(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 91/2000 Foru Agindua, martxoaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko lehen eta bigarren hizkuntzen irakaskuntza aurreratzeko baimena emateko prozedura arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

91/2000 Foru Agindua, martxoaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko lehen eta bigarren hizkuntzen irakaskuntza aurreratzeko baimena emateko prozedura arautzen duena

 

(2000ko 46. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 14an)

Atarikoa

Maiatzaren 19ko 201/1993 Foru Aginduaren eta apirilaren 10eko 352/1997 Ebazpenaren babesean, ikastetxe gehienek baimena izan dute atzerriko hizkuntza aurretik irakasteko. 201/1993 Foru Aginduak Lehen Hezkuntzako lehen zikloko lehen hizkuntzaren eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren hizkuntzaren irakaskuntza arautu zuen eta 1993ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 352/1997 Ebazpenak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan atzerriko hizkuntzetan ekintzak egiteko prozedura arautu zuen eta 1997ko apirilaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Arau horietan baimena eskatzeko aipatzen den era errazteko, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak erabaki du eskatzeko prozedura aldatzea.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2b) idatz-zatiaren bidez eskuordetuak ditudan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena.-Behin betiko baimena izan gabe atzerriko lehen hizkuntzaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako lehen ziklora eta Haur Hezkuntzako bigarren ziklora aurreratu nahi duten ikastetxeek, baita atzerriko bigarren hizkuntzaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora aurreratu nahi dutenek ere, halaxe eskatuko diote Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, Foru Agindu honetan ezartzen denari jarraituz.

Bigarrena.-Ikastetxeek, Eskolako Kontseiluak onetsi ondoren, maiatzaren 1a baino lehen aurkeztuko dituzte beren eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren izenean. Haietan espreski adieraziko dute atzerriko zer hizkuntzaz eta zer etapa edo zikloz ari diren. Eskabidearekin batera hizkuntz proiektua integratzeko planeko datuak eta ezaugarriak aurkeztuko dituzte, Eranskina betez, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuak baloratuko dituenak.

Hirugarrena.-1. Irakaskuntza horiek emateko ezinbesteko baldintza da fondo publikoen bidez ari diren ikastetxeek irakasle espezialistak izan ditzatela, behar den titulu akademikoa dutenak.

2. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza aukerako irakasgai gisa irakatsi nahi duten ikastetxeek gutxienez ere 15 ikasle eduki beharko dituzte. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimena ematen ahalko die talde txikiagoei, ikastetxearen eta eskualdearen hezkuntza eta lurralde berezitasunen arabera.

Laugarrena.-1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Hezkuntza zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, ekainaren 30a baino lehen, adieraziko du baimena eman edo ukatu duen hizkuntza haiek irakasteko, kontuan hartuz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostena. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txosten horretan baloratuko du hizkuntzak irakatsi behar dituzten langileek behar den titulua dutenentz eta ikastetxeak aurkezturiko eskabidea betetzeko behar den ordutegia duenentz. Adostasuna edo desadostasuna adierazteko azkeneko irizpen bat luzatuko du.

2. Irakasle espezialistek martxoaren 17ko 97/2000 Foru Aginduko bederatzigarren puntuan ezartzen den ordutegia betetzeko behar diren orduak ez badituzte eta, beraz, Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan irakasterik ez badute, Nafarroako Foru Komunitatean atzerriko hizkuntzak aurretik irakasteko kontu batzuk arautzen dituen Foru Agindu hartako hamargarren puntuan xedaturikoaren arabera eginen da. Horrenbestez, lehentasuna emanen zaio atzerriko hizkuntza Lehen Hezkuntzako lehen zikloan irakasteari Haur Hezkuntzaren kaltean.

Bosgarrena.-Aurreko puntuan aipatzen den baimena gauzatuko da ikastetxeek irailaren 15a baino lehen frogatzen badute, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuan, behar adina irakasle dituztela eta horiek titulu akademiko egokia dutela.

Seigarrena.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak atzerriko lehen eta bigarren hizkuntzak aurretik irakasteko baimena iraungitzat ematen ahalko du kasu hauetan:

-Ikastetxeak arrazoiak emanda eskatutakoan eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txostena luzatu ondoren.

-Akatsen bat atzematen denean, baimenarekin bukatzea komenigarri egiten duena.

-Atzerriko hizkuntzak aurretik irakasteko kontu batzuk arautzen dituen martxoaren 17ko 97/2000 Foru Aginduan aipatzen diren betebeharrak betetzen ez direnean.

Lehen Xedapen Gehigarria

Maiatzaren 19ko 201/1993 Foru Aginduaren eta apirilaren 10eko 352/1997 Ebazpenaren arabera atzerriko hizkuntzen irakaskuntza aurreratzeko eman ziren behin betiko baimenak berretsi egiten ditu Foru Agindu honek.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Hala ere, baimen hori lortu duten ikastetxeek Foru Agindu honetan xedaturikoa betez irakatsi beharko dituzte atzerriko hizkuntzak, 2000/2001 ikasturtetik goiti.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe uzten dira maiatzaren 19ko 201/1993 Foru Agindua, apirilaren 10eko 352/1997 Ebazpena eta Foru Agindu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten xedapen guztiak. 201/1993 Foru Aginduak Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren hizkuntzen irakaskuntza arautu zuen eta 1993ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 352/1997 Ebazpenak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan atzerriko hizkuntzetan ekintzak egiteko prozedura arautu zuen eta 1997ko apirilaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Azken Xedapenetako Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan xedaturikoa bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Agindu hau eta haren Eranskina igortzea Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Hizkuntza Unitate Teknikora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren aurrerapena eskatzeko hizkuntza proiektua integratzeko plana eta datuak

A.-Datuak.

1. Ikastetxearen izena: ................................, herria: helbidea: ........................., posta elektronikoa: ...........

2. Zer hizkuntza irakatsi nahi duen aurretik:

-Lehen hizkuntza

Lehen Hezkuntzako lehen zikloa

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa

-Bigarren hizkuntza

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa

3. Hizkuntzak irakatsiko dituzten langileen datuak:

Izena

Hizkuntzak irakasteko berariazko titulua

Arlo horrekin loturiko tituluak eta berariazko prestakuntza

Administrazio egoera ................................. Ibiltaria

Ikastaroak eta talde kopurua

4. Talde bakoitzari atzerriko hizkuntza irakasteko asteroko ordutegia, ikastaldi kopurua eta bakoitzaren iraupena.

B.-Hizkuntza proiektua PEC eta PCC direlakoetan integratzeko egin nahi den plana.

C.-Eskolako Kontseiluaren oniritzia.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa