxe ukituetara.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
1. ERANSKINA. Oinarriak
1. Jardunean ari diren langileentzako lanbide heziketaren eskaintza, 2011-2012 ikasturterako, hauxe da:
-Gizarte Integrazioko goi mailako heziketa zikloa, Iruñeko "Adaptación Social" BHIn.
Onartzeko irizpideak eta matrikula.
2. Prestakuntzako eta ebaluazioko prozedura hau hautatzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) 20 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.
b) Goi mailako teknikari titulua lortzeko oro har beharrezkoak diren betebehar akademikoak betetzea.
c) Azken bost urteotan gutxienez ere bi urtetan lan egin izatea, lanaldi osoarekin edo ordutan horren parekoa dena, betiere lortu nahi duen tituluari dagokion lanbide arloaren inguruan izan bada. Laneko esperientzia hori nahikoa izanen da Lantokiko prestakuntzaren modulua egitetik guztiz salbuesteko, 4. oinarrian aipatzen den onarpen batzordearen irizpideari jarraikiz.
d) Urte batean prestakuntza eta ebaluazio prozesu bakar batean parte hartzea, hots, titulazio eta ikastetxe bakar batean.
e) Izena emateko eskabidea betetzea, 2. eranskinaren arabera, eta beharrezkoak diren agiri guztiak aurkeztea.
3. Aurreko atalean eskatutako betebeharrak agiri hauen bidez egiaztatuko dira:
a) Adinari dagokiona, nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren identifikazio zenbakiaren edo pasaportearen fotokopiaren bidez.
b) Titulazioaren betebeharra, dagokion mailan sartzeko behar den tituluaren edo titulu horren gordekinaren fotokopia konpultsatuaren bidez.
c) Laneko esperientzia frogatzeko honako hauek aurkeztu behar dira:
-Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira.
-Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura ari diren langileen kasuan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan inskribaturik daudela frogatzen duen ziurtagiria eta zerga hori ordaindu izanaren frogagiriak.
-Eskatzaileak egindako hasierako txostena, ikasketa eta esperientziei buruzko informazio orokorra biltzen duena; horien artetik nabarmenduko ditu, atal batean, lortu nahi duen tituluari hobekien lotzen zaizkionak. Txosten horren eredu bat 3. eranskinean ageri da.
4. oinarrian definitutako onarpen batzordeak uste badu aurkeztu diren agiriak ez direla aski izangaiaren esperientzia behar bezala frogatzeko, azaldu den esperientzia baloratzeko prozedura osagarri bat ezartzen ahalko du.
4. Onarpen prozesua batzorde batek gainbegiratuko du. Ondoko hauek osatuko dute batzordea: ikastetxeko zuzendariak eta ikastetxe horretan behin betiko destinoa duten eta kasuko lanbide arlokoak diren bi irakaslek gutxienez. Batzordeak eginkizun hauek ditu:
-Aipatu diren onarpen baldintzak eskatzaileek betetzen dituztela egiaztatzea. Horri dagokionez, frogagirietan bereziki aztertuko da azaldu den esperientziak behar besteko iraupena duen eta dagokion tituluko lanbide profilari egokitzen zaion, horrela, izangaia Lantokiko prestakuntzaren modulua egitetik guztiz salbuesteko.
-Prestakuntza eta ebaluazio prozesuan onartutako izangaien zerrenda ordenatua proposatzea, 4. eranskineko eredua erabiliz, sarbide probaren emaitzak bildu eta gero, halakorik egiten bada.
5. Plazak baino izangai gehiago badaude, onartzeko hurrenkera ezarriko da eskuratu nahi den tituluaren jarduera esparruan izangaiek duten esperientzia kontuan hartuta. Ziklo bat eskaintzen duen ikastetxeak postuen %10 arte gorde ditzake, prestakuntzako ikastetxearekin lankidetza hitzarmena duten enpresetan ari diren langileentzat; langile horiek sarrera baldintzak bete behar dituzte.
Nolanahi ere plazen %5 gordeko da desgaitasuna duten ikasleentzat. Horretarako, desgaitasun hori agiri bidez egiaztatu beharko da.
6. Izen ematea ikastetxean eginen da, 2011ko maiatzaren 9tik 20ra bitarte, biak barne.
7. Izangai onartuek ikastetxe horretan eginen dute matrikula, 2011ko ekainaren 27tik uztailaren 1era bitarte, biak barne.
Proba baten bidez sartzea.
8. Sarrera zuzenerako baldintza akademikoak bete ez arren, ebazpen honetako 2. oinarrian aipatu gainerako baldintzak betetzen dituzten izangaiak prestakuntza prozesuan sartzen ahalko dira, sarrera bereziko proba bat gainditzen badute, lanbide heziketako eskaintza honetarako bakarrik balioko duena. Proba horretan, izangaiak frogatu beharko du Batxilergoko helburuetarako heldutasuna baduela, goi mailako zikloko ikasketak probetxuz egiteko.
9. Prestakuntza eta ebaluazio prozesua garatuko den ikastetxean bertan emanen da izena sarrera proba berariazkoa egiteko, 5. eranskineko eskabide eredua erabilita.
Sarrera probak egiaztatu beharko du ikasleak kasuan kasuko ikasketak probetxuz egin ahal izateko ezagutza nahikoa baduela, bai eta kasuan kasuko lanbide arloaren inguruko gaitasuna ere. Proba Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 13an emandako 480/2009 Ebazpenaren proben edukia eta ebaluazio irizpideak atalean ezarritakora egokituko da. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Lanbide Irakaskuntzetako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egin zen 2011-2012 ikasturterako.
10. Sarrera probaren zatiren batean salbuetsirik egoteko, indarra daukaten arauetan ezarritakoa aplikatuko da (aipatutako 480/2010 Ebazpenaren "Salbuespenak" atala).
11. Sarrera probaren prozesuan epaimahai bat eratuko da. Ikastetxeko bereko kide hauek osatuko dute:
-Ikuskatzailea, mahaiburu.
-Zuzendaria.
-Idazkaria, epaimahaiko idazkari lanetan arituko dena.
-Kasu bakoitzeko heziketa zikloari dagokion lanbide arloko irakasle bat.
Epaimahaiak adituak eraman ditzake epaimahaira, prestatutako proben edukien eta mahaikideen espezialitateen arabera.
12. Epaimahaiaren eginkizunak:
-Sarrera proba antolatu eta ebaluatzea.
-Proban egotea eta kontrolatzea, zuzen egiten dela ziurtatzeko.
-Proben aktak 7. eranskineko ereduaren arabera betetzea.
Prestakuntzaren antolakuntza orokorra.
13. Prestakuntza eta ebaluazio prozesua 2011-2012 ikasturtean eginen da eta heziketa ziklo bakoitzeko curriculumaren edukiak izanen ditu.
14. Langileen taldea, oro har, 20 lagunek osatuko dute gehienez. Kopuru hori handiagoa izan daiteke, baldin eta inguruabarrak zein diren ikusita arreta egokia eskaintzen ahal bada ikasle gehiago izan arren.
15. Irakasle talde batek eginen du izangai bakoitzaren prestakuntza eta ebaluazio prozesuaren garapena. Talde hori ikastetxeko ikasketaburuak gainbegiratuko du eta honako hauek izanen dira osatuko dutenak: ahal dela, zikloari dagokion lanbide arloko irakasle bat, taldeko tutorea izanen dena, eta kasu bakoitzeko jardueraren arloko profesional aditu bat, abuztuaren 2ko 260/1999 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera kontratatuko dena (dekretu horrek zehazten du Hezkuntza Departamentuak profesional adituak kontratatu eta izendatzeko araubidea).
16. Prestakuntza eta ebaluazio prozesuan, une jakin batzuetan, ziklo horretan eskolak ematen dituzten irakasleek parte hartzen ahalko dute, izangaien prestakuntza osatuagoa izan dadin.
17. Aurreko puntuan aipatu den irakasle taldearen eginkizunak:
-Izangaien taldearen ordutegiak antolatzea.
-Taldeari jarraipena egiteko plana eta izangai bakoitzaren prestakuntza plana diseinatzea, izangaiek beren ikaskuntzei buruz egindako hasierako txostenean oinarrituta.
-Izangaien prestakuntzaz arduratzea, ikasgeletan edo urrutiko modalitatean ematen denaz.
-Etengabeko eta azken ebaluazioko prozesuak egitea, dagokion titulazioa emateko.
Prozesuaren faseak.
18. Irakasle taldeak, ebazpen honen 3.3 oinarrian aipatu den hasierako dokumentazioa aztertu eta izangaiarekin elkarrizketatu ondoren, izangai bakoitzarentzako prestakuntza plana diseinatuko du, eta plan hori titulazioa lortzeko beharrezkoa den prestakuntza profila osatzen duten gaitasunak lortzera bideratuta egonen da.
19. Prestakuntza planean lan kolektibo bat aurreikusiko da, ikastetxean garatu beharrekoa. Lan hori presentziala izanen da, eta nahitaezkoa. Astean sei ordu erabiliko dira horretarako. Denbora horretan 15. oinarrian aipatu den irakasle taldearen ardurapean egonen dira, arratsaldeko ordutegian ahal dela, izangaiek irakasle taldearen orientazioa jaso eta prestakuntza eta ebaluazioko jarduerak egin ditzaten. Lanbidearen funtsezko alderdiak lantzeko egiten diren prestakuntza jarduerak garatuko dira; alderdi horiek beharrezkoak dira irakasleen edo profesional adituen parte-hartze zuzena eskatzen duten helburuak lortzeko.
Aipatu planean banakako lana ere izanen da, izangaiak bere kabuz lor ditzakeen prestakuntzako helburuak erdiesteari begira. Jarduera hori urrutiko modalitatean eginen da batez ere, dela postaz, dela telefonoz edo dela prozedura telematikoz, eta irakasle talde bat arduratuko da horretaz, tutoretza pertsonalaren bitartez, aurrez ezarritako ordutegian. Zilegi da, halaber, ikastetxera bertara joatea aipatu taldearen laguntza hartzeko, eta ikastetxeko prestakuntza instalazioak erabiltzea, egoerak hala eskatzen duenean.
20. Ikastetxeko Zuzendaritzak tutoretza kolektiboen ordutegia zehaztuko du, erabil daitezkeen langileen eta baliabide materialen arabera, eta ikastetxeko programazio orokorrean ezarritako irizpideekin bat. Gainera, izangaien autoikaskuntza lagunduaren ordutegia ere zehaztuko da.
Ebaluazioa.
21. Ebaluazioa titulua lortzeko proba batzuen bidez eginen da, eta proba horien edukiak indarra duen curriculumari eta dagozkion lanbide gaitasunei buruzkoak izanen dira. Probetan eduki teoriko eta praktikoak izanen dira eta horien bidez ikusten ahalko da, ebaluazio irizpideei eta probak egitekoei jarraikiz, ea izangaiak behar diren gaitasunak eta ahalmenak dituen.
22. Irakasle taldeak prestakuntzaren eta ebaluazioaren xede den titulua osatzen duten modulu guztietan kalifikatuko ditu izangaiak. Horietan guztietan kalifikazio positiboa lortuz gero, izangaiei dagokien titulu ofiziala ematen ahalko zaie.
23. Hezkuntza Departamentuak Ebaluazio Batzorde bat izendatuko du probak egiteko.
24. Ebaluazio Batzordea bost kidek osatuko dute; horietako bat batzordeburua izanen da eta beste bat idazkaria. Bermatu beharko da, lanbide modulu bakoitzeko, gutxienez ere batzordekide bat irakasle lanean ari dela.
25. 2011-2012 ikasturteko aldi arruntean titulazioa lortzen ez duten izangaiek badute eskubidea iraileko deialdi berezian parte hartzeko, kurtsoa gainditu ahal izateko. Salbuespen gisa, berau justifikatzen duten arrazoiak daudenean ikastetxeak Hezkuntza Departamentuari deialdi berezia egiteko epea zabaltzeko baimena eskatzen ahalko dio.
26. Baliozkotzeen eta Lantokiko prestakuntzaren modulutik salbuestearen arloan indarra duen araudia aplikatuko zaie ebazpen honek arautzen duen prestakuntzan matrikulatuta daudenei. Laguntza prozesuan egin diren eta ebaluazio positiboa izan duten moduluetan ebaluazio probak egitetik ere salbuesten ahalko dira.
27. Egiaztagiriak eta haien erregistroa egiteko prozedura Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa da.
28. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastaroen jarraipena eta ebaluazioa eginen ditu.
2. ERANSKINA. Jardunean ari diren langileentzako lanbide heziketako ikasketen eskaintzan izena emateko eskabidea
Ikaslearen datuak (NANean, AIZn edo pasaportean agertzen diren bezala): | |
Lehen deitura: ........................................................................................................ 2. deitura: ............................................................................................................... Izena: .......................................................... NANa/AIZ/Pasaportea: ..................... | |
Jaioteguna: ................................................. Jaioterria: .......................................... | |
Helbidea. Kalea/Plaza: ........................................................................................... | |
Herria: .............................. Probintzia: .................................... PK: ........................ | |
Telefonoa: ......................; helbide elektronikoa: ..................................................... | |
Gizona [ ] Emakumea [ ] | |
Minusbalioren bat ba al du? ............................................................................. [ ] | |
Egindako ikasketak: ............................................................................................... ................................................................................................................................ | |
Zein enpresatan ari den lanean: ............................................................................. ................................................................................................................................ | |
2011-2012 ikasturterako eskatzen duen ikastetxea eta zikloa: | |
IKASTETXEA |
HEZIKETA ZIKLOA |
|
|
Erantsitako agiriak: | |||
[ ] NANa/AIZ/Pasaportea |
[ ] Lan esperientziaren ziurtagiria | ||
[ ] Ikasketen ziurtagiria |
[ ] Minusbalioaren ziurtagiria | ||
|
................ (e)n, 20....(e)ko ............... aren ........(e)an
|
| |
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
3. ERANSKINA. Aurreko ikaskuntzen gaineko txostena
I.-Izangaiaren datuak:
Izen-deiturak: ......................................................................................
NANa/IFZ/Pasaportea: ........................... Telefonoa: ..........................
Helbidea: Herria ....................... Kalea/plaza: .................................. zenbakia: ....... Probintzia: ........................................................................
II.-Ikasketak.
............................................................................................................
............................................................................................................
Adierazi egindako ikasketa arautuak; eskatutakoa baino maila altuagoko titulazioa edukiz gero, erantsi haren fotokopia konpultsatua.
II.-Arautu gabeko prestakuntza.
............................................................................................................
............................................................................................................
Adierazi egindako ikastaro edo ikastaro laburrak, prestakuntzako jarduerak, egondako kongresuak, mintegiak, etab. Aipatu behar dira bakar-bakarrik agiri bidez (bertaratze agiriak, parte hartzeari buruzkoak, enpresa ziurtagiria, etab.) egiaztatzen ahal diren prestakuntzako jarduerak, lortu nahi den lanbide profilarekin zerikusirik badute.
IV.-Lanbideko esperientzia.
............................................................................................................
............................................................................................................
Adierazi zure lan bizitzan burututako lanbide jarduerak.
V.-Lanbideko esperientzia nabarmenena.
............................................................................................................
............................................................................................................
Aukeratu, aurreko ataletik, lortu nahi duzun titulazioari begira zure ustez garrantzitsuenak d(ir)en esperientzia(k). Horretarako, saiatu ondoko hauek zehazten: egindako jarduerak, lanean zenuen autonomia maila, lanaren antolaketa eta, oro har, zure ustez aurreko esperientziaz informazio zehatzena ematen duten inguruabarrak. Saiatu enpresen izenak, haien tamaina, produkzio sektorea eta gainerakoak ematen. Ahal delarik, informazio hori bermatzeko dagozkion egiaztagiriak eman beharko dira: enpresa ziurtagiriak...
4. ERANSKINA. Prestakuntza eta ebaluazio prozesuko onarpen batzordearen akta
........................................ (e)n bildurik ................................. heziketa zikloari dagozkion aurreko ikaskuntzen ebaluazio eta prestakuntza prozesua antolatu eta izangaiak baloratu behar dituen batzordea; izangaiek aurkeztutako frogak eta agiriak baloraturik, prozesu hau arautzen duen foru aginduan ezarri irizpideei jarraikiz, honako erabaki hau hartu da:
Onartutako eskatzaileen zerrenda.
ORDENA |
IZEN-DEITURAK |
PUNTUAZIOA - ANTZINATASUNA (puntu bat, urte bakoitzeko) |
|
Plaza duten izangaiak |
|
Itxaron zerrendan dauden izangaiak |
|
Baztertutako eskatzaileen zerrenda.
IZEN-DEITURAK |
ARRAZOIA* |
|
|
(*) Adierazi, zenbakizko kode baten bidez, baztertzeko arrazoiak, eta banan-banan aipatu, zerrendaren behealdean, arrazoi horiek. Adibidez:
(1) Sartzeko baldintza akademikoak ez betetzea edo dagokion proba ez gainditzea.
(2) Titulazioarekin lotutako lanbidean bi urtez aritu izana behar bezala ez frogatzea edo lan esperientzia hori ez izatea.
(3) Agiriak epez kanpo aurkeztea.
.................(e)n, 20....(e)ko .............aren ..............(e)an.
Ontzat emana. Burua Idazkaria Mahaikideak
5. ERANSKINA. Eskaera, jardunean ari diren langileei zuzendutako berariazko lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko
Eskatzailearen datuak | |||
1. deitura: |
2. deitura: |
Izena: |
NANaren/IFZren/Pasaportearen zk. |
Helbidea: Kalea/plaza |
P.K. Herria |
Probintzia |
Tel. zk. |
HONAKO HAU ADIERAZTEN DU: proba egiten den urte naturalean hogei urteak beterik dituela.
HONAKO HAU ESKATZEN DU: goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetan onartua izatea.
HEZIKETA ZIKLOAREN IZENA |
IKASTETXEA |
|
|
.................(e)n, 20....(e)ko .............aren ..............(e)an
Eskatzailearen sinadura
6. ERANSKINA. Epaimahaiaren ebaluazio akta.
Langileei zuzendutako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba
Ikastetxea:
Heziketa zikloa: Maila: goi mailakoa.
Herria:
Orriaren zenbakia:
ORDENA ZK. |
IZEN-DEITURAK |
KALIFIKAZIOA |
|
|
|
Akta honetan ..................................... ikasle biltzen dira. Zerrendako azkena ........................................................ da.
....................... (e)n, 20...(e)ko ................... aren ........(e)an.
Ontzat emana. Burua: Idazkaria: Batzordekideak: