(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 11/2012 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

11/2012 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko...

11/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena

(2012ko 42. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 29an)

Atarikoa

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko hileko gehieneko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

Lehenengoa. Tarifen egonkortasuna ikasturtean zehar.

Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta 2012-2013 ikasturtean ezin izanen dira aldatu.

Bigarrena. Tarifen ordainketa.

Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kasuko ikastetxerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

234 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

221 euro

Egun erdiko unitateak

166 euro

Jantokia

Gehieneko tarifa

95 euro

Hirugarrena. Kalkulatzeko prozedura.

1.-Foru agindu honen ondorioetarako, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2011ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zerga-oinarria edo, hala badagokio, aitaren eta amaren edo legezko tutoreen diru-sarrera justifikatu guztiak, zati familiako kide guztien kopurua, ikaspostu baten eskatzaileak barne.

Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren bidez egiaztatuko da. Horretarako, kontuan hartuko da familia unitatearen zati direla legez bananduta ez dauden aita eta ama edo legezko tutorea edo tutoreak, halakorik badagokio, seme-alaba adingabeak, salbu eta gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak, eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alaba adindunak. Familia gunean familia-liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira, adibidez, jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

Familia harreran diren haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

Banantze edo dibortzio kasuetan, ez da kontatzeko kidetzat joko adingabekoaren zaintza eta ardura ez dituen aita edo ama. Honela egiaztatuko da egoera hori:

-Egitatezko banantzean, notario agiria, banantze auzi-eskearen egiaztagiria edo egoera hori egiaztatzen duten bestelako agiriak aurkeztu beharko dira.

-Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, kasua bada, hura ezartzen duen epai judiziala aurkeztu beharko da.

Kasu guztietan hartuko dira kontuan aitaren eta amaren edo legezko tutoreen aitorpena edo diru-sarrera justifikatuak, salbu eta tartean bada banantze edo dibortzio epairik edota ezkontzaz kanpoko seme edo alabarentzako legezko neurririk; halakoetan, haurraren zaintza eta ardura dituen aitaren edo amaren aitorpena hartuko da aintzat, eta zerga-oinarriari erantsiko zaio epaian ezarritako urteko diru-kopurua.

Kalkulua erraztearren, zerga-oinarria ateratzeko, laukitxo hauen batuketa egin beharko da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2011. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810, 706 eta 765 laukitxoak, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, beharkizun horretatik salbuetsita daudela frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, Nafarroako Gobernuak sinatua, eta horrekin batera, lan bizitzaren txostena eta familiak 2011. urtean izan dituen diru-sarrerak ezartzeko agiriak.

Interesdunak bi aukera hauek izanen ditu: dokumentazioa berak aurkeztea, edo toki entitateari baimena ematea, eskabide baten bidez, behar duen dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean eskumena duen unitate organiko edo departamentuari eska diezaion.

2.-Ezartzen den epearen barrenean 2011ko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

Laugarrena. Murrizketak.

1.-Bigarren oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia unitateko kideen per capita errentaren arabera. Honako taula honetan jaso dira 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

Osoa (7 ordu)

Murriztua (6 ordu)

Erdia (4 ordu)

Osoa (7 ordu)

Murriztua (6 ordu)

Erdia (4 ordu)

Handiagoa

15.000

234,00

221,00

166,00

95,00

329,00

316,00

261,00

12.400,01

15.000

211,00

199,00

149,00

95,00

306,00

294,00

244,00

10.700,01

12.400

175,00

165,00

122,00

95,00

270,00

260,00

217,00

9.300,01

10.700

146,00

135,00

103,00

95,00

241,00

230,00

198,00

7.980,01

9.300

109,00

104,00

76,00

95,00

204,00

199,00

171,00

6.650,01

7.980

93,00

85,00

64,00

84,00

177,00

169,00

148,00

5.500,01

6.650

67,00

64,00

49,00

84,00

151,00

148,00

133,00

4.500,01

5.500

54,00

51,00

38,00

84,00

138,00

135,00

122,00

Berdina edo txikiagoa

4.500

40,00

38,00

28,00

84,00

124,00

122,00

112,00

2.-Ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50erainoko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, betiere gutxieneko tarifatik behera jaitsi gabe.

Beraz, bigarren haurrari dagozkion tarifak gutxienez 84 eurokoak izanen dira, jantoki zerbitzua erabiltzeagatik, eta 40 (ordutegi osoa), 38 (ordutegi murriztua), edo 28 (ordutegi erdia) eurokoak eskolatzeagatik.

3.-Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

Bosgarrena. Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko matrikulazio kuota ikasturte bakoitzerako; kuota hori matrikula egitean ordainduko da eta azken hileko ordainketan konpentsatuko da. Kuota hori fidantzatzat joko da eta, hortaz, fidantza gisa erabiltzen ahalko da sortutako gastuengatik konpentsazioa bidezko den kasuetan.

Seigarrena. Erabilera partzialeko tarifen doiketa.

1.-Matrikula ikasturtea hasita egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra ikastetxean hasten denetik aurrera; hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala ordainduko da.

2.-Jantoki zerbitzua duten modalitateetan matrikulatutako erabiltzaileek jantoki zerbitzuari dagozkion hilekoak oso-osorik ordaindu beharko dituzte, zerbitzua erabiltzen ez badute ere.

Salbuespenak:

1.-Erabiltzailearen nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak.

2.-Egokitzeko aldia.

3.-Ondoz-ondoko 15 egun naturaletik gorako hutsegite justifikatuak.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifa partikularraren arabera kalkulatua.

4.-Beste kasu batzuk.

4.1.-Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzea: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (21 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 4,52 euro.

4.2.-Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin eta astean 5 egun baino gutxiagotan: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (21 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 4,52 euro. Horrez gain, hilaren gainerako zatiarengatik jantokiko laguntzaileari dagokiona pagatu beharko da.

4.3.-Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea (eskola-ordutegi motaren aldaketa), jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuak direla-eta eta Hezkuntza Departamentuaren oniritziarekin: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

4.4.-Jantoki zerbitzua erabiltzea, jantokia barnean hartzen duen eskola-ordutegi modalitatean ikaspostu huts bat betetzeagatik: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

3.-8 hilabetetik beherako haurrek, familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez badute, ez dute jantokiko kuota ordainduko.

Zazpigarrena. Bajak.

1.-Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural iraganik ikastetxera azaltzen ez den haurrari nahitaezko baja emanen zaio; orobat, ikastetxean hasi eta, justifikaziorik gabe, hamabost egun naturalean jarraian agertzen ez denari. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokion kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

2.-Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiek ordainduko dute baja gauzatzen denera arteko kuota gehi eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota. Baja gauzatuko da hori jakinarazi eta hamabost egunean. Baja justifikatua dagoen kasuetan, hots, seme-alaba gaixotzen bada, bizilekua aldatzen bada, langabezia edo ustekabeko diru-premia larria suertatzen bada, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat gertatzen bada, ez da itzuliko fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa eta ez da kobratuko konpentsazio gisa eman beharreko hilabete bateko kuota.

3.-Borondatezko baja matrikula formalizatu ondotik sortzen bada, eta entitate titularrari edo ikastetxeari ikasturtea hasi baino 15 egun lehenago jakinarazten bazaio, fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Zortzigarrena. Ez ordaintzeak.

Entitate titularren arduradunek eskatuko dituzte familiek ordaintzen ez dituzten kuotak, egokitzat jotzen duten lege prozedura erabiliz. Nolanahi ere, bi kuota ordaintzen ez direnean, haurrari baja emanen zaio.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa