(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Lanbide Heziketa :
      • 8/2010 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

8/2010 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa ezartzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2010eko 24. NAOn argitaratua, otsailaren 22an. Aldaketak: 31/2010 Ebazpena, otsailaren 11koa)

Atarikoa

Erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu eta ikasketa arautuekin segitu nahi duten ikasleek Batxilergoa egin dezakete eta, gero, goi mailako heziketa ziklo bat.

Orobat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legearen 41. artikuluak eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluak dioten moduan, hemezortzi urte eginak izan, teknikari tituluaren jabe izan eta goi mailako zikloa egin nahi dutenek ere badute aukera, sarrera proba gaindituz gero.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, 7.3 artikuluan, xedatzen du Hezkuntza Departamentuak heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaro bat programatzen eta eskaintzen ahalko duela. Haren aprobetxamendua kontuan hartuko da proba horietan.

Prestakuntza ikastaro horren bidez, izangaien lanbide gaitasuna Batxilergoko heldutasunarekin eta oinarrizko edukiekin osatu nahi da, eta goi mailako lanbide heziketako ikasketetarako bidea erraztu, horretarako behar den prestakuntza lortzeko baliabideak emanez.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako prestakuntza ikastaroa ezar dadin.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

Lehena

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren deialdiz Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eginen diren probak prestatzeko ikastaroa ezartzea. Ikastaroa I. eranskineko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz arautuko da.

Bigarrena

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

Hirugarrena

Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeetara.

Laugarrena

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA. Oinarriak

Aplikazio esparrua.

1. Ebazpen honetako xedapenak goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroari aplikatuko zaizkio. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimenduta emanen da, II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan.

Ezaugarri orokorrak.

2. Prestakuntza ikastaroaren helburua da ikasleen heldutasuna garatzea, Batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 12/2006 Legearen 41. artikuluan, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolaketa orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketaren antolaketa eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Prestakuntza ikastaroa ikasturte batekoa izanen da eta astean 30 irakastordu izanen ditu.

4. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu Batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarrera probarako preskuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

5. Prestakuntza ikastaroak, dauden lanbide sektoreei erreparaturik, hiru modalitate hauek izanen ditu:

a) Zientziak eta Ingeniaritza.

b) Gizarte Zientziak.

c) Osasun Zientziak.

6. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. Irakasgai horien definizioa eta ordu kopurua III. eranskinean zehazten dira.

7. Talde bakoitzak hogeita hamar ikasle izanen ditu, gehienez ere.

8. Aukerako irakasgaiak antolatzeko, taldeak 12 ikasle izan beharko ditu, gutxienez.

9. Irakasgaia Atzerriko Hizkuntza denean, bi talde eginen dira ordubeteko elkarrizketa saiorako, taldean 25 ikasle edo gehiago badaude. Gainerako irakasgaietan, talde banaketei dagokienez, Batxilergoari aplikatu beharreko araudi indardunean ezarritakoari jarraituko zaio.

10. Klaseak ikastaroa ematen duen ikastetxeko gainerako irakaskuntzak hasten diren egun berean hasiko dira, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako ikasturte bakoitzean ezartzen den egunaren bezperan bukatuko dira.

Ordutegia ikastaro hori ematen duen ikastetxeko gainerako irakaskuntzen ordutegi bera izanen da.

Aurreinskripzioa eta matrikula.

11. Goi mailako heziketa zikloetarako bidea ematen duen titulazio akademikoa ez izanik ere, Lanbide Heziketako teknikari titulua daukaten pertsonak matrikulatzen ahalko dira prestakuntza ikastaroan.

12. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedurari buruzko araudiak ezartzen dituen epe eta datetan eginen da prestakuntza ikastarorako aurreinskripzioa.

Izangaiek II. eranskinean agertzen diren ikastetxeetan eginen dute aurreinskripzioa, IV. eranskineko aurreinskripzio eredua erabiliz.

13. Inskripzio eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

-Ziurtapen akademiko pertsonala edo kalifikazioen liburuaren fotokopia konpultsatua edo erdi mailako heziketa zikloan matrikulaturik dagoela frogatzen duen agiria.

-Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren identifikazio zenbakiaren, pasaportearen edo eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Erroldatze ziurtagiria, antzinatasuna adierazten duena.

-Minusbalioa frogatzen duen legezko ziurtagiria.

-Zinpeko aitorpena, goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko titulazioa ez daukala dioena, V. eranskineko ereduaren arabera.

14. Prestakuntza ikastaroan matrikulatzeak berarekin dakar hori osatzen duten irakasgai guztietan matrikulaturik egotea, eta azken ebaluazioko deialdi bakar baterako eskubidea ematen du.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedurari buruzko araudiak ezartzen dituen epe eta datetan eginen da matrikula.

Onartzeko irizpideak eta zerrendak argitaratzea.

15. III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek lehentasun hurrenkera hau ezarri eta gero aplikatuko dituzte onarpen irizpideak:

a) Teknikari titulua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean aurreinskripzioaren aurreko ikasturtean lortu duten izangaiak.

b) Teknikari titulua beste edozein autonomia erkidegotako ikastetxe batean aurreinskripzioaren aurreko ikasturtean lortu duten izangaiak, Nafarroan bizi direla frogatzen badute erroldatu ziren eguna adierazirik duen erroldatze-agiria aurkeztuz. Aurreinskripzioa egin aurreko urte osoan, gutxienez, Nafarroan bizi izana frogatu beharko dute.

c) Teknikari titulua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean a) atalean aipatu ikasturtea baino lehenagoetan lortu duten izangaiak.

d) Teknikari titulua beste edozein autonomia erkidegotako ikastetxe batean a) atalean aipatu ikasturtea baino lehenagokoetan lortu duten izangaiak, Nafarroan bizi direla frogatzen badute erroldatu ziren eguna adierazirik duen erroldatze-agiria aurkeztuz. Aurreinskripzioa egin aurreko urte osoan, gutxienez, Nafarroan bizi izana frogatu beharko dute.

Lehentasun hurrenkera ezarririk, aurreko ataletan aipatzen diren izangaien eskaerak erdi mailako zikloko ikasketa espedienteko batez besteko notaren arabera antolatuko dira.

a), b), c) eta d) ataletan deskribatutako egoeretan ez dauden eta, erdi mailako heziketa ziklo bat gaindituta, teknikari titulua dutenek, hutsik dauden lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldi batean parte hartu ahal izanen dute, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedurari buruzko araudiak urte bakoitzean ezartzen duen datan.

Izangaiak antolaturik, ikastetxeek behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedurari buruzko araudiak ezartzen duenari jarraikiz.

16. Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, lanbide heziketa irakasten den ikastetxeetako ikasleei buruz indarra duen araudian eta ebazpen honen xede den ikastaroa ematen den ikastetxeetako barne araubideko erregelamenduan xedaturikoa aplikatuko da.

Irakasleak.

17. Ikastetxe publikoetan, VI. eranskineko taulan irakasgai eta espezialitateen artean ezarritako korrelazioaren arabera zehazten diren irakasleek emanen dituzte irakasgaiak, eta, ikastetxe itunduetan, berriz, espezialitate bakoitzari dagozkion titulazioak eskatuko dira.

Irakasleen dedikazioari dagokionez, indarra duen araudian oro har ezarritakoari jarraituko zaio.

18. Prestakuntza ikastaroko irakasleek, ikastaroa bukatzen denetik heziketa zikloetan sartzeko probak egin bitarte, zeregin hauek izanen dituzte:

a) Probetara aurkeztuko diren ikasleei laguntzea.

b) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta proba horiek egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.

19. Taldeak tutore bat izanen du, ikastetxeko gainerako taldeek bezala, tutoretzari buruzko eginkizunak beteko dituena, bere araudian ezarri bezala.

Baliabide materialak eta eremuak.

20. Batxilergoko ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek, eta talde arrunt bat gehiago izanen da eremuak eta instalazioak erabiltzeko orduan, ondorio guztietarako.

Curriculuma eta programazioa.

21. Prestakuntza ikastaroaren curriculuma eta, beraz, ikastaroa osatzen duten irakasgaien eduki multzoak Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean onetsitakoak dira (2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa).

22. Prestakuntza ikastaroa eskaintzen duten ikastetxeek Urteko Programazio Orokorrean sartu beharko dute, eta puntu hauek zehaztuko dituzte, gutxienez:

a) Irakasgaien programazio didaktikoen eskema orokorra.

b) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

c) Ebaluazioaren printzipio orokorrak, ebazpen honen 25., 26. eta 27. oinarrietan ezarritakoa kontuan hartuko dutenak.

d) Antolaketako gaiak eta irakasle eta ikasleen ordutegiak.

23. Irakasgai bakoitzaren programazio didaktikoak heziketa zikloen programazio didaktikoen aldi berean eginen dira, eta curriculumeko elementu hauekin bat etorriko dira:

a) Helburuak.

b) Edukiak.

c) Edukien sekuentziazioa.

d) Unitate didaktikoak eta jarduerak ikasturte osoan banatzea.

e) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

f) Ebaluatzeko eta errekuperatzeko irizpideak.

24. Ikastetxeak, zuzendaritza eta koordinazio organoen bitartez, ikastaroaren koordinazioa eta barne jarraipena eginen du, eta ikastaroaren funtzionamendua hobetzeko neurriak hartuko ditu, ebazpen honen esparruan.

Ebaluazioa.

25. Ebaluazioa irakasgaien arabera eginen da. Irakasgai bakoitzeko helburuak eta ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentziatzat.

Irakasgai bakoitzeko kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, 0tik 10era, hamartarrik gabe. 5eko edo gorako kalifikazioa positiboa izanen da eta irakasgai guztietan kalifikazio positiboa lortzen denean prestakuntza ikastaroa gainditutzat emanen da.

Prestakuntza ikastaroko azken batez besteko nota irakasgai guztien batez bestekoaren bidez eginen da, hamartar bateko zehaztasunez adierazirik.

Prestakuntza ikastaroaren ebaluazioa ez da maiatzaren 24a baino lehenago eginen.

Familiei emanen zaizkien ebaluazio emaitzen txostenak ikastetxeetako zuzendaritza eta koordinazio organoek prestatuko dituzte.

26. Prestakuntza ikastaroa behin bakarrik egiten ahal da. Behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiengatik matrikulari uko egiten bazaio, zilegi izanen da errepikatzea, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badira:

a) Eskatutako ikastaroan ikastoki hutsak egotea.

b) Baja eman den ikastetxeko zuzendariak egindako aldeko txostena izatea.

Matrikula deuseztatzeko arrazoiak eta prozedurak heziketa zikloetako berberak izanen dira.

27. Prestakuntza ikastaroaren aprobetxamendu akademikoaren maila kontuan hartuko du heziketa zikloetan sartzeko proben epaimahai koordinatzaileak, baita heziketa zikloetan onartzeko prozesuan ere, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan edo aplikatu beharreko araudian ezarritakoa aplikatuz.

28. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak Hezkuntza Departamentuak onesten duen berariazko araudiak arautuko ditu.

29. Goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko proba gainditzen duen ikasleak probari dagokion modalitatearekin lotutako lanbide arloetako goi mailako edozein heziketa ziklotara jotzen ahalko du, VII. eranskinean azaltzen den moduan.

Prestakuntza ikastaroko irakasgai guztiak Nafarroako Foru Komunitatean gainditzen dituzten ikasleentzako 4 ikaspostu gordeko dira hurrengo ikasturtean.

Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin baina irakasgai guztiak gainditzen ez dituzten ikasleentzat, prestakuntza ikastaroa Nafarroatik kanpo egiten duten ikasleentzat eta goi mailako heziketa zikloetako sarrera proba prestakuntza ikastaroa egin gabe gainditzen duten gainerakoentzat, bi ikaspostu gordeko dira hurrengo ikasturtean.

30. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren jarraipena eta ebaluazioa eginen du.

II. ERANSKINA. Prestakuntza ikastaroa emateko baimendutako ikastetxeak

Ikastetxe publikoak.

Iruñeko "M.ª Ana Sanz" BHI.

Iruñeko "Sanitaria" BHI.

Iruñeko "Donapea" IIP.

Iruñeko "Virgen del Camino" IIP.

Iruñeko "San Juan-Donibane" BHI.

Tafallako BHI Politeknikoa.

Tuterako "ETI" IIP.

Lizarrako BHI Politeknikoa.

Burlatako "Ibaialde-Burlada" BHI.

Elizondoko Lekaroz-Elizondo BHI.

Ikastetxe itunduak.

Iruñeko "Salesianos" BHko IP.

Iruñeko "Cuatrovientos" BHko IP.

Iruñeko "Mª Inmaculada" BHko IP.

III. ERANSKINA. Prestakuntza ikastaroaren egitura

ZIENTZIETAKO ETA INGENIARITZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako Historia

4 ordu

Atzerriko Hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Matematika

4 ordu

Fisika eta Kimika

4 ordu

Industriako Teknologia

4 ordu

Marrazketa Teknikoa

4 ordu

Aukerako irakasgaia

(2 ordu, bat aukeratu)

Elektroteknia

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

(Irakasgai hori emateko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, ordu horiek edozein irakasgai komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

Asteko ordutegia

30 ordu

GIZARTE ZIENTZIETAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako Historia

4 ordu

Atzerriko Hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

4 ordu

Enpresaren Ekonomia

4 ordu

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

4 ordu

Geografia

4 ordu

Aukerako irakasgaia

(2 ordu, bat aukeratu)

Ekonomia

Literatura Unibertsala

(Irakasgai hori emateko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, ordu horiek edozein irakasgai komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

Asteko ordutegia

30 ordu

OSASUN ZIENTZIETAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako Historia

4 ordu

Atzerriko Hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

4 ordu

Biologia

4 ordu

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

4 ordu

Kimika eta Fisika

4 ordu

Aukerako irakasgaia

(2 ordu, bat aukeratu)

Anatomia eta Osasuna

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

(Irakasgai hori emateko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, ordu horiek edozein irakasgai komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

Asteko ordutegia

30 ordu

IV. ERANSKINA

....................zk.ko eskaera

Sarrera data 20 ......- .......- ........

Prestakuntza ikastaroa - 2.........-2......... ikasturtea

Aurreinskripzioa egiteko orria

Ikaslearen datuak.

1. deitura

2. deitura

Izena

Jaioteguna

Jaioterria

Helbidea

Herria

P.K. ........................... Telefonoak

Baremaziorako, guraso edo tutoreetariko baten lantokiko helbidea adierazten du familiaren helbidearen ordez:

Helbidea ..................... Herria .................................. PK:

2........-2........ ikasturtean egindako ikasketak.

.....................................(e)ko erdi mailako zikloa

Ikastetxea ........................... Herria

Aurkeztutako agiriak.

20.......-20....... ikasturterako eskatutako ikastetxea(k).

IKASTETXEA(K)

PRESTAKUNTZA IKASTAROA

MODALITATEA

1.a

2.a

3.a

Berdinketarik gertatuz gero: jendaurreko zozketa.

Iruñean, 200...(e)ko ..................aren ...........(e)an.

Sinatua

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

V. ERANSKINA

ZINPEKO AITORPENA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko
probarako prestakuntza ikastaroa

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NAN/AIZ duenak, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probarako prestakuntza ikastaroan aurreinskripzioa egina baitu,

ZIN EGITEN DU / HITZEMATEN DU

Lehen aipatu den eskaera aurkezteko unean ez duela Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko bidea ematen duen titulaziorik(1).

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Interesduna

(1) 2007ko urtarrilaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 21. artikuluaren eta 7. xedapen gehigarriaren arabera, goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko bidea ematen duten titulazio akademikoak hauek dira:

-Batxilergoko titulua.

-Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditua izatea.

-Unibertsitatera bideratzeko ikasturtea edo unibertsitate aurrekoa gainditua izatea.

-Teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikari titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea.

-Unibertsitateko tituluren bat edo baliokidea izatea.

VI. ERANSKINA. Irakasleak

IRAKASGAIAK

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

Bigarren hezkuntzako katedradunak eta bigarren hezkuntzako irakasleak 1635/1995 ED eta 1834/2008 ED

Lanbide heziketako irakasle teknikoak 1635/1995 ED eta 1834/2008 ED

Gaztelania

Gaztelania eta literatura

Literatura Unibertsala

Gaztelania eta literatura

Espainiako Historia

Geografia eta Historia

Geografia

Geografia eta Historia

Atzerriko Hizkuntza

Ingelesa

Matematika

Matematika

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

Matematika

Fisika eta Kimika

Fisika eta Kimika

Industriako Teknologia

-Teknologia

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak

-Ibilgailuen mantentze-lanen antolaketa eta prozesuak

-Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

-Sistema elektrotekniko eta automatikoak

-Sistema elektronikoak

Elektroteknia

-Fisika eta Kimika

-Teknologia

-Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

-Sistema elektrotekniko eta automatikoak

-Sistema elektronikoak

Enpresaren Ekonomia

-Ekonomia

-Enpresen administrazioa

-Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa (1)

Ekonomia

-Ekonomia

-Enpresen administrazioa

-Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa (1)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

-Informatika

-Merkataritzako prozesuak

-Administrazio kudeaketako prozesuak

-Sistema eta aplikazio informatikoak

Anatomia eta Osasuna

-Biologia eta geologia

-Osasun prozesuak

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

-Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

-Osasun eta laguntza arloko prozedurak

-Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak

Marrazketa Teknikoa

-Marrazketa

-Eraikin zibilak eta eraikuntza.

-Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa.

Kimika eta Fisika

-Fisika eta kimika.

-Industriako analisia eta kimika.

-Prozesuko lanak.

-Laborategia.

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

-Biologia eta geologia

Biologia

-Biologia eta geologia

-Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

-Osasun prozesuak

-Ur bidezko hazkuntza prozesuak

-Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak

-Osasun eta laguntza arloko prozedurak

(1) Lanerako Prestakuntza eta Orientazioko irakasleek Ekonomia eta Enpresako Ekonomia irakasgaiak ematen ahalko dituzte, baldin eta Gizarte Zientziak eta Juridikoak izeneko jakintza arloko espezialitateren batean lizentziadunak edo gradudunak badira eta Ekonomian prestaturik badaude.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimena ematen ahalko du, antolaketa arrazoiak medio, taula honetan ageri diren irakasgaiak beste espezialitate batzuetako irakasleek emateko.

VII. ERANSKINA. Egindako sarrera probaren modalitatetik zein lanbide arlotara iristen ahal den

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DU

Zientziak eta

Ingeniaritza

Nekazaritza

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Arte Grafikoak

Irudia eta Soinua

Eraikuntza eta Obra Zibilak

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Kimika

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi gaitasun artistikoaren proba)

Osasun Zientziak

Nekazaritza

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi gaitasun artistikoaren proba)

Gizarte Zientziak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi gaitasun artistikoaren proba)

Arteak

Arte Plastikoak eta Diseinua

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Irudia eta Soinua

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa