(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Lanbide Heziketa :
      • 345/2000 Foru Agindua, irailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, 2000-2001 ikasturtetik aurrera, Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketen ezarpen orokorra egiteko arauak ematen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

345/2000 Foru Agindua, irailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, 2000-2001 ikasturtetik aurrera, Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketen ezarpen orokorra egiteko arauak ematen dituena

 

(2000ko 122. NAOn argitaratutako testua, urriaren 9an)

Atarikoa

Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du, Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketen ezarpena arautzen duen Foru Agindu hau onets dadin. Ezarpen hori gauzatuko da ondoko hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide orokorrak finkatzen dituena (martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), uztailaren 11ko 426/1995 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan dauden ikasleen ebaluazio eta kreditatze prozesua arautzen duena eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleei aplikatuko zaiena (irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamenduko zenbait alderdi garatzen dituena (maiatzaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketak ezartzeari buruzko Foru Agindu hau ondoko hauei jarraikiz eman da: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legean bilduriko ikasketak aplikatzeko beste egutegi bat onesten duen irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 8. artikuluan (1994-09-9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), bai eta Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako heziketa zikloetako goi mailako teknikari tituluen curriculumak ezartzen dituzten Foru Dekretuetan finkatutakoa.

Foru Agindu hau egiteko kontuan hartu da goi mailako heziketa zikloen prestakuntza eskaintzari buruz eskola barrutien eta barruti bakoitzeko ikastetxeen artean izan behar den osagarritasun eta aniztasuna.

Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak (martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), bere 1. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren titulartasuna duten Bigarren Hezkuntzako institutuetan Lanbide Heziketako ikasketak ematen ahal direla, beste batzuen artean, eta, beraz, goi mailako heziketa zikloetako ikasketak emateko baimena ematen ahal zaiela ikastetxe horiei, Agindu honen I. eranskinean azaldu bezala.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) eta c) artikuluan esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

I. IKASKETEN EZARPENA

Lehenbizikoa

Foru Agindu honen xedea da, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeak antolatu duen goi mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketen ezarpen orokorra arautzea, eta, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten Bigarren Hezkuntzako eta Berariazko Lanbide Heziketako institutu eta ikastetxe pribatu guztietan aplikatzea, Foru Agindu honen ondoko puntuan ezartzen denari jarraikiz.

Bigarrena

1. 2000-2001 ikasturtean, orokorrean, goi mailako heziketa zikloetako ikasketak ezarriko dira Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Foru Agindu honen I. eranskinean finkatutakoari jarraikiz.

2. Orobat, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuko baldintzak betetzen dituzten ikastetxe pribatuek Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak emateko baimena izan ahalko dute 2000-2001 ikasturtean. Aipatu errege dekretuak arautzen ditu araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betebeharrak; apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak aldatu zuen (hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamenduko zenbait alderdi garatu ditu). Hori guztia uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri da.

II. IKASLEEN SARRERA

Hirugarrena

1. Goi mailako heziketa zikloak, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako hiru modalitateetako edozeinetan -eskaintza osoa, eskaintza partziala eta lana-prestakuntza- ikasten hasi ahalko dira Batxilergoko titulua duten ikasleak.

2. Halaber, ikasketa horiek egin ahalko dituzte, Batxilergoko titulua ez izan arren, proba bat gainditzen dutenek. Proba horretan neurtuko dira batxilergoko helburuen inguruko heldutasuna eta goi mailako heziketari dagokion lanbide arloko gaitasuna. Horretarako, LOGSEren 32. artikuluan eta otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 2 eta 4. idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiko zaio (martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

3. Sarbidea izanen dute, halaber, LOGSEren aurreko ikasketak egin eta ondoren aipatzen diren egoeretako batean dauden ikasleek:

-Irakaskuntza Ertainen Erreformako Batxilergo Esperimentaleko bi kurtsoak gaindituak izatea.

-Bigarren mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikariarena edo eta ondorio akademikoetarako baliokidea denaren jabe izatea.

-Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitateaurrekoa gainditua izatea.

-Unibertsitateko titulazioa edo baliokidea izatea.

III. IKASLEAK RTZEKO BALDINTZAK

Laugarrena

1. Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta ikastetxe pribatuetan aurreinskripzioa araudian ezarritako epe orokorren barruan eginen da.

2. Eskaeran, ikasleek adierazi beharko dute zein ziklo nahiago duten (bat edo gehiago) institutu edo ikastetxe pribatu bakoitzak ematen dituenen artean.

IV.-CURRICULUMAREN GARAPENA.

Bosgarrena

1. Goi mailako heziketa zikloetako curriculumak, curriculumei buruzko Foru Dekretuetan arautzen dira. II. eranskinean aipatzen dira.

2. Ikastetxeek, haietan ematen diren goi mailako heziketa zikloetako curriculumak garatuko dituzte, eta horretarako, lanbide arlo bakoitzean ematen dituzten zikloen curriculum proiektua oro har, hala nola heziketa ziklo bakoitzarena eginen dute, ikasleen ezaugarrien eta ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalaren arabera.

Heziketa ziklo bakoitzean irakasten duten irakasleen taldea, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektutik abiatuko da zikloaren curriculum proiektua egiteko.

3. Irakasleek ematen duten lanbide modulu bakoitzaren programazioa eginen dute. Horiek egiteko, kontuan hartuko dira inguruaren, ikastetxearen eta ikasleen ezaugarriak. Programazio horietan, erabakiak hartuko dira ondoko alderdi hauei buruz: unitate didaktikoak, haietan zehaztuko baitira lortu nahi diren gaitasunak, edukiak denboraren arabera antolatuak, modulua gainditzeko eska daitekeen gutxieneko maila eta ebaluazioa egiteko irizpideak.

Irakaste-ikaste prozesua ebaluatzeko eta errekuperazio orokorrerako sistema zehaztea, bai eta moduluari egokitutako ebaluazio printzipio eta jarduerak, prozesu etengabe, hezitzaile eta integratzailea osatzen dutenak.

V. EBALUAZIOA, ZIKLO-IGAROTZEA ETA TITULAZIOA

Seigarrena

Goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleen ebaluazioari, ziklo-igarotzeari eta titulazioari dagokienez, ondoko hauen arabera jokatuko da: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide orokorrak finkatzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretua (martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan dauden ikasleen ebaluazio eta kreditatze prozesua arautzen duen uztailaren 11ko 426/1995 Foru Agindua (irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, bereziki I. eranskineko zerrenda, ikasturte bakoitzaren hasierako aurreikuspenei, planifikazioari eta bestelako gorabeherei egokitzeko.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Agindu hau igortzea Ikastetxeen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Heziketa Garatu eta Berriztatzeko Atalera, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara eman dadin.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA. Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak ezarri dituzten Nafarroako Gobernuaren Bigarren Hezkuntzako institutuen zerrenda

.31004573-"Virgen del Camino" B.H.I.

8 Eraikuntza eta obra zibila

08S2 Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa

9 Elektrizitatea-elektronika

09S2 Instalazio elektroteknikoak

10 Fabrikazio mekanikoa

10S1 Metalezko eraikuntzak

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.31005051-"Donapea" B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

04S2 Idazkaritza

9 Elektrizitatea-elektronika

09S1 Elektronika produktuen garapena

09S4 Telekomunikazio eta informatika sistemak

16 Ibilgailu autopropultsatuen mantenimendua

16S1 Automozioa

18 Kimika

18S1 Analisi eta kontrola

.31005115-Azkoiengo B.H.I.

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.31005723-"ETI" B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

04S2 Idazkaritza

6 Merkataritza eta marketina

06S2 Merkataritza kudeaketa eta marketina

9 Elektrizitatea-elektronika

09S1 Elektronika produktuen garapena

09S3 Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

10 Fabrikazio mekanikoa

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.31005735-"Benjamín de Tudela" B.H.I.

14 Informatika

14S1 Informatika sistemen administrazioa

14S2 Informatika aplikazioen garapena

.31006077-"Toki Ona" B.H.I.

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.31006922-"Agroforestal" B.H.I.

1 Nekazaritza jarduerak

01S1 Nekazaritza eta abeltzaintza enpresen kudeaketa eta antolaketa

01S2 Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

.31007011-"Sanitaria" B.H.I.

19 Osasuna

19S5 Diagnosi irudia

19S6 Diagnosi klinikoen laborategia

19S8 Hortz protesiak

19SA Ingurugiro osasuna

.31007380-"María Ana Sanz" B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

04S2 Idazkaritza

6 Merkataritza eta marketina

06S1 Nazioarteko merkataritza

06S2 Merkataritza kudeaketa eta marketina

06S4 Kontsumitzailearen zerbitzuak

14 Informatika

14S1 Informatika sistemen administrazioa

14S2 Informatika aplikazioen garapena

.31007872-"Adaptación Social" B.H.I.

20 Gizarte eta kultur zerbitzuak

20S1 Gizarte eta kultur jardueren sustapena

20S2 Haur hezkuntza

20S3 Gizarte integrazioa

.31008219-"Ega" B.H.I.

13 Elikagaien industriak

13S1 Elikagaien industria

.310082680-"San Miguel de Aralar-Aralarko Mikel Donea" LH-B.H.I.

6 Merkataritza eta marketina

06S2 Merkataritza kudeaketa eta marketina

.310082710-Lekaroz-Elizondoko B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

.310082810-"Tierra Estella" B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

14 Informatika

14S1 Informatika sistemen administrazioa

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.310082930-"Sierra de Leyre" B.H.I.

17 Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua

.310083110-Tafallako B.H.I.

4 Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak

9 Elektrizitatea-elektronika

09S2 Instalazio elektroteknikoak

10 Fabrikazio mekanikoa

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa

.310085290-"Julio Caro Baroja" B.H.I.

9 Elektrizitatea-elektronika

09S3 Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

10 Fabrikazio mekanikoa

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa

.310085300-"Ibaialde-Burlada" B.H.I.

11 Ostalaritza eta turismoa

11S5 Jatetxe arloa

12 Irudi pertsonala

12S2 Estetika

II. ERANSKINA. Heziketa zikloen curriculumak

Nekazaritza jarduerak

01S1 Nekazaritza eta abeltzaintza enpresen kudeaketa

eta antolaketa 360/1998 FD 99/08/04

01S2 Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa

eta antolaketa 218/1999 FD 99/09/08

Administrazioa

04S1 Administrazioa eta finantzak 258/1996 FD 96/12/27

04S2 Idazkaritza 275/1996 FD 96/12/11

Arte grafikoak

05S2 Arte grafikoen industrietako produkzioa 219/1999 FD 99/09/08

Merkataritza eta marketina

06S1 Nazioarteko merkataritza 152/1996 FD 96/05/31

06S2 Merkataritza kudeaketa eta marketina 181/1997 FD 97/11/05

06S3 Garraioaren kudeaketa 214/1998 FD 98/11/13

06S4 Kontsumitzailearen zerbitzuak 220/1999 FD 99/09/08

Eraikuntza eta obra zibila

08S2 Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa 221/1999 FD 99/09/08

Elektrizitatea-elektronika

09S1 Elektronika produktuen garapena 179/1997 FD 97/12/22

09S2 Instalazio elektroteknikoak 151/1997 FD 97/07/21

09S3 Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak 260/1996 FD 96/12/23

09S4 Telekomunikazio eta informatika sistemak 357/1997 FD 98/08/14

Fabrikazio mekanikoa

10S1 Metalezko eraikuntzak 114/1998 FD 98/08/24

10S2 Proiektu mekanikoen garapena 346/1998 FD 99/03/05

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa 276/1996 FD 96/12/11

Ostalaritza eta turismoa

11S2 Ostatu arloa 113/1998 FD 98/08/24

11S4 Turismoaren informazioa eta merkaturatzea 358/1997 FD 98/02/25

11S5 Jatetxe arloa 359/1997 FD 98/02/25

Irudi pertsonala

2S2 Estetika 180/1997 FD 97/11/05

Elikagaien industriak

13S1 Elikagaien industria 359/1998 FD 99/08/04

Informatika

14S1 Informatika sistemen administrazioa 225/1996 FD 96/12/23

14S2 Informatika aplikazioen garapena 110/1998 FD 98/08/14

Zurgintza eta altzarigintza

15S2 Zurgintza eta altzarigintza 197/1997 FD 97/12/24

Ibilgailu autopropultsatuen mantenimendua

16S1 Automozioa 178/1997 FD 97/11/05

Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17S2 Industri ekipoaren mantenimendua 55/1997 FD 97/04/18

Kimika

18S1 Analisi eta kontrola 198/1997 FD 97/12/24

Osasuna

19S1 Anatomia patologikoa eta zitologia 347/1998 FD 99/03/05

19S3 Osasun dokumentazioa 152/1997 FD 97/07/25

19S5 Diagnosi irudia 344/1998 FD 99/03/05

19S6 Diagnosi klinikoen laborategia 358/1998 FD 99/08/04

19S8 Hortz protesiak 357/1998 FD 99/08/04

19SA Ingurugiro osasuna 154/1996 FD 96/05/31

Gizarte eta kultur zerbitzuak

20S1 Gizarte eta kultur jardueren sustapena 223/1999 FD 99/09/10

20S2 Haur hezkuntza 213/1998 FD 98/11/13

20S3 Gizarte integrazioa 115/1998 FD 98/08/24

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa