(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 756/1991 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari dagozkion irakaskuntzak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko prozesua arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

756/1991 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari dagozkion irakaskuntzak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko prozesua arautzen duena

 

(1992ko 13. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 29an)

Atarikoa

Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berritzeko Zerbitzuko Zuzendariak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari dagozkion irakaskuntzak orokorrean ezartzearen aldeko txostena aurkeztu du, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea aplikatu eta garatzen hastearren.

Xedapen hau prestatzeko orduan beste honako hauek hartu dira kontutan: Irakaskuntza ez-unibertsitarioaren arloko eginkizun eta zerbitzuak Estutako Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua (1990.eko irailaren 1eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntz sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia onesten duen abenduaren 30eko 573/1991 Foru Dekretuaren 3. artikulua, erregimen orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioetako Ikastetxeek behar dituzten gutxieneko baldintzak finkatzeari buruzko ekainaren 14eko 1004/1991 Errege Dekretua (1991.eko ekainaren 26ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Haur Hezkuntzaren kurrikuluaren oinarrizko erizpideak ezartzen dituen irailaren 6ko 1330/1991 Errege Dekretua (1991.eko irailaren 7ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren kurrikulua ezartzen duen abenduaren 30eko 574/1991 Foru Dekretua. Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Foru Agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko eremuan kokaturik dauden eta hirutik sei urtetara bitarteko umeak eskolaturik dituzten Ikastetxeetan, publiko zein pribatuetan, izanen da aplikagarri.

Bigarrena

Baimena ematen da hiru urtetik sei urte bitarteko umeak eskolaturik dituzten Ikastetxe baimenduetan, publiko zein pribatuetan, Haur Hezkuntzaren bigarren zikloa 1991-92 ikasturtean zehar ezartzeko. Aplikatzen den heinean, Eskolaurreko irakaskuntzak iraungita geldituko dira.

Hirugarrena

Irakaskuntza hau ziklo osoan aplikatuko da aldi berean.

Laugarrena

Erregimen Orokorreko Irakaskuntza ez-unibertsitarioetako Ikastetxeek behar dituzten gutxieneko baldintzak finkatzeari buruzko ekainaren 14eko 1004/1991 Errege Dekretuan xedatutakoari Ikastetxe hauek egokitzeko asmoz, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea argitaratzen den egunetik hasi eta hamar urtetako epea finkatzen da behar diren egokitzapenak egin daitezen. Epe hau amaituta, aipatu 1004/1991 Errege Dekretuak xedatutako baldintzak betetzen ez dituzten Ikastetxeek Ikastetxe baimenduaren izaera galduko dute.

Bostgarrena

1. Haur Hezkuntzaren bigarren zikloari dagozkion irakaskuntzak ematen dituzten Ikastetxeak Haur Hezkuntzako Ikastetxe izendatuko dira, beti ere ekainaren 14eko 1004/91 Errege Dekretuak adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Ikastetxearen izenaren aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, Ikastetxeen Erregistro Bereziari igorriko zaio, inskribatua izan dadin.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Haur Hezkuntzako Ikastetxe izendatzen diren Ikastetxe Publikoen zerrenda emanen du argitara.

3. Ikastetxe Pribatuetako titularrek lehenbiziko puntuak adierazi aldaketa Hezkuntza eta Kultura Departamentuari eskatu beharko diote.

4. Eskaera hori 1004/1991 Errege Dekretuaren II. Tituluak xedatutakoari egokituko zaio, eskola postuaren gehienezko zenbatekoari, irakasle-ikasle erlazioei eta Irakaslegoaren titulazioa eta espezializazioari dagokienean, beti ere ekainaren 14eko 1004/1991 Errege Dekretuaren Zortzigarren eta Bederatzigaren Xedapen Iragankorretan zehazturikoa kontutan harturik.

5. Eskaera 1992-93 ikasturtetik aurrera aurkeztu ahal izanen da, dagokion ikasturtearen hasieraren aurreko urtarrilaren 31a baino lehen.

Seigarrena

Hezkuntza berezia behar duten ikasleak biltzen dituzten Ikastetxeetan, gela bakoitzeko gehienezko ikasle kopurua murriztuko da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko duenaren arabera.

Zazpigarrena

Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berritzeko Zerbitzuak Irakaslegoaren prestakuntza begiratuko du plangintza espezifikoen bidez, hauetan Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko irakasleek parte hartu ahal izanen dutela.

Zortzigarrena

Baimena ematen zaio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari Foru Agindu honetan xedatutakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bederatzigarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa