(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Lanbide Heziketa :
      • 198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publikoak izendatzen dituena eta Nafarroako ikastetxe integratu publikoen sarea sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publikoak izendatzen dituena eta Nafarroako ikastetxe integratu publikoen sarea sortzen duena

 

(2010eko 154. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 20an)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan adierazten denez, legeak arautzen dituen lanbide heziketako ikasketak Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan aipatzen diren ikastetxe integratuetan egiten ahal dira.

Azken lege horren 11. artikuluko laugarren idatz-zatian, lanbide heziketako ikastetxe integratuak honela definitzen dira: "Ikastetxe berriak dira eta, Kualifikazioen Sistema Nazionalaren esparruan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean ageri diren tituluak eta lanbideko ziurtagiriak lortzera bideratzen diren lanbide heziketako eskaintza guztiak emanen dituzte".

Halaber, 11. artikuluko 4. idatz-zatiaren bigarren atalak ezartzen du administrazioek, beren eskumenen esparruan, lanbide heziketako ikastetxe horiek sortu eta baimentzen ahalko dituztela, ezartzen diren baldintza eta betekizunei jarraikiz.

Ildo horretan, Lanbide heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko beharkizunak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 7ko 564/2010 Errege Dekretuaren bidez, berriro idatzi da abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atala; honela geratu da: "Hezkuntza administrazioek, beren eskumenen esparruan, titulartasun publikoko lanbide heziketako ikastetxe integratu berriak sortzen ahalko dituzte. Horretaz gainera, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe integratu berriak baimentzen ahalko dituzte. Kasu bietan, lan administrazioko txosten loteslea beharko da".

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 18. artikuluko bigarren atalean ezartzen denez, lanbide heziketa ematen duten ikastetxeak ikastetxe integratutzat jotzen ahalko dira, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak arautuko ditu.

Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 19. artikuluan, ikastetxe integratuak aipatzen dira eta, lehen atalean, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publikoak honela bereizten ditu: ikastetxe integratu politeknikoak, besteak beste, hiru sektoreri edo gehiagori dagozkien irakaskuntzak eskaintzen dituztenak, eta ikastetxe integratu sektorialak, lanbide arlo edo sektore bakarrean espezializatzen direnak.

Beste alde batetik, 19. artikuluaren beraren bigarren lerroaldean ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko duela, irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 2.2 b) artikuluan aipatzen diren ekimen pribatuko ikastetxe integratuak egon edo ez, ikastetxe integratu publikoen (politeknikoak eta sektorialak) sarea, foru lurralde osoan.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, ikastetxe integratuak sortu eta baimentzea arautzen da. Artikulu horretan ezartzen da, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluko hirugarren atalean agintzen denarekin bat, Hezkuntza Departamentuaren mendeko edo hari atxikitako ikastetxe integratu bat sortzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren baimena beharko dela. Era berean, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren mendeko edo hari atxikitako ikastetxe integratu bat sortzeko, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da.

Izaera esperimentalez, irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrak onesten du proiektu pilotu bat abian jartzea, eta urriaren 3ko 119/2006 Foru Aginduaren bitartez finkatzen da aplikazio eremua zenbait ikastetxetarako; hain zuzen, ikastetxe integratu izendatzen ditu Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide heziketako honako hauek: "Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoa, "Virgen del Camino" Ikastetxe Integratu Politeknikoa, ''ETI'' Ikastetxe Integratu Politeknikoa eta Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (azken hori abuztuaren 11ko 448/2003 Foru Dekretuaren bidez sortu zen).

Ondoren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 64/2010 Ebazpenaren bidez, bukatutzat jotzen da ikastetxe integratuen proiektu pilotu esperimentala.

Aipatutako proiektu esperimentalean erabilitako ikastetxe integratuaren eredua gure foru komunitatean garrantzi berezia duten lurralde eta sektore eremuetako lanbide heziketako beste ikastetxe batzuetara zabaltzea egokia dela ikusirik, bidezkoa da, puntu honetan, eta aipatutako estatu eta foru araudia betez, ikastetxe integratuen sare publikoa sortzea Nafarroan.

Horregatik, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko Osoko Bilkurak emandako aldeko txostena ikusita, Nafarroan ikastetxe integratuen eredua lanbide heziketako ikastetxeak eraldatuz lanbide heziketako beste ikastetxe batzuei zabaltzeko, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan araututakoari jarraikiz, betiere izendatuak izateko irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluko baldintzak betetzen badituzte, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren nahitaezko txostena eskuratuta, agindu dut:

Lehena

Nire gain hartzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari dagokion eskumena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikulua betez duena, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publikoak izendatzeko eta Nafarroako ikastetxe integratuen sare publikoa sortzeko.

Bigarrena

Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publiko:

Ikastetxe integratu politeknikoak:

-"Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.

-"Virgen del Camino" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.

-"ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.

-Lizarrako Ikastetxe Integratu Politeknikoa.

-Tafallako Ikastetxe Integratu Politeknikoa.

Ikastetxe integratu sektorialak:

-Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

-"Agroforestal" Ikastetxe Integratua.

-"Sanitaria" Ikastetxe Integratua.

-"María Ana Sanz" Ikastetxe Integratua Administrazioan, Merkataritzan eta Informatikan.

Hirugarrena

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe integratuen sare publikoa sortzea, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Sare hori osatuko dute foru agindu honen aurreko zenbakian adierazitako ikastetxeek, ezertan galarazi gabe ikastetxe integratu gisa izenda daitezkeen beste ikastetxe publiko batzuk sartzea.

Laugarrena

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren xedapen guztiak eman ditzan, foru agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko.

Bosgarrena

Foru agindu hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa