(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 173/2011 Ebazpena, maiatzaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

173/2011 Ebazpena, maiatzaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen ...

173/2011 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2011-2012 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituena

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2011ko 107. NAOn argitaratua, ekainaren 3an. Aldaketak:  49/2011 Ebazpena, irailaren 2koa)

Atarikoa

Ebazpen honen xedea jarraibide batzuk onestea da, zenbait alderdi zehatzen gainean xehetasunak eman eta garatzeko balio dutenak, ikastetxeen antolaketa egokia eta funtzionamendu ona lortzeko, 2011-2012 ikasturtean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horiek Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna arautuko dituzte 2011-2012 ikasturtean.

2. Ebazpen honetan aipatutako jarraibideak ikastetxe pribatu itunduei edo diruz lagunduei aplikatuko zaizkie, indarra duten arauei jarraikiz, dagozkien afera orotan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari eta Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

ERANSKINA. Sarrera

Ikasturte hasierako jarraibideen helburuetako bat indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztea eta argitzea da, eta, bestea, arautu gabeko batzuk arautzea, ikastetxeen antolaketa eta jarduna hobetzeko. Horrez gainera, jarraibideek ikasturterako lan ildo nagusiak ezartzen dituzte.

Aurtengo jarraibideetan bi kapitulu daude:

Lehenengo kapitulua Urteko Programazio Orokorrari dagokio: ikastetxeek berrikusi, eguneratu eta garatu beharreko proiektu edo plan batzuei buruzko jarraibideak dira.

Bigarrena HLOren ondoriozko araudiari dagokio: funtzionamenduaren gaineko antolamendu alderdi batzuk zehaztu dira.

I) Urteko programazio orokorra

Urteko Programazio Orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxeko plangintza, antolaketa eta jarduna biltzen ditu, baita hobekuntza plana ere. Prozesuak eta dokumentazioa zorroztasun, erraztasun eta erabilgarritasunaren eskakizunei lotu behar zaizkie.

Autonomiaren eta erantzukizunaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak indarreko araudiari lotuta kudeatu behar ditu bere baliabideak eta harekin bat etorriz egin behar du plangintza (antolamendua, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.).

Ikasturte honetan, ikastetxeek curriculumaren zehaztapenean aurrera egiten jarraituko dute, bai Lehen Hezkuntzan bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Horretarako, neurri egokiak hartuko dituzte, ikasleek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten nahitaezko eskolatzealdiaren amaierarako.

1.-Ebaluazioa eta hobekuntza.

Ebaluazioa etengabeko hobekuntzari lotuta dago, eta funtsezko laguntza eta baliabidea da, gainera, errealitatea eta ikastetxeetan izaten diren hezkuntza jarduketen ondorioak hobeki ezagutzeko.

Inguru horretan, ebaluazio diagnostikoa hartu behar da ongi dauden, eta, beraz, mantendu eta areagotu behar diren alderdien eta hobetu behar direnen elementu identifikatzaile gisa. Diagnostikorako eginkizun horretaz gain, ebaluazioaren bidez ikuspuntuak aldera daitezke, eta ikastetxeak berak egiten duen barne ebaluazioari kanpoko erreferente bat eman.

Ikastetxeetara egiten dituen ohiko bisitetan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, haren plan estrategikoari jarraikiz, aholkuak emanen dizkie barruko ebaluazioaz, eta hobekuntza arloak kontrolatu eta gainbegiratuko ditu.

1.1. Haur eta Lehen Hezkuntza.

2011-2012 ikasturtean, irakurmena eta idazmena hobetzeko erakunde plana Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetara hedatuko da. Hezkuntza Departamentuak beharrezko aholkularitza emanen du ikastetxeek erakunde plana gara dezaten, aditu talde baten bitartez. Horrek irakurriaren ulermenaren eta idazmenaren garapenaren arloko prestakuntza erraztuko du, ikastetxeetan irakurmenaren gaineko plan eragingarriak abian jartzeko aholkularitza emanen du, eta eskola liburutegien sustapenari eta erabilerari buruzko prestakuntza aukerak areagotuko ditu. Ikastetxeko zuzendaritzak plana koordinatzen duen pertsonaren ordutegian kontuan har ditzake eginkizunak betetzeko behar dituen saioak, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen hobekuntza planak ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari buruzkoak izanen dira; hortaz, pixkanaka, programazioak, metodologiak eta ebaluazioak gaitasun horien lorpenera bideratu behar dira.

Ildo horretako hobekuntzak honako jarduketa hauen bitartez lor daitezke:

a) Irakasleen ekintzak koordinatzea eta baterako neurriak hartzea, ekintza horiek ez daitezen puntualak izan, aitzitik, zikloko eta ikastetxeko planteamendu bateratuari erantzun diezaioten.

b) Arlo guztien ikuspegia aberastea, alegia, ikasten diren gauzak egiazko egoeretan aplikatzeko jarduerak eranstea irakaskuntzari (hori programazioan jaso behar da).

c) Landutako edukiak aplikatzeko gaitasuna balioesten duten jarduerak sartzea ebaluazio arruntetan.

d) Erabakiak hartu eta gauzatzea, ea nolako ekarpenak egin daitezkeen arlo bakoitzetik gaitasun komunak lantzeko, hala nola irakurmena, ideien ahozko eta idatzizko adierazpena, ikasten ikastea, ohitura eta balio hezitzaileak: ahalegina, inplikazioa, konpromisoa, erantzukizuna, ikaskideenganako begirunea, laneko eta bizikidetzako ohiturak, etab.

e) Tutoreen ekintza antolatzea ikasle guzti-guztien hezkuntza arrakastaren bidean; horretarako, koordinatu egin behar dira irakasleen ekintza, familiena eta ikasleena beraiena, eta ekintza hori laguntza eta konpromiso gisa ulertu behar da, ikasle bakar bat ere ez dadin atzean geratu.

Ikastetxeko hobekuntza planak erantzuna eman behar die ebaluazio diagnostikoaren emaitzei, ikastetxe bakoitzaren benetako premiei eta haren hezkuntza proiektuari, eta hura egiteko abiapuntutzat hartu behar da irakasleak, gurasoak eta ikasleak inplikatu beharra dagoela, zalantzarik gabe, etengabeko hobekuntzarako konpromisoaren bitartez.

Ikastetxe bakoitzak bere hobekuntza plana eginen du, bai formatuak bai ikuspegiak aukeratuz. Laguntzarako material orientatzailea lortzen ahalko da, hobekuntza planak zehazteko, Hezkuntza Departamentuaren web orrira joz, "Ebaluazioa" atalean: http://www.educacion.navarra.es/portal/Informacion+de+Interes/Evaluacion.

Hobekuntza planak irizpide hauen araberakoak izanen dira:

-Hobekuntza planaren jarraitutasuna.

-Planaren errealismoa eta soiltasuna.

-Haren eraginkortasuna: argitasuna helburuetan eta jarduketetan.

-Ziklo eta kurtsoetarako neurri orokorrak beste batzuekin konbinatzea, zailtasun gehien dituzten ikasleak direla-eta ebaluazioetan detektatutakoekin, hain zuzen ere.

-Emaitzen hobekuntzari begira aritzea.

-Planaren emaitzak egiaztatu ahal izatea balio-judizio subjektiboetatik harantzago.

1.1.1. Ebaluazio diagnostikoa eta barne ebaluazioa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 21. artikulua aplikaturik, ikastetxeek ebaluazio diagnostikoa eginen diete Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko ikasle guztiei.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Ebaluazio Atalak koordinatuko du ebaluazio hori. Oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko probak eginen dira kanpoan, eta ikastetxeetan aplikatu eta zuzenduko dira.

Ikasturtearen hasieran, ikastetxeko zuzendaritza plangintzan arituko da eta behar diren neurriak hartuko ditu, bai proben aplikazioan bai zuzenketan, datu grabaketan eta txostengintzan parte hartu behar duten irakasleek zeregin horiek beren lan ordutegian bete ahal ditzaten.

Probak apiriletik maiatzera bitartean eginen dira. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egun zehatzak ezarriko ditu behar den denborarekin.

Gaitasun hauek ebaluatuko dira:

a) Hizkuntza gaitasuna gaztelanian; irakurmena eta testu sorkuntza eginen dira proba berean (G/A eta D hizkuntza ereduak).

b) Hizkuntza gaitasuna euskaran; irakurmena eta testu sorkuntza eginen dira proba berean (D eredua).

c) Matematikako gaitasuna.

d) Hizkuntza gaitasuna atzerriko hizkuntzan (ingelesa).

Ikastetxeek erabakiko dute noiz eta nola helarazi txostenak familiei ikasturtea amaitu baino lehen. Gomendagarria da hori tutoretzaren testuinguruan egitea. Halaber, ikastetxeek erabakiko dute nola helarazi txosten horiek hurrengo ikasturteko irakasleei, ikasturtearen hasieran.

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak kontuan hartuko dira hurrengo ikasturterako hobekuntza ildoak ezartzerakoan.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa eta hirugarren zikloa amaitutakoan, ikastetxeek barne ebaluazioa prestatu eta eginen dute, hobekuntza planari atxikita eta irizpide hauek aplikatuta:

-Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: ebaluatuko diren etapako helburuetan sartutako gaitasun alderdiak erabakiko dituzte ikastetxeek.

-Lehen Hezkuntzako lehen zikloa: gutxienez hizkuntza gaitasuna ebaluatu behar da (irakurmena eta idazmena). http://www.educacion.navarra.es/ portal/Informacion+de+Interes/Evaluacion web orrian, ikastetxeek eskura izanen dute proba barematu bat, barne ebaluazioan erabiltzen ahalko dena. Urritik aurrera egonen da eskuragarri.

-Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa: gutxienez hizkuntza gaitasuna (irakurmena eta idazmena) eta atzerriko hizkuntza (irakurmena, idazmena eta ahozkoaren ulermena) ebaluatuko dira. Gainera, matematikako gaitasunaren eta mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasunaren probak eginen dira. http://www.educacion.navarra.es/portal/Informacion+de+Interes/Evaluacion web orrian, ikastetxeek eskura izanen dute azken gaitasun horri buruzko proba barematu bat, barne ebaluazioan erabiltzen ahalko dena. Urritik aurrera egonen da eskuragarri.

Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren web orrian eskuragarri dauden proba ereduak erabiltzen ahalko dituzte edo, bestela, beren probak egin.

2011-2012 ikasturtearen amaierako memorian ikastetxeko emaitza orokorren balorazioak eginen dira ebaluazio diagnostikoaren eta barne ebaluazioen aldean. Ebaluazio horiek direla-eta, hobekuntza planaren barnean, 2011-2012 ikasturteko UPOn, hartu beharreko hezkuntza, curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira.

1.2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

2011-2012 ikasturtean, irakurmena hobetzeko erakunde planean idazmena hobetzea ere sartuko da. Hezkuntza Departamentuak beharrezko aholkularitza emanen du ikastetxeek erakunde plana gara dezaten, aditu talde baten bitartez. Horrek irakurriaren ulermenaren eta idazmenaren garapenaren arloko prestakuntza erraztuko du, ikastetxeetan irakurmenaren gaineko plan eragingarriak abian jartzeko aholkularitza emanen du, eta eskola liburutegien sustapenari eta erabilerari buruzko prestakuntza aukerak areagotuko ditu. Ikastetxeko zuzendaritzak plana koordinatzen duen pertsonaren ordutegian kontuan har ditzake eginkizunak betetzeko behar dituen orduak, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hobekuntza plana ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari buruzkoa izanen da; hortaz, pixkanaka, programazioak, metodologiak eta ebaluazioak gaitasun horien lorpenera bideratu behar dira.

Ildo horretako hobekuntzak honako jarduketa hauen bitartez lor daitezke:

a) Neurri bateratuak hartzea eta irakasleen jarduketak koordinatzea, departamentuen artean nahiz departamentu bakoitzaren barnean, ikastetxearen planteamendu orokorrari erantzun diezaioten.

b) Irakasgai guztien ikuspegia aberastea, alegia, ikasten diren gauzak egiazko egoeretan aplikatzeko jarduerak eranstea irakaskuntzari (hori programazioan jaso behar da).

c) Landutako edukiak aplikatzeko gaitasuna balioesten duten jarduerak sartzea ebaluazio arruntetan.

d) Erabakiak hartu eta gauzatzea, ea nolako ekarpenak egin daitezkeen arlo bakoitzetik gaitasun komunak lantzeko, hala nola irakurmena, ideien ahozko eta idatzizko adierazpena, ikasten ikastea, ohitura eta balio hezitzaileak: ahalegina, inplikazioa, konpromisoa, erantzukizuna, ikaskideenganako begirunea, laneko eta bizikidetzako ohiturak, etab.

e) Tutoreen ekintza antolatzea ikasle guzti-guztien hezkuntza arrakastaren bidean; horretarako, koordinatu egin behar dira irakasleen ekintza, familiena eta ikasleena beraiena, eta ekintza hori laguntza eta konpromiso gisa ulertu behar da, inor ez dadin atzean geratu.

Jarduketa orokor horiek ikastetxeetan zehaztu behar dira, hobekuntza plana eginez. Plan horrek erantzuna eman behar die ebaluazio diagnostikoaren emaitzei, ikastetxe bakoitzaren benetako premiei eta haren hezkuntza proiektuari, eta hura egiteko abiapuntutzat hartu behar da irakasleak, gurasoak eta ikasleak inplikatu beharra dagoela, zalantzarik gabe, etengabeko hobekuntzarako konpromisoaren bitartez.

Ikastetxe bakoitzak bere hobekuntza plana eginen du, bai formatuak bai ikuspegiak aukeratuz. Laguntzarako material orientatzailea lortzen ahalko da, hobekuntza planak zehazteko, Hezkuntza Departamentuaren web orrira joz, "Ebaluazioa" atalean: http://www.educacion.navarra.es/portal/Informacion+de+Interes/Evaluacion.

Hobekuntza planak irizpide hauen araberakoak izanen dira:

-Hobekuntza planaren jarraitutasuna.

-Planaren errealismoa eta soiltasuna.

-Haren eraginkortasuna: argitasuna helburuetan eta jarduketetan.

-Irakasgai eta kurtsoetarako neurri orokorrak beste batzuekin konbinatzea, zailtasun gehien dituzten ikasleak direla-eta ebaluazioetan detektaturikoekin, hain zuzen ere.

-Emaitzen hobekuntzari begira aritzea.

-Planaren emaitzak egiaztatu ahal izatea balio-judizio subjektiboetatik harantzago.

1.2.1. Ebaluazio diagnostikoa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 29. artikulua aplikaturik, ikastetxeek ebaluazio diagnostikoa eginen diete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. kurtsoko ikasle guztiei.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Ebaluazio Atalak koordinatuko du ebaluazio hori. Oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko probak eginen dira kanpoan, eta ikastetxeetan aplikatu eta zuzenduko dira.

Ebaluazio diagnostikoa ikastetxe osoaren zeregina da, ez bakarrik bigarren kurtsoko irakasleena. Horregatik, ikasturtearen hasieran, ikastetxeko zuzendaritza plangintzan arituko da eta behar diren neurriak hartuko ditu, bai proben aplikazioan bai zuzenketan, datu grabaketan eta txostengintzan parte hartu behar duten irakasleek zeregin horiek beren lan ordutegian bete ahal ditzaten.

Probak apiriletik maiatzera bitartean eginen dira. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egun zehatzak ezarriko ditu behar den denborarekin.

Gaitasun hauek ebaluatuko dira:

a) Gaztelaniaz irakurtzeko gaitasuna (G/A eta D ereduak).

b) Euskaraz irakurtzeko gaitasuna (D eredua).

c) Matematikako gaitasuna.

d) Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna (gaitasun zientifikoa).

e) Hizkuntza gaitasuna atzerriko hizkuntzan (ingelesa).

Ikastetxeek erabakiko dute noiz eta nola helarazi txostenak familiei ikasturtea amaitu baino lehen. Gomendagarria da hori tutoretzaren testuinguruan egitea. Halaber, ikastetxeek erabakiko dute nola helarazi txosten horiek hurrengo ikasturteko irakasleei, ikasturtearen hasieran.

Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak kontuan hartuko dira hurrengo ikasturterako hobekuntza ildoak ezartzerakoan.

2011-2012 ikasturtearen amaierako memorian ikastetxeko emaitza orokorren balorazioak eginen dira ebaluazio diagnostikoaren aldean. Ebaluazio hori dela-eta, 2012-2013 ikasturteko hobekuntza planaren barnean, hartu beharreko hezkuntza, curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira.

1.2.2. Lagin ebaluazioak.

2011-2012 ikasturtean testu idatzien sorkuntzari buruzko lagin ebaluazio bat eginen da, bai gaztelaniaz bai euskaraz, hala dagokionean.

1.2.3. Nazioarteko ebaluazioak.

2011-2012 ikasturtean, PISA 2012 ebaluazioa eginen da, Nafarroako Foru Komunitateko lagin adierazgarri batean oinarritua. Matematikako gaitasunak izanen du lehentasuna, ebaluazioa egitean.

2.-Kalitatea.

Hezkuntza Departamentuak kudeaketa ereduen ezarpena eta berrikuntza pedagogikoa bultzatzen du ikastetxeetan sareetako lanaren, ikastetxeentzako aholkularitzaren, jardun onaren gaineko informazioa trukatzearen eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzearen bitartez, irakaskuntzaren kalitatea hobetu ahal izateko horrela. Hauexek dira helburuak: ahalik eta ikastetxe gehienek SGC eta EFQM ziurtagiriak edukitzea; sareko ikastetxeak aitzindari izatea, berrikuntza pedagogikoaren eta kudeaketaren gaineko proiektuetan; lankidetza akordioak sinatzea hezkuntza erakundeekin eta profesionalen elkarteekin; ikastetxeak koordinatzeko eta haiei aholkuak emateko lanetan aditutako trebatzaile kualifikatu asko izatea.

Azaroaren 23ko 458/2010 Ebazpenak (2011ko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ikastetxeentzako aginduzko prozesu guztiak jasotzen ditu; ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan "Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena" izeneko programa jarraitzeko baimena eman eta "Kalitatearekiko konpromisoa" eta "Ikastetxe bikaina" aitorpenak emateko arauak ezarri ziren. Gainera, berariazko prozesu bat ezartzen du EFQM autoebaluaziorako, hau da, Hezkuntza Departamentuak erabateko kalitatea sustatzeko hautatu duen eredurako, eta beste bat zerbitzuen gutunak abian jartzeko.

Ikastetxeei 458/2010 Ebazpenean ezarritako sistema oso-osorik ezartzen laguntzeko, ikastetxeek prestakuntza eta jardun onaren gaineko informazioa trukatzeko sareak abiarazi dira, eta kalitatearen arduradunaren orduak aintzatetsi.

Ikastetxeko kalitatearen arduradunak SGCC ezartzen lagunduko dio zuzendaritza taldeari eta agirien eta adierazleen kudeaketaren ardura hartuko du.

Horretarako irakastorduak murriztuko zaizkio sareko prestakuntzan aritu ahal izateko eta postuari dagozkion lanak egiteko. Murrizketa ikastetxe motaren araberakoa izanen da: 6 irakastordu BHIetan, 4 irakastordu DBHIetan eta zuzeneko irakaskuntzako 4 saio HLHIPetan. Ahal dela, irakastorduen murrizketa astearte goizetan aplikatuko da, zuzendaritzakoei prestakuntzarako eta koordinaziorako egiten zaien bezala.

Programaren ezarpenaren eta garapenaren eta baliabideen erabileraren jarraipena Hezkuntza Kalitatearen Bulegoaren ardura izanen da (Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzua). Sareak koordinatzen dituzten pertsonek ikasturtean gauzatutako jarduerei buruzko azalpen memoria bat eginen dute, eta, hartan sartuko, ikastetxe bakoitzaren betetze maila. Txostena Hezkuntza Kalitatearen Bulegoari bidaliko zaio; gero, hark betetze maila egiaztatuko du eta, haren arabera, hurrengo ikasturterako kalitatearen arduraduna ematearen alde eginen du, ala ez.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxeko kudeaketa sistema ebaluatuko du (diseinatu eta ezarri den, eta 458/2010 Ebazpenak ezarritakoarekin bat datorren). Ebaluazioa positiboa bada, "Kalitatearekiko konpromisoa" eta "Ikastetxe bikaina" aitorpenak emateko proposamena eginen da, aipatutako ebazpenean ezarritakoari jarraikiz.

3.-Prestakuntza.

Ikastetxe bakoitzak irakasleentzako prestakuntza plana eginen du, hauek kontuan hartuta: beharrak, ikastetxeak prestakuntzaren arloan egin duen ibilbidea, ikastetxearen hobekuntza plana bera eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako lerro estrategikoak.

Ikastetxeko prestakuntza planak Hezkuntza Departamentuaren Irakasleen Urteko Prestakuntza Planean eskaintzen diren prestakuntza jarduerak jasoko ditu, ikastetxeak dagokion ILZrekin koordinatuta diseinatu eta eskainitakoak, alegia, bai eta kasuan kasuko prestakuntza aholkukaritzaren beharrezko laguntza ere, oinarrizko gaitasunak hobetzeko planen ezarpenean sakontzeko.

Ikastetxe bakoitzean prestakuntzako arduradun bat izanen da; ahal dela, zuzendaritza taldeko pertsona bat edo, hala badagokio, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide bat izanen da. Besteak beste, eginkizun hauek izanen ditu: zentroko prestakuntza plana egiteko prozesua arintzea, plan horren ondoriozko beharrak dagokion ILZko aholkulariei jakinaraztea, bere esparruko ILZko prestakuntza kontseiluan parte hartzea eta, hala badagokio, ILZ horretako irakasleak ordezkatzea. Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, ikastetxeko prestakuntzako arduradunaren ordutegian ordu osagarri bat edo bi ezar litezke eginkizun horietan aritzeko.

4.-Berdintasuna.

Indarreko araudian genero berdintasunari buruz ezartzen diren jarraibideak gauzatzeko, Hezkuntza Departamentuak Berdintasun Plana egin du; hartan, bi helburu estrategiko eta haien garapena jasotzen dira. Haietan ezartzen da berdintasuna eta genero ikuspegia Nafarroako hezkuntza sisteman eta Hezkuntza Departamentuko langileak, baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko politiken diseinuan eta garapenean txertatzeko esparrua.

Hain zuzen ere, 1. helburu estrategikoan hiru ekintza-lerro hauek daude:

-Berdintasunaren gaineko helburuak txertatzea arlo, gai eta maila guztietan, eta oinarrizko gaitasunen garapenean.

-Berdintasun Plana garatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxeetan eta irakasleak prestatzeko zentroetan.

-Sinergiak eta aliantzak sortzea: eskola komunitatea eta gizarte ingurunea informatzea, sentikortzea eta inplikatzea, bizitzan, berdintasunerako hezkuntzaren arloan hartu behar den konpromisoari buruz.

Ekintza ildo horien garapenean laguntza eta aholkularitza emateko, departamentuak ikastetxeei prestakuntza, laguntza eta aholkularitza emateko Baterako Hezkuntzaren Programa jarri du abian; Diagnostikorako Mintegi batekin hasten da eta, horretan oinarrituta, ikastetxeek hobekuntzarako konpromisoak hartzen dituzte, beren Urteko Programazio Orokorrean berdintasuna eta baterako hezkuntzaren ikuspegia pixkanaka txertatzeko.

Baterako Hezkuntzaren hurrengo mintegiak ikastetxeei aukera ematen die beren konpromisoak ikasturte bakoitzean pixkanaka txertatzen joateko; horretarako, beharrezkoak diren koordinazioa, prestakuntza, materialak eta baliabide didaktikoak izanen dituzte.

Ikasturte bakoitzean, diagnostikoa egin nahi duten eta hobekuntzarako konpromisoak hartu nahi dituzten ikastetxeak programa honetan sartzen ahalko dira, Irakasleen Prestakuntza Planean egiten den deialdiaren bitartez.

Ikastetxe parte-hartzaile guztiek helburuak, materialak, baliabideak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte, Nafarroako Baterako Hezkuntzaren Sarearen esparruan. Sare horretan parte hartzearen ondoriozko konpromisoak hartzen dituzten ikastetxeek aukera izanen dute Baterako Hezkuntzaren Programan jarraitzeko.

Konpromisoak UPOn sartzeaz gainera, ikastetxe bakoitzak horien betetzeari eta garapenari buruzko txostena erantsiko diote kurtso bukaerako memoriari. Ikastetxeko zuzendaritzak baterako hezkuntzaren taldea koordinatzen duen pertsonaren ordutegian kontuan har ditzake eginkizunak betetzeko behar dituen orduak edo saioak, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.

5.-Bizikidetza.

Ikastetxeetan bizikidetza arautzen duen araudi berriak ezartzen duenez, ikastetxe bakoitzak bere bizikidetza plana eta horren urteko zehazpenak egin eta abian jarri behar ditu. 2011-2012 ikasturtean, ikastetxeak bere bizikidetza plana aztertu beharko du, eta 47/2010 Foru Dekretuan eta hura garatzen duen 204/2010 Foru Aginduan xedatutakora egokituko; horretarako, Bizikidetzarako Aholkularitzak egindako dokumentazioko eredu orientatzaileak erabiltzen ahalko ditu. Ez da idazketa lan soila, eskola komunitate osoaren gogoeta eta parte hartzea eragiteko prozesu bat baizik; sustatzailea ikastetxeko bizikidetza batzordea izanen da.

Dena dela, bizikidetza planaren zati den bizikidetzari buruzko erregelamendua 2011-2012 ikasturteko urteko programazio orokorrarekin bat amaitu eta onetsi beharko da.

Araudi hori bizikidetza kudeatzeko osoko eredu batean dago oinarritua. Eredu horrek eskola komunitateko eragile guztien parte-hartzea sustatzen du, bizikidetzarako giro positiboa eratu eta mantendu nahi du, auzitan dauden alderdien arteko komunikazioa sustatzen du eta hezkuntza neurriak eta eragindako kaltea konpontzeko neurriak aplikatzea aurreikusten du, hartutako portaeraren beharrezko ondorio gisa.

Ikastetxeek bizikidetza batzordea abenduaren 16ko 204/2010 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz eratu beharko dute; bizikidetzako arduraduna arlo horretan prestakuntza jaso duten irakasleen artean izendatuko dute. Zuzendaritzak ikastetxearen baliabideen arabera erabakiko du ordu banaketa.

Hezkuntza Departamentuko bizikidetzarako aholkularitzak irakasleentzako prestakuntza eskaintzen du, bai sarean, bai ikastetxeetako mintegien eta informazio saioen bidez. Eskaintza hori zabalik egonen da bizikidetza arloan etengabeko prestakuntza emateko konpromisoa beren gain hartzen duten irakasle eta ikastetxeentzako.

6.-Aniztasunarekiko arreta.

Ikasle guztiek, bai hezkuntza premia bereziak dituztenek, bai berandu hasten direnek, bai gaitasun handikoek, bai eta egoera sozial eta kultural ahulean daudenek ere, eta, oro har, inguruabar pertsonal eta sozialengatik edo familiaren egoeragatik eskolatzealdiko uneren batean hezkuntzako laguntza premia berariazkoa izan dezakeen edozeinek, arreta egokia jaso behar dute, eta haien onurarako erabakiak hartu behar dira antolamenduaren eta pedagogiaren arloetan, ikastetxeetan irakasle taldeen bilerak bultzatuz proposatutako neurrien jarraipena egiteko, betiere haiek guztiak hezkuntza sisteman sartzearen printzipioari jarraituz.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduak ezartzen du Aniztasunarekiko Arreta Plana prestatu eta gauzatzeko bultzada zuzendaritza taldeak eman behar duela. Hezkuntzako Laguntza Unitateak egin behar ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan aniztasunarekiko arreta neurriei buruzko proposamenak; Bigarren Hezkuntzako institutuetan, berriz, Orientazio Departamentuak gauzatuko du zeregin hori.

Planaren plangintza eta garapen egokia bermatzearren, beharrezkoak diren bilerak eginen dira, bai hasierako plangintzarako bai jarraipen eta ebaluaziorako, zuzendaritza taldearen eta Hezkuntzako Laguntza Unitateko koordinatzailearen edo Orientazio Departamentuko buruaren artean.

Aniztasunarekiko Arreta Planean ikastetxeak ikasle guztien hezkuntza premia orokorrei eta ikasle bakoitzaren premiei ahalik eta ongien erantzuteko diseinatzen, aukeratzen eta gauzatzen dituen neurriak biltzen dira (curriculum egokitzapenak, antolaketa neurriak, laguntzak eta indartze neurriak).

Bertan zehaztu behar dira ikastetxearen analisia eta unean uneko egoera, lortu beharreko helburuak, hartuko diren neurriak eta langileen, materialen eta baliabide didaktikoen antolaketa, aldi baterako edo behin betiko laguntza edo curriculum egokitzapenak beharko dituzten ikasleei laguntzeko, eta planaren jarraipen, ebaluazio eta berrikuspenerako prozedura.

Prozedurak eta baliabideak ezarriko dira ikasleen hezkuntzako laguntzaren premia berariazkoa goiz aurkitzeko, eta familien parte-hartzea kontuan hartuko da ikasle horien eskolatzeari eta hezkuntzako prozesuei eragiten dieten erabakietan.

Irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleentzako indartze programa prestatu behar da; programa horretan, proposatutako neurriek ukitzen dituzten departamentuek parte hartu behar dute.

Curriculum Aniztasuneko irakasleek aurreko kurtsoetan gainditu gabeko irakasgaien indartze programak prestatu eta ebaluatuko dituzte, beren eskumeneko irakasgai, esparru eta proiektuetan.

Ikasleek gainditu gabeko irakasgaien ebaluazioak positiboa izan behar du, eduki progresiboak dauzkaten programetako irakasgaia, esparrua edo proiektua kalifikatu ahal izateko.

Curriculum egokitzapenak prestatzeko, curriculum arrunta ikasle edo talde batentzat egokitu eta moldatu ahal izateko irizpideak proposatuko dira, curriculumeko alderdi jakin batzuk lehenetsiz, ordeztuz, aldatuz edo kenduz, oinarrizko gaitasunen garapena eta lorpena errazteko.

Curriculum egokitzapenak egin eta ebaluatzea kurtsoetan irakasgaiak ematen dituzten irakasleen ardura izanen da. Lan horretan, kasuan kasuko zikloko koordinatzaileek edo departamentuetako buruek lagunduko dute. Berariazko egiturei atxikitako ikasleen curriculum egokitzapenak Pedagogia Terapeutikoko irakasleek egin behar dituzte. Nolanahi ere, egokitzapen horien koordinazioa eta jarraipena egitea ikaslearen tutoreari dagokio. Hezkuntzako Laguntza Unitatearen edo Orientazio Departamentuaren aholkularitza izanen du horretarako.

Curriculum egokitzapenak dituzten ikasleen ebaluazioari dagokionez, Hezkuntzako kontseilariaren 216/2007 eta 217/2007 foru aginduetan ezarritakoari eutsiko zaio. Hurrenez hurren, Lehen Hezkuntzako ebaluazioa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazioa arautzen dituzte, eta Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 13an emandako 93/2008 Foru Aginduaren xedapen gehigarrien bidez aldatu ziren.

Irakasle adituen esku-hartzean (PT eta AL) lehentasuna emanen zaio desgaitasunen baten ondoriozko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretari eta, betiere, curriculum egokitzapen garrantzitsuak behar dituzten ikasleenari.

Lehen Hezkuntzako etapan, hezkuntza babestu eta indartzeko neurriak, ahal dela, ikaslearen erreferentziako ikasgelan eginen dira, antolaketa eta metodologia neurrien bitartez (talde elkarreragileak, ikasgelan bi irakasle izanda, berdinen arteko ikaskuntza, lan proiektuak, tailerrak, txokoak...).

Lehen Hezkuntzan, berandu sartu diren ikasleentzako edo egoera soziokultural ahulean daudenentzako Hezkuntzako Laguntza Programan parte hartzen duten irakasleak tutorearekin elkarlanean arituko dira, ikasgelan bertan, txertatze irizpide horiekin beraiekin bat.

Aniztasunarekiko arreta programa berariazkoetan parte hartzen duten irakasleek astean koordinaziorako ordubete izanen dute, gutxienez, ordutegi osagarriaren barnean. Halaber, irakasleok arreta jasotzen duten ikasleen erreferentziako irakasle taldeen bileretan parte hartzea bermatuko da.

Funts publikoekin sostengatutako ikastetxeei ikasle horiez ongi arduratzeko beharrezkoak diren baliabideak emanen zaizkie, eta baliabide horiek ematearekin irakasle guztiek konpromisoa hartu behar dute Aniztasunarekiko Arreta Planean proposatutako neurrien gainean. Baliabideak ahalik eta gehien hobetzearren, lankidetza ezarri ahal izanen da beste administrazio edo irabazi-asmorik gabeko entitate publiko zein pribatu batzuekin (erakundeak, elkarteak).

7.-Tutoretza.

Erreferentziako talde bakoitzak tutore bat izanen du, ezertan galarazi gabe ikastetxeko irakasle guztien tutoretza erantzukizuna.

Tutoreek eskola ordutzat hartutako bi ordu izanen dituzte astean Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, hiru ordu DBHn eta ordu bat Batxilergoan.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan, bilera bat eginen dute hilero, ordutegi osagarriaren barnean, ziklo bakoitzeko tutoreek, orientatzaileak eta ikasketaburuak, tutoretza planaren gauzatzean parte-hartzea errazteko.

Haur eta Lehen Hezkuntzako tutoretzak honako hau bermatuko du, gutxienez:

-Koordinazio horizontala; horretarako, irakasle taldeek behar adina bilera eginen dituzte, ebaluazio saioetarako aurreikusitakoez gain. Koordinazio horrek ikastetxeko zuzendaritzaren babes berezia izanen du.

-Ikasleei taldean eta/edo ikastetxean integratzen laguntzeko estrategiak eta jarduerak garatzea, eta bizikidetza hobetzeko jarduerak sustatzea.

-Hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleentzako curriculum egokitzapenak eta hezkuntzako esku-hartzea koordinatzea, orientazioa emanez eta laguntzako irakasleak jarriz.

-Familiekin eta eskola komunitateko beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea, elkarrizketak, bilerak eta zehazten diren gainerako tresnak direla medio.

DBHn, tutoretza planeko jardueren garapenaz arduratuko da, tutoretza koordinatzeko departamentuarekin lankidetzan; honako hauek bermatuko ditu, gutxienez:

-Koordinazio horizontala; horretarako, irakasle taldeek behar adina bilera eginen dituzte, ebaluazio saioetarako aurreikusitakoez gain. Koordinazio horrek ikastetxeko zuzendaritzaren babes berezia izanen du.

-Ikasle bakoitzaren banakako tutoretza; tutorea gutxienez hiru hilean behin bilduko da ikasle bakoitzarekin, ibilbide pertsonala eta akademikoa aztertzeko.

-Gainditu gabeko irakasgaiak errekuperatzeko indartze planaren jarraipena, plana aplikatzeko ardura duten irakasleekin koordinatuta.

-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako curriculum egokitzapenak prestatzeko eta haien jarraipena egiteko koordinazioa.

-Familiekin eta eskola komunitateko beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea, elkarrizketak, bilerak eta egokitzat jotzen diren gainerako tresna guztiak direla medio.

8.-Ingurune osasungarriak, osasun hezkuntza eta osasunaren sustapena.

Ikastetxeek ikasleen eta eskola komunitateko kide guztien osasuna babestu eta sustatuko duen eskola ingurunea sortzen ahalegindu behar dute eta bizimodu osasungarriak sustatu behar dituzte, bai ikuspegi biologikotik bai psikologikotik eta sozialetik begiratuta.

Ikastetxeek bizimodu eta aztura osasungarriak sustatzeko proposamenak sartu behar dituzte beren planetan, honako hauek landuta: elikadura (ez da komeni ikastetxean litxarreria eta opil industrialak saltzen dituzten makinak izatea), ariketa fisikoa (eskolaz kanpoko jarduerak edo jolasak), gorputzeko higienea (azala, ilea, hortzak), postura higienea (bizkarra), segurtasuna eta istripuen prebentzioa, drogazaletasunaren prebentzioa, eta hezkuntza afektibo-sexuala.

Proposamen horiek aplikatuz, ikastetxeek haurrek egunero eraman behar duten ikasmaterialaren pisua murrizteko neurriak hartzea aztertuko dute, ikasleek ikas dezaten zein diren pisu handia eramateak dituen ondorio kaltegarriei aurre egiteko jarrera praktikak eta ikasmateriala behar bezala eramateko erak.

Proposatzen diren jarduerak Urteko Programazio Orokorrean jasoko dira, Eskola Kontseiluak onets ditzan.

Orobat, Eskola Kontseiluak ikastetxeetan erretzeko debekua (indarreko legeriak ezartzen duena) zorrozki betearaziko du, eta neurri egokiak hartuko ditu, ikastetxean edari alkoholdunik ez saltzeko eta ez kontsumitzeko. Baldintza horiek kontuan hartu beharko dira ikastetxeko Bizikidetza Planean sartuko den Bizikidetzarako Erregelamendua prestatzean.

II) Antolaketa alderdiak

1.-Irakaskuntza partekatua Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoa behin-behinekoz ematen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, eta herri bereko ikastetxe publikoarekin batera aritzen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, destinoa Lehen Hezkuntzan duten irakasleek, noizbait suertatuz gero, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoan eskola ematen ahalko dute, zenbait irakasgaitan.

Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari atxikitako maisu-maistren kidegoko irakasleek beren ordutegia osatzen ahalko dute Lehen Hezkuntzako jarduerekin.

2.-Ordutegi malgua Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, kudeaketarako duten autonomiaz baliaturik eta beren behar eta helburuekin bat, malgutasun handiagoa izanen dute ikastetxeko ordutegia prestatzeko. Ildo horretan, gerta liteke irakasleen ordutegia ez etortzea guztiz bat ikasleen ohiko eskola ordutegiarekin.

Halaber, duten autonomia baliaturik, ikastetxeek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen kurtsoan sartzen diren ikasleen egokitzealdia programatzen ahalko dute, behin hura onetsita eta Urteko Programazio Orokorrean sartuta. Programazio horrek honako alderdi hauek hartu beharko ditu aintzat, besteak beste: egokitzea errazteko berariazko jarduerak diseinatzea, banakako beharrak kontuan hartzea, familiakoen parte-hartzea eta laguntza, ordutegien malgutasuna eta ikastetxearen antolaketa. Ikasleak pixkana sartzea erabakitzen bada, gehienez ere hiru asteko epea izanen dute horretarako, eta, betiere, bermatu beharko dute ikasleen arreta osoa, hala eskatzen duten familien kasuan.

3.-Zuzendaritza taldeen koordinazioa.

Ikastetxeen arteko koordinazioa hobetzeko eta prestakuntzako programetan parte hartzea areagotzeko, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendariek astearte goizak libre eduki ditzakete, irakastordurik gabe, ikastetxearen aukeren arabera.

4.-Ordutegi osagarriaren gaineko azalpenak.

Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzen edo espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan nahitaez eman beharreko denboraren erdiak (horren edukia zuzendaritza taldeak ezarriko du) lehentasuna izanen du irakasleen beste edozein aukeraren aurretik.

Aldi horretan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, lan plana ezarriko da oinarrizko gaitasunen gaineko gogoetak eta azterketak errazteko, bai eta barne ebaluazioak gaitasunak ardatz hartuta programatzea eta prestatzea errazteko ere.

Aldi horretan, BHIetan hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan curriculuma baloratu eta berrikusiko da, eta lan plana ezarriko da, DBHko oinarrizko gaitasunen gaineko gogoeta eta azterketa errazteko. Koordinazio didaktikorako departamentuek mailaz maila txertatuko dute oinarrizko gaitasunen ikuspegia programazio didaktikoetan eta gelako programazioetan.

Zenbait ordu izanen dira, irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egin ditzaten, ebaluazio saioez gain.

Orobat, lehen koordinazioa DBHko irakasle taldeek, DBHko 1. kurtsokoek, bereziki, ikasleekin eskola jarduerak egiten hasi baino lehen gauzatuko da.

5.-Departamentuko burutza.

Departamentu bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu eta, horretaz gainera, 2011-2012 ikasturterako Urteko Lan Planaren garapenean buru eta arduradun izanen da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira.

6.-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Hauexek dira teknologia berrien arduradunaren lanaren ardatzak: ikastetxeko ekipamendu informatikoak eta ikus-entzunezkoak koordinatu eta mantentzea, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoa ematea, material informatikoa eta ikus-entzunezkoa behar bezala erabiltzeko irizpideak ezartzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera koordinatzea.

Teknologia berrien arduradunak ordu kopuru hau edukiko du bere lanak egiteko:

a) Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lerro bateko zein biko ikastetxeetan: bi irakastordu astean, zuzeneko irakaskuntzakoak ez direnak, eta bi osagarri (ikastetxearen beharren arabera).

b) Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro edo gehiagoko ikastetxeetan: hiru irakastordu astean, zuzeneko irakaskuntzakoak ez direnak, eta hiru osagarri (ikastetxearen beharren arabera).

c) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, 30 irakasle artekoak: 2 irakastordu astean, eta 2 osagarri (ikastetxearen beharren arabera).

d) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, 31-60 irakasle bitartekoak: 3 irakastordu astean, eta 3 osagarri (ikastetxearen beharren arabera).

e) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, 60 irakasle baino gehiagokoak: 4 irakastordu astean, eta 4 osagarri (ikastetxearen beharren arabera).

Bestalde, Hezkuntza Departamentua pixkana ezartzen ari da Integra IKT Programa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak curriculumean txertatzeko, ikasgelan bertan, eta ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen gaitasun digitala garatzeko.

I. eta II. faseetako ikastetxe publikoek IKT koordinatzaile bat izanen dute, ikastetxean bertan programaren koordinazio pedagogikoa egiteko. Gainera, koordinatzaile horiek prestakuntza ekintzetan, esperientzia trukeetan eta prozesu orokorren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartuko dute, ikastetxean bertan, ordutegi arruntaren barnean. Horretarako, zuzeneko irakaskuntzarako ezartzen den saio kopurua izanen dute astean.

7.-Salbuespenak eta egokitzapenak Gorputz Hezkuntzan.

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 123/2009 Foru Aginduaren bidez, Gorputz Hezkuntzatik salbuesteko aukera dago, bai DBHn bai Batxilergoan, goi mailako edo goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen duten ikasleentzat.

Era berean, irakasgai hori Batxilergoan salbuesten ahalko da, egoera hauetakoren batean dauden ikasleen kasuan:

-25 urtetik gorakoa izatea edo adin hori betetzea matrikularen xede den denboraldian.

-Motrizitate arazo larriak izatea, behar bezala frogatutako aparteko egoerek horixe gomendatzen dutenean.

Salbuespen eskaera ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztuko da.

Gorputz Hezkuntzako curriculum egokitzapenei dagokienez, eskaerak ikasleek edo, adingabeak baldin badira, beren gurasoek edo legezko ordezkariek aurkeztuko dituzte ikastetxeko zuzendaritzan, eta medikuen ziurtagiriak erantsiko zaizkie.

8.-Batxilergoko 2. kurtsoaren amaiera.

Batxilergoko 2. kurtsoaren amaieran data zehatz hauek izanen dira:

a) Deialdi arrunta.

-Maiatzak 23: deialdi arrunteko azterketak egiteko azken eguna.

-Maiatzak 25: ikasleei notak emateko azken eguna.

-Maiatzak 29: datuak NUPera bidaltzeko azken eguna.

-Ekainak 6, 7 eta 8: selektibitatearen deialdi arrunta.

b) Deialdi berezia.

-Ekainak 14, 15 eta 18: Batxilergoko 2. kurtsoko deialdi bereziko azterketak.

-Ekainak 19: ikasleei notak ematea.

-Ekainak 21: datuak NUPera bidaltzeko azken eguna.

-Ekainak 27, 28 eta 29: selektibitatearen deialdi berezia.

Ikastetxeek maiatzaren 24tik Batxilergoko 2. kurtsoko aparteko azterketak egin arteko egunak ikasleak egoki prestatzeko erabiliko dituzte, bai selektibitateko deialdi arrunterako bai, hala denean, aipatu azterketak egiteko.

9.-Erreklamazioak.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, bai eta balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, ikasturtean erabiliko diren kalifikazio irizpideena eta ebaluazio prozedurena ere.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabakiak hartu edo ikasturte amaierako kalifikazioak eman ondoko hiru hilabetean gordeko dira gutxienez.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzendua eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasle titularrari. Kalifikazio partzialen gaineko erreklamazioak ikastetxean bertan ebatziko dira.

Kalifikazioen kontrako berraztertze eskaerak eta erreklamazioak jarraibide hauetan ezarritakoari lotuko zaizkio, eta, jarraibide hauetan arautu ez diren aferetarako, 1995eko abuztuaren 28ko Aginduari (1995eko irailaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

9.1. DBH eta Batxilergoko 1. kurtsoa.

Irakasleak argibideak eman ondoren, ikaslea kurtsoko azken kalifikazioarekin ados ez badago, berriz aztertzeko eskatzen ahalko dio idatziz ikasketaburuari, azken kalifikazioa jakinarazi eta bi egun balioduneko epean.

Azken ebaluazioaren gaineko erreklamazioetan bi bide daude:

a) Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzea: zikloko lantaldeek, koordinazio didaktikorako departamentuek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskaerak aztertuko dituzte eta txostenak eginen dituzte; txostenetan erreklamazioaren gaineko erabakia jasoko dute eta horretarako arrazoiak azalduko dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta hark kopia bat bidaliko die ikasleei edo, hala behar denean, haien gurasoei edo legezko ordezkariei.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua emateari edo hurrengo kurtsora igarotzeari buruzko erabakia berraztertzea: berraztertzeko eskaera aurkezteko epea bukatzen denetik bi eskola egun igaro baino lehen irakasle taldeak aparteko bilera eginen du eta bertan erabakia aztertuko du, aurkeztutako alegazioak kontuan hartuta. Tutoreak aparteko bilkura horretako aktan honako hau jasoko du: aurretiazko gorabeheren azalpena, egitateak eta jarduketak, ebaluazio batzordearen edo irakasle taldearen deliberoen alderdi nagusiak eta berraztertu den erabakiaren aldaketa edo berrespena. Ikasketaburuak idatziz jakinaraziko die ikasleari eta haien gurasoei edo legezko ordezkariei hartutako erabakia berretsi edo aldatu den, horretarako arrazoiak emanda. Horrek amaiera emanen dio erreklamazio bideari.

Ikastetxean berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo legezko ordezkarien bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi eguneko epean.

Ikastetxeko zuzendaritzak hiru egun igaro baino lehen Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira bidaliko du erreklamazioaren espedientea. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du -eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio-, hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena kontuan izanik.

Ikaslearen erreklamazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako eskaeraren batean, bidezko zuzenketa agerraraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

9.2. Batxilergoko 2. kurtsoa.

9.2.1. Deialdi arrunta.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute argibideak eskatzea irakasle titularrari. Ikasleari eman zaion azken kalifikazioarekin ados ez badaude, berriz aztertzeko eskatzen ahalko dute, notak banatzen diren egunean bertan (maiatzaren 25a azken eguna), idatziz, ikasketaburuari zuzendurik, eta hark kasuan kasuko departamentuko buruari igorriko dio eskaera. Egun berean, departamentuak erreklamazioa ebatziko du eta erabakia ikasleari jakinaraziko dio.

Ikasleak azken kalifikazioa onartu gabe jarraitzen badu, zuzendariari idatzizko eskaera aurkezten ahalko dio maiatzaren 28an. Zuzendariak, egun berean, eskaera Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko dio, eta hark ebatziko du. Ebazteko epeak, betiere, ikasleari graduko unibertsitate ikasketa ofizialetarako sarrera probara aurkeztu ahal izateko eskubidea bermatuko dio.

9.2.2. Deialdi berezia.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute argibideak eskatzea irakasle titularrari. Ikasleari eman zaion azken kalifikazioarekin ados ez badaude, berriz aztertzeko eskatzen ahalko dute, notak banatzen diren egunean bertan (ekainaren 19an), idatziz, ikasketaburuari zuzendurik, eta hark kasuan kasuko departamentuko buruari igorriko dio eskaera. Egun berean, departamentuak erreklamazioa ebatziko du eta erabakia ikasleari jakinaraziko dio.

Ikasleak azken kalifikazioa onartu gabe jarraitzen badu, zuzendariari idatzizko eskaera aurkezten ahalko dio ekainaren 20an. Zuzendariak, egun berean, eskaera Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko dio, eta hark ebatziko du. Ebazteko epeak, betiere, ikasleari graduko unibertsitate ikasketa ofizialetarako sarrera probara aurkeztu ahal izateko eskubidea bermatuko dio.

Ikasleak ebaluazio arruntaren edo ebaluazio bereziaren emaitzen aurka jarritako erreklamazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako eskaeraren batean, bidezko zuzenketa agerraraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

Ikaslea, aldeko ebazpen horren ondorioz, graduko unibertsitate ikasketa ofizialetarako sarrera proba egiteko moduan badago eta probarako matrikula egiten badu, ikastetxeak matrikula hori unibertsitatera bidaliko du, gainerako agiriekin batera, kontuan har dadin, ikasleak proba hori egiteari dagokionez.

10.-NUHEOrekin koordinazio bilerak egitea.

NUHEOrekin hitzartutako lankidetza programa ematen duten irakasleek nahitaez agertu beharko dute eskola horrek aipatu programarako ezartzen dituen koordinazio bileretara. Bilerak hilean behin izanen dira gutxienez. NUHEOren antolaketa eta jarduna arautzen dituzten jarraibideetan ageri dira irakasle lankideen eginkizunak.

Irakasleek beren eskola orduetatik astero ordu bat hartuko dute HEOko maila bereko bi taldeko, edo ematen duten maila desberdin bakoitzeko, probak zuzentzeko edo koordinazio lanak egiteko.

Hezkuntza Departamentuak NUHEOren antolaketa eta jarduna arautzeko urtero argitaratzen duen ebazpenean ageri direnak dira lankidetza programarako ezarritako hizkuntza mailak.

Gainera, ziurtagiriak emateko azterketengatik, zehaztuko diren ordain ekonomikoak jasoko dituzte irakasle laguntzaileek.

11.-Programa eleaniztunak.

Programa eleaniztun bat (MEC-British Council hitzarmena eta frantseseko edo ingeleseko atal elebidunak) ematen duten ikastetxeek programaren funtzionamenduari buruzko datuak, informazioak eta balorazioak sartuko dituzte, bai urteko programazio orokorrean bai 2011-2012 ikasturteko memorian, programa horiek emateko oinarrietan agertzen den moduan.

12.-Araudia.

12.1. Bizikidetza.

-47/2010 Foru Dekretua. (Bizikidetza). 2010eko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-204/2010 Foru Dekretua. (Bizikidetza). 2011ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

12.2. Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.

-23/2007 Foru Dekretua. (Curriculuma). 2007ko apirilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-51/2007 Foru Agindua. (Ordutegia). 2007ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-47/2009 Foru Agindua. (Ebaluazioa). 2009ko maiatzaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunarekiko arreta). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

12.3. Lehen Hezkuntza.

-24/2007 Foru Dekretua. (Curriculuma). 2007ko maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-51/2007 Foru Agindua. (Ordutegia). 2007ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-216/2007 Foru Agindua. (Ebaluazioa eta hurrengo kurtsora igarotzea). 2008ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-66/2010 Foru Dekretua. (Ikasketa eta lanbide orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunarekiko arreta). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-51/2009 Ebazpena. (Eskolako laguntza eta Indartze eta sostengatze programa Bigarren Hezkuntzan). 2009ko martxoaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-434/2008 Ebazpena. (Laguntzeko programa). 2008ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-139/2009 Foru Agindua. (Programa eleaniztunetan ingeleseko ikasketak emateko beharrezkoak diren hizkuntza betebeharrak). 2009ko abuztuaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-69/2010 Ebazpena. (Programa eleaniztunak emateko oinarriak). 2010eko martxoaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

12.4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

-25/2007 Foru Dekretua. (Curriculuma). 2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-52/2007 Foru Agindua. (Ordutegia). 2007ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-53/2007 Foru Agindua. (Aukerakoak eta curriculum aukerak). 2007ko ekainaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-51/2008 Foru Agindua. (52/2007 Foru Agindua eta 53/2007 Foru Agindua aldatzen ditu). 2008ko maiatzaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-217/2007 Foru Agindua. (Ebaluazioa). 2008ko urtarrilaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-66/2010 Foru Dekretua. (Ikasketa eta lanbide orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-169/2007 Foru Agindua. (Curriculum aniztasuneko programak). 2007ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunarekiko arreta). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-51/2009 Ebazpena. (Eskolako laguntza eta Indartze eta sostengatze programa Bigarren Hezkuntzan). 2009ko martxoaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-47/2009 Ebazpena. (CEParen antolamendua eta funtzionamendua). 2009ko martxoaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-300/2008 Ebazpena. (Hizkuntzan Murgiltzeko Programa). 2008ko abuztuaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-31/2010 Ebazpena. (Bigarren Hezkuntzan ingeleseko programa eleaniztunak emateko oinarriak). 2010eko otsailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-32/2010 Ebazpena. (Bigarren Hezkuntzan frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak). 2010eko otsailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-123/2009 Foru Agindua. (Musikako ikasketen baliozkotzeak eta Gorputz Hezkuntzaren salbuespenak).

12.5. Batxilergoa.

-49/2008 Foru Dekretua. (Curriculuma). 2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-66/2008 Foru Agindua. (Egitura eta ordutegia). 2008ko ekainaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-119/2008 Foru Agindua. (Helduentzako Batxilergoa). 2008ko irailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-191/2008 Foru Agindua. (Ebaluazioa). 2009ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-201/2009 Ebazpena. (Bigarren kurtsora igarotzea). 2009ko ekainaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-46/2009 Foru Agindua. (Modalitate aldaketa). 2009ko apirilaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

-123/2009 Foru Agindua. (Musikako ikasketen baliozkotzeak eta Gorputz Hezkuntzaren salbuespenak. Musikako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak).

13.-Guardiak.

Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaindaririk ez duten ikasleei kasu egitea.

b) Korridoreetan ordena zaintzea eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Bere zaintza aldian sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, baita ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako dilijentziak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Bere zaintza aldian irakasleen puntualitate eta asistentziaren berri ematea idatziz, klaseei, zaintzei, liburutegiari eta bestelako jarduerei dagokienez.

Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta zaintza ordu guztiak beteta badaude eta jarduerak Klaustroak onetsi baditu.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa