Castellano | Euskara | Français | English
12/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez ezartzen dira ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak, Ikasleak rtzeko arauak ematen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen direnak
(2009ko 26. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 2an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 86. artikuluan, ezartzen du hezkuntza administrazioek begiratuko dutela onarpenerako arauak aplikatzean berdintasunez jokatzen den, bertan sarturik eragin eremu berak ezartzea udalerri edo lurralde berean diren ikastetxe publiko eta pribatu itunduentzat.
Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak, aipatu legea Nafarroan garatzen baitu, 7. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak mugatuko dituela, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, ikasleak onartzeko prozedura osoa zuzen bete dadin.
Lege berri hori aplikatzearen ondorioz, beharrezkoa da zonifikazio berbera arautzea ikastetxe mota eta hizkuntza eredu guztientzat; horrek berarekin dakar eragin eremu zabalak ezartzea, batez ere Iruñean eta Iruñerrian, eskariaren araberako eskaintza izan dadin.
Foru agindu honen xedea da eragin eremuak ezartzea, Nafarroako ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen arteko eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Artikulu bakarra. Eragin eremuak ezartzen dituen xedapena onestea.
Ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dituen xedapena onestea, foru agindu honen eranskinean ageri den banaketaren arabera.
Xedapen Iragankor Bakarra. Ikastetxeen behin-behineko atxikipena.
Behin-behinekoz, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua (martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak aldatua) aldatu arte, D ereduko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko hauek Bigarren Hezkuntzako institutu hauei atxikitzen zaizkie:
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO |
BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA |
"Patxi Larrainzar". IRUÑA |
"Biurdana". IRUÑA |
"Ezkaba". ANTSOAIN |
"Eunate". IRUÑA |
"DBHI". BERRIOZAR |
"Eunate". IRUÑA |
"Arturo Kanpion". IRUÑA |
"Eunate". IRUÑA |
"San Frantzisko". IRUÑA |
"Iturrama". IRUÑA |
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Araudi indargabetua
Indarrik gabe gelditu da Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 17/2008 Foru Agindua. Horren bidez, Ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dira. Indarrik gabe gelditu dira, halaber, foru agindu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. Eragin eremuak
Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikasleen sarbiderako aukera berdintasuna eta guraso edo tutoreek ikastetxea aukeratzeko askatasuna bermatzeko, betiere ikasleak ikastetxeen artean modu egoki eta orekatuan banatu daitezen begiratuz, ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dira, eta, kasua bada, zona mugakideak, banaketa honen arabera:
1.-Iruña eta Iruñerria.
a) Iruñeko eta Iruñerriko udalerriak barnean hartzen dituen eremu bakarra.
IRUÑA |
IRUÑERRIA: Antsoain - Aranguren - Barañain - Beriain - Berriobeiti - Berriozar - Burlata - Zizur - Eguesibar - Ezkabarte - Galar - Uharte - Noain (Elortzibar) - Oltza Zendea - Orkoien - Atarrabia - Zizur Nagusia |
UDALERRIA |
ER |
PROG. |
IKASTETXE PUBLIKOAK |
ER |
IKASTETXE ITUNDUAK |
ANTSOAIN |
D |
|
Ezkaba HLHIP |
|
|
ARANGUREN |
G/A |
|
Mutiloabeitiko San Pedro HLHIP |
G |
Luis Amigó HIP |
BARAÑAIN |
G/A |
|
Eultza HLHIP |
G |
Santa Luisa de Marillac HIP |
|
G/A |
|
Los Sauces HLHIP |
|
|
|
D |
|
Alaiz HLHIP |
|
|
|
G/A |
|
Barañain BHI |
|
|
|
D |
|
Alaiz BHI |
|
|
BERIAIN |
G/A |
HTB |
Beriain HLHIP |
|
|
BERRIOZAR |
G/A/D |
|
Mendialdea HLHIP |
|
|
|
G/A/D |
|
Berriozar DBHI |
|
|
BURLATA |
G/A |
HTB |
Hilarión Eslava HLHIP |
G |
Irabia HIP |
|
D |
|
Ermitaberri HLHIP |
G |
Notre Dame HIP |
|
D |
|
Askatasuna BHI |
G/A |
Regina Pacis HIP |
|
G/A |
|
Ibaialde BHI |
G/A |
Amor de Dios HIP |
ZIZUR |
|
|
|
D |
San Fermín IK HIP |
|
|
|
|
G |
Miravalles - El Redín HIP (Egoitza Zizurren) |
|
|
|
|
G |
Virgen de Orreaga HB |
EGUESIBAR |
G/A/D |
HTB |
Sarriguren HLHIP ** |
|
|
UHARTE |
G/A/D |
|
Virgen Blanca HLHIP |
|
|
|
G |
|
Uharte BHI |
|
|
NOAIN |
G/A/D |
HTB |
San Miguel HLHIP |
|
|
|
G/A |
|
Elortzibar DBHI |
|
|
OLTZA |
|
|
|
G |
Isterria HB |
ORKOIEN |
G/A/D |
|
San Miguel HLHIP |
|
|
IRUÑA |
D |
|
Amaiur IK HLHIP |
G |
El Huerto HIP |
|
D |
|
Arturo Kanpion HLHIP |
G/A |
Larraona HIP |
|
G/A |
|
Ave María HLHIP |
G |
San Cernin HIP |
|
D |
|
Axular IK HLHIP |
G |
Santa Catalina Labouré HIP |
|
G |
Br |
Azpilagaña HLHIP |
G |
Santísimo Sacramento HIP |
|
G/A/D |
HTB |
Buztintzuri HLHIP ** |
|
|
|
G/A |
Br |
Cardenal Ilundain HLHIP |
G |
Santa Catalina - Santísimo Sacramento HIP |
|
G/A |
HTB |
Doña Mayor HLHIP |
G |
Santa Teresa HIP |
|
D |
|
Elorri HLHIP |
G |
Cuatro Vientos HIP |
|
G/A |
|
Ermitagaña HLHIP |
D |
Jaso IK HIP |
|
G/A |
|
García Galdeano HLHIP |
G/A |
Esclavas del Sagrado Corazón HIP |
|
D |
|
Hegoalde IK HLHIP |
G |
Sagrado Corazón HIP |
|
G/A |
|
Iturrama HLHIP |
G |
Miravalles - El Redín HIP (Egoitza Iruñean) |
|
G/A |
Br |
José M. Huarte HLHIP |
G/A |
Hijas de Jesús HIP |
|
G/A |
|
Lago de Mendillorri HLHIP |
G |
Ursulinas HIP |
|
D |
|
Mendigoiti HLHIP |
G |
San Ignacio HIP |
|
G/A |
|
Mendillorri HLHIP |
G |
Salesianos HIP |
|
G/A |
|
Nicasio de Landa HLHIP |
G/A |
La Compasión HIP |
|
D |
|
Patxi Larraintzar HLHIP |
G/A |
Santo Tomás HIP |
|
G/A/D |
|
San Francisco HLHIP |
G |
Vedruna HIP |
|
G/A |
|
San Jorge HLHIP |
G |
Santa María la Real HIP |
|
G/A |
|
San Juan de la Cadena HLHIP |
G/A |
Calasanz - Escolapios HIP |
|
D |
|
Sanduzelai HLHIP |
G |
Carlos III LH |
|
G/A |
|
Vázquez de Mella HLHIP |
G |
Foro Europeo LH |
|
G/A |
|
Víctor Pradera HLHIP |
G |
María Inmaculada LH |
|
G |
|
Andrés Muñoz HB |
G |
El Molino HB |
|
G/A |
|
Adaptación Social BHI |
|
|
|
G |
|
Agroforestal BHI |
|
|
|
G/A |
|
Basoko BHI |
|
|
|
D |
|
Biurdana BHI |
|
|
|
G/A |
|
Caro Baroja-La Granja BHI |
|
|
|
G |
|
Energia Berriztagarriak BHI |
|
|
|
D |
|
Eunate BHI |
|
|
|
D |
|
Iturrama BHI |
|
|
|
G/A |
|
Mariana Sanz BHI |
|
|
|
G/A |
|
Navarro Villoslada BHI |
|
|
|
G/A |
|
Padre Moret BHI |
|
|
|
G/A/D |
|
Pedro de Ursúa BHI |
|
|
|
G/A |
|
Plaza de la Cruz BHI |
|
|
|
G/A |
|
San Juan-Donibane BHI |
|
|
|
G/A |
|
Sanitaria BHI |
|
|
|
D |
|
Donapea LHI |
|
|
|
G |
|
Virgen del Camino LHI |
|
|
|
G/A |
|
Iruñeko HH |
|
|
ATARRABIA |
D |
|
Atargi HLHIP |
G/A |
La Presentación HIP |
ZIZUR NAGUSIA |
G/A |
Br |
Lorenzo Goikoa HLHIP |
D |
Paz de Ziganda IK HIP |
|
G/A |
HTB |
Catalina de Foix HLHIP |
|
|
|
G/A |
HTB |
Camino de Santiago HLHIP |
|
|
|
D |
|
Erreniega HLHIP |
|
|
|
G/A/D |
|
Zizur BHI |
|
|
b) Eremu mugakidea: arestian aipatutakoen gainerako udalerri mugakideak. ** 2009-2010 ikasturtean jardunean izanen diren ikastetxeak. 2.-Tutera. a) Tuterako udalerria barnean hartzen duen eremu bakarra. |
EREMUA |
ER |
PROG. |
IKASTETXE PUBLIKOAK |
ER |
IKASTETXE ITUNDUAK |
TUTERA |
G |
Br |
Elvira España HLHIP |
G |
La Anunciata HIP |
G/A |
|
Griseras HLHIP |
G |
Compañía de María HIP | |
G/A |
HTB |
Huertas Mayores HLHIP** |
G |
San Francisco Javier HIP | |
G/A |
|
Monte San Julián HLHIP |
|
| |
G/A |
|
Virgen de la Cabeza HLHIP |
|
| |
G |
Br |
Benjamín de Tudela BHI |
|
| |
G |
|
ETI BHI LHI |
|
| |
G |
|
Valle del Ebro BHI |
|
| |
** 2009-2010 ikasturtean jardunean izanen diren ikastetxeak. |
b) Eremu mugakidea: Tuterako gainerako udalerri mugakideak.
3.-Nafarroako gainerakoa.
Nafarroako gainerakoari dagokionez martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiko zaio.