Castellano | Euskara | Français | English
(1999ko 17. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 8an)
Atarikoa
Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzen ezarpena arautzen duen Foru Agindu hau onesteko. Ezarpen hori gauzatuko da ondoko hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa eta Arte Plastiko eta Diseinuaren irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide orokorrak finkatzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretua (martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizial) eta Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan dauden ikasleen ebaluazio eta kreditatze prozesua arautzen duen uztailaren 11ko 426/1995 Foru Agindua (irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizial). Arau horiek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan irakaskuntza horiek egiten dituzten ikasleei aplikatuko zaizkie.
Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzak ezartzeari buruzko Foru Agindu hau ondoko hauei jarraikiz eman da: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legean bilduriko irakaskuntzak aplikatzeko beste egutegi bat onesten duen irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 7. artikuluan, hala nola Nafarroako Foru Komunitatean erdi mailako heziketa zikloetako teknikari tituluen curriculumak ezartzen dituzten Foru Dekretuetan finkatutakoa.
Foru Agindu hau egiteko kontuan hartu dira erdi mailako lanbide heziketako zikloen hezkuntza eskaintzari buruz barruti bakoitzeko ikasle eta ikastetxeen artean egon behar den osagarritasuna eta aniztasuna.
Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak (martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizial), bere 1. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren titulartasuna duten Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, beste batzuen artean, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen ahal direla, eta, beraz, erdi mailako heziketa zikloetako irakaskuntzak emateko baimena ematen ahal zaiela ikastetxe horiei, Agindu honen I. eranskinean azaldu bezala.
Bestalde, Foru Agindu honek aitortu egiten die lehen mailako Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuei, lerrun handiagoko arauen arabera dagokien erdi mailako heziketa zikloak emateko baimena, baldin eta ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuak indarra hartu zuenean behin betiko baimena edo sailkapena bazuten. Baimen hori aitortzen zaie baita homologatu gisa sailkatutako bigarren mailako Lanbide Heziketako ikastetxeei ere. Baimen hori ikastetxe pribatu bakoitzarentzat gauzatuko da dagokion Foru Aginduaren bitartez, bertan finkatuko baita haien osaera juridikoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) eta c) artikuluan esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
I. IRAKASKUNTZEN EZARPENA
Lehenbizikoa
Foru Lege hau, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen aginduz, erdi mailako Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzen ezarpen orokorra arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean erdi mailako Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten Bigarren Hezkuntzako Institutu eta ikastetxe pribatu guztietan aplikatuko da, Foru Agindu honen ondoko puntuan ezartzen denari jarraikiz.
Bigarrena
1. 1998-99 ikasturtean, orokorrean, erdi mailako heziketa zikloetako irakaskuntzak ezarriko dira Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren hezkuntzako Institutuetan, Foru Agindu honen I. eranskinean finkatutakoari jarraikiz.
2. Orobat, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren 1 d) idazatian ezarritakoari jarraikiz, erdi mailako Berariazko Lanbide Heziketa emateko baimena izanen dute lehen mailako Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuek, baldin eta ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuak indarra hartu zuenean behin betiko baimena edo sailkapena bazuten, hala nola homologatu gisa sailkatutako bigarren mailako Lanbide Heziketako ikastetxeek.
Xedapen honetan ezarritakoak ez die kentzen ikastetxeei ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan ikaspostuen gehieneko kopuruari, irakaslea/ikasleak erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari buruz finkatutakoa betetzeko obligazioa, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legea aplikatzeko aurreikusitako epeetan.
3. 1998/99 ikasturtean, aurreko idazatian ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastetxeentzat, dagokien Foru Aginduak onetsiko dira, erdi mailako Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuen osaera juridikoa finkatzeko.
II. IKASLEEN SARRERA
Hirugarrena
1. Erdi mailako heziketa zikloak, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako hiru modalitateetako edozeinetan, alegia, eskaintza osoa, eskaintza partziala eta lana-heziketa, ikasten hasi ahalko dira Bigarren Hezkuntzan Graduatuaren titulua duten ikasleak.
2. Bigarren Hezkuntzan Graduatuaren titulua izan gabe, erdi mailako heziketa zikloak probetxamenduaz egiteko behar den prestakuntza dutela erakusteko proba gainditzen duten ikasleak ere sartu ahalko dira irakaskuntza horietara, LOGSEren 32. artikuluan eta otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren 5. artikuluaren 2 eta 4. puntuetan (martxoaren 10eko N.A.O.) ezarritakoari jarraikiz.
3. Halaber sarbidea izanen dute LOGSEren aurreko irakaskuntzak egin eta ondoren aipatzen diren egoeretako baten batean dauden ikasleek:
-Batxilergo Bateratu Balioanitzeko 2. maila gainditua izatea.
-Irakaskuntza Ertainetako Erreformako Programa Esperimentaleko lehen zikloko ikasketak gaindituak izatea.
-Lehen mailako Lanbide Heziketako edo II. mailako edozein lanbide modulutako teknikari laguntzailearen tituluaren jabe izatea.
-Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoetako irakaskuntzetako amankomuneko mailak gaindituak izatea.
-Teknikariaren titulua izatea.
-Ondorio akademikoetarako aurrekoen baliokide deklaratutako bestelako ikasketak gaindituak izatea.
III. IKASLEAK RTZEKO BALDINTZAK
Laugarrena
1. Aurreinskripzioa institutu eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuetan eginen da dagozkion araudietan ezarritako epe orokorren barruan.
2. Eskaeran, ikasleek adierazi beharko dute zein ziklo nahiago dituzten institutu edo ikastetxe pribatu bakoitzak ematen dituenen artean.
IV. CURRICULUMAREN GARAPENA
Bosgarrena
1. Erdi mailako heziketa zikloetako curriculumaren garapena, curriculumei buruzko Foru Dekretuetan arautzen dira, II. eranskinean aipatzen baitira.
2. Ikastetxeek, haietan ematen diren erdi mailako heziketa zikloetako curriculumak garatuko dituzte, eta horretarako, arlo bakoitzean ematen dituzten zikloen curriculum proiektua oro har, hala nola heziketa ziklo bakoitzarena eginen dute, ikasleen ezaugarrien eta ikastetxearen testuinguru sozioekonomiko eta kulturalaren arabera. Heziketa ziklo bakoitzean irakasten dituen irakasleen taldea, ikastetxe bakoitzeko curriculum proiektutik abiatuko da zikloaren curriculum proiektua egiteko. Curriculumaren inguruan erabakiak hartzeko, kontuan hartuko dira Lanbide Arloko Departamentuetako jarraibideak. Ikastetxeko Pedagogi Koordinaziorako Batzordeak erabaki horiek gainbegiratuko ditu.
3. Irakasleek ematen duten lanbide modulu bakoitzaren programazioa eginen dute, haien Lanbide Arloko Departamentuek emandako jarraibideei jarraikiz. Horiek egiteko, kontuan hartuko dira inguruaren, ikastetxearen eta ikasleen ezaugarriak. Programazio horietan, erabakiak hartuko dira ondoko alderdi hauei buruz:
Unitate Didaktikoak, haietan zehaztuko baitira lortu nahi diren gaitasunak, edukiak denboraren arabera antolatuak, modulua gainditzeko eska daitekeen gutxieneko maila eta ebaluazioa egiteko irizpideak.
Irakastea-ikastea prozesua ebaluatzeko eta errekuperazio orokorrerako sistema zehaztu, hala nola moduluari egokitutako ebaluazio printzipio eta jarduerak, prozesu etengabe, hezigarri eta integratzailea osatzen dutenak.
V. EBALUAZIOA, ZIKLO-IGAROTZEA ETA TITULAZIOA
Seigarrena
Erdi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleen ebaluazioari, ziklo-igarotze eta titulazioari dagokienez, ondoko hauen arabera jokatuko da: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa eta Arte Plastiko eta Diseinuaren irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide orokorrak finkatzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretua (martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizial) eta Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan dauden ikasleen ebaluazio eta kreditatze prozesua arautzen duen uztailaren 11ko 426/1995 Foru Agindua (irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizial).
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa
Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, bereziko I. eranskineko zerrenda, ikasturte bakoitzaren hasierako aurreikuspenei, planifikazioari eta bestelako gorabeherei egokitzeko.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Foru Agindu hau igortzea Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Heziketa Antolatzeko Atalera, Prestakuntza Lantokietan Bideratzeko Atalera, Ikastetxe Atalera, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara eman dadin.
Azken Xedapenetako Hirugarrena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak ezartzen dituzten Nafarroako Gobernuaren Bigarren Hezkuntzako Institutuen zerrenda, zikloen izenak aipatzen dituena
31008268
Altsasuko "San Miguel de Aralar/Aralarko Mikel Donea" B.H.I.
MERKATARITZA ETA MARKETINA
1.-Merkataritza.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Soldadura eta Galdaragintza.
2.-Mekanizazioa (Eskaintza partziala).
Produkzioaren zerbitzuak eta Mantenimendua
1.-Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
31006077
Berako "Toki-Ona" B.H.I.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
31008530
Burlatako "Ibaialde-Burlada" B.H.I.
OSTALARITZA ETA TURISMOA
1.-Sukaldaritza.
2.-Jatetxe eta Tabernako Zerbitzuak.
IRUDI PERTSONALA
1.-Estetika Pertsonala.
2.-Ileapaingintza.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Hotz, girotze eta bero instalazioak jarri eta mantentzea.
31006910
Corellako "Alhama" B.H.I.
ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK
1.-Eraikuntzako akaberak.
31008271
Lekarozko "Lekarotz-Elizondo" B.H.I.
GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK
1.-Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.
31008271
Elizondoko "Lekárotz-Elizondo" B.H.I.
ADMINISTRAZIOA
1.-Administrazio kudeaketa.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
31008281
Lizarrako "Tierra Estella" B.H.I.
MERKATARITZA ETA MARKETINA
1.-Merkataritza.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Hotz, girotze eta bero instalazioak jarri eta mantentzea.
OSASUNA
1.-Erizaintzako zainketa lagungarriak.
31008293
Irunberriko "Sierra de Leyre" B.H.I.
GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK
1.-Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.- Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
31006922
Iruñeko "Agroforestal" B.H.I.
NEKAZARITZA JARDUERAK
1.-Nekazaritzako ustiategi estentsiboak.
2.-Lorezaintza.
3.-Baso-lanak eta natur ingurunea zaintzea.
31005051
Iruñeko "Donapea" B.H.I.
ADMINISTRAZIOA
1.-Administrazio kudeaketa (G eta D ereduak).
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
1.-Kontsumorako ekipo elektronikoak.
IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENIMENDUA
1.-Karrozeria.
2.-Ibilgailuen elektromekanika.
KIMIKA
1.-Laborategia.
31008529
Iruñeko "Julio Caro Baroja" B.H.I.
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
1.-Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
31007380
Iruñeko "María Ana Sanz" B.H.I.
ADMINISTRAZIOA
1.-Administrazio kudeaketa.
MERKATARITZA ETA MARKETINA
1.-Merkataritza.
31007011
Iruñeko "Sanitaria" B.H.I.
OSASUNA
1.-Erizaintzako zainketa lagungarriak.
31004573
Iruñeko "Virgen del Camino" B.H.I.
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
1.-Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
2.-Soldadura eta galdaragintza.
IBILGAILU AUTOPROPULTSATUEN MANTENIMENDUA
1.-Ibilgailuen elektromekanika.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
31005115
Azkoiengo B.H.I.
NEKAZARITZA JARDUERAK
1.-Nekazaritzako ustiategi intentsiboak.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
31008219
San Adriango "Ega" B.H.I.
MERKATARITZA ETA MARKETINA
1.-Merkataritza.
ELIKAGAIEN INDUSTRIA
1.-Barazki, haragi eta arrain kontserbagintza.
31008311
Tafallako B.H.I.
ADMINISTRAZIOA
1.-Administrazio kudeaketa.
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
1.-Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
2.-Soldadura eta galdaragintza.
31005723
Tuterako "E.T.I." B.H.I.
ADMINISTRAZIOA
1.-Administrazio kudeaketa.
MERKATARITZA ETA MARKETINA
1.-Merkataritza.
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
1.-Kontsumorako ekipo elektronikoak.
2.-Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
1.-Mekanizazioa.
PRODUKZIOAREN ZERBITZUAK ETA MANTENIMENDUA
1.-Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.
OSASUNA
1.-Erizantzako zainketa lagungarriak.
II. ERANSKINA. HEZIKETA ZIKLOEN CURRICULUMAK
HEZIKETA ZIKLOA FORU DEKRETUA N.A.O.
Nekazaritza jarduerak
Nekazaritzako ustiategi estentsiboak 194/1997 F.D. 97/12/22
Nekazaritzako ustiategi intentsiboak 195/1997 F.D. 97/12/22
Lorezaintza 57/1997 F.D. 97/04/23
Baso-lanak eta natur ingurunea zaintzea 154/1997 F.D. 97/07/25
Administrazioa
Administrazio kudeaketa 226/1996 F.D. 96/10/02
Administrazioa eta finantzak 258/1996 F.D. 96/12/27
Idazkaritza 275/1996 F.D. 96/12/11
Merkataritza eta marketina
Merkataritza 151/1996 F.D. 96/05/31
Nazioarteko merkataritza 152/1996 F.D. 96/05/31
Merkataritza kudeaketa eta marketina 181/1997 F.D. 97/11/05
Eraikuntza eta obra zibila
Eraikuntzako akaberak 229/1996 F.D. 96/12/02
Elektrizitatea-Elektronika
Ekipo eta instalazio elektronikoak 228/1996 F.D. 96/12/02
Kontsumorako ekipo elektronikoak 274/1996 F.D. 96/12/11
Instalazio elektroteknikoak 151/1997 F.D. 97/07/21
Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak 260/1996 F.D. 96/12/23
Telekomunikazio eta informatika sistemak 357/1997 F.D. 98/08/14
Fabrikazio mekanikoa
Mekanizazioa 224/1996 F.D. 96/10/02
Soldadura eta Galdaragintza 261/1996 F.D. 96/12/04
Mekanizazio bidezko produkzioa 276/1996 F.D. 96/12/11
Ostalaritza eta Turismoa
Sukaldaritza 227/1996 F.D. 96/12/27
Jatetxe eta tabernako zerbitzuak 273/1996 F.D. 97/06/13
Irudi pertsonala
Estetika pertsonala 277/1996 F.D. 97/06/13
Ileapaingintza 259/1996 F.D. 96/12/04
Informatika
Informatika sistemen administrazioa 225/1996 F.D. 96/12/23
Informatika aplikazioen garapena 110/1998 F.D. 98/08/14
Ibilgailu autopropultsatuen mantenimendua
Karrozeria 52/1997 F.D. 97/06/13
Ibilgailuen elektromekanika 257/1996 F.D. 96/12/04
Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua
Industri ekipoen mantenimendua 55/1997 F.D. 97/04/18
Kimika
Laborategia 56/1997 F.D. 97/06/13
Osasuna
Erizaintzako zainketa lagungarriak 153/1996 F.D. 96/05/31
Ingurugiro osasuna 154/1996 F.D. 96/05/31
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Gizarte integrazioa 115/1998 F.D. 98/08/24