(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Lanbide Heziketa :
      • 7/2007 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Hezkuntza kontseilariak emana, "Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialak" izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

7/2007 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Hezkuntza kontseilariak emana, "Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialak" izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

 

(2007ko 38. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 28an)

Atarikoa

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena eman du, foru agindu hau onets dadin. Agindu honen xedea da Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialen fitxategi informatizatua sortzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoen eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi informatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarriak aldatu, fitxategiak deuseztatu eta berriak sortzeko foru agindu bat emanen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua. Hartaz, beharrezko jotzen da Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialen fitxategi informatizatua sortzea, aipatu dekretuaren eranskinean ez zegoelako horrelako fitxategirik, Nafarroako Foru Komunitateko Tituluen erregistroa Hezkuntza Ministerioaren menpe zegoelako.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

143/1994 Foru Dekretuko 2. artikulua betez, "Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialak" izeneko fitxategia sortzea. Honako ezaugarriak izanen ditu:

a) Aurreikusitako xedea eta erabilerak:

Nafarroako Foru Komunitatean luzaturiko Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialen erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak:

Nafarroako Foru Komunitateko ikasleak, ikasketak egiten dituzten ikastetxeen bidez.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoak zein pribatuak.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

-Identifikazio datuak:

NAN/IFZ/Pasaportea, izena eta deiturak.

-Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:

Jaioteguna, jaioterria, sexua, nazionalitatea.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:

Prestakuntza, titulazioak.

e) Datu pertsonalen lagapena:

Ez da datu lagapenik eginen.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko Ikasketak Antolatzeko Atalaren menpeko Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzua.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko maila.

Bigarrena

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Hirugarrena

Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoari, Ikasketak Antolatzeko Atalari eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuko Foru Administrazioaren Modernizazio Atalari.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa