(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 31/2013 Ebazpena, urtarrilaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, haur hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, 2013-2014...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

31/2013 Ebazpena, urtarrilaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, haur hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, 2013-2014...

31/2013 EBAZPENA, URTARRILAREN 28KOA, HEZKUNTZAREN, LANBIDE HEZIKETAREN ETA UNIBERTSITATEEN ZUZENDARI NAGUSIAK EMANA, HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA EMATEN DUTEN IKASTETXEEK EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA PRESTATZEKO JARRAIBIDEAK ONESTEN DITUENA, 2013-2014 IKASTURTERAKO

(2013ko 33. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 18an)

Atarikoa

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko buruak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du; 2013-2014 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onestea du xede ebazpen honek, baliagarriak izan daitezen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluan arlo horri buruz ezarritakoa garatzeko. Foru dekretu hori uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak aldatu zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. Ebazpen honen eranskinean egutegia eta ordutegia prestatzeko ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horiek bete beharko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeek 2013-2014 ikasturtean.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA. Haur Hezkuntzako lehen zikloko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak

Egutegia eta ordutegia irizpide pedagogikoei jarraikiz zehaztuko dira. Profesionalen lehentasunek nahiz interesek inolaz ere ez dute oztopatuko azaldutako irizpideen aplikazioa.

1. Egutegia prestatzeko irizpide orokorrak.

1.1. Ikastetxe publikoak.

1.1.1. Ikastetxeko egutegirako proposamen zehatza eta librea egiten ahal dute entitate titularrek, baldintza hauekin betez:

-Ikastetxea soilik 208 egunez irekiko da. Lau egun zereginak antolatzen emanen dituzte hezkuntzako langileek, eta garbiketa orokorreko lanetan zerbitzuetako langileek. Gainerako 204 egunak haurrez arduratzeko izanen dira.

-Ikastetxea irekita egoteko aurreko lerroaldean aipatzen diren egunak 10,6 hilabeteko edo 318 egun jarraituko erreferentzialdi baten barruan egonen dira, hilabeteak 30 egunekoak izanik.

-Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, 6a eta 25a, martxoaren 19a, apirilaren 17a eta 18a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a eta udalak herriko zaindariaren eguna izateko finkatzen duena.

1.1.2. Proposamena 3.1. atalean ezarritako epean aurkezten ez duten ikastetxeei ofizioz esleituko zaie oinarrizko egutegi hau:

-Oro har, ikasturtea irailaren 2an hasi eta uztailaren 18an bukatuko da.

-Ikastetxea soilik 208 egunez irekiko da. Lehen biak eta azken biak zereginak antolatzen emanen dituzte hezkuntzako langileek; aldiz, garbiketa orokorreko lanetan, zerbitzuetako langileek. Gainerako 204 egunak haurrez arduratzeko izanen dira.

-Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: azaroaren 1a; abenduaren 3a, 6a eta 25a; urtarrilaren 6a; martxoaren 19a; apirilaren 17a, 18a eta 21a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; eta udalak herriko zaindariaren eguna izateko finkatzen duena.

-Lanegun ez diren egunak: abenduaren 2a eta maiatzaren 2a.

-Eguberrietako oporrak abenduaren 25etik urtarrilaren 7a arte izanen dira, biak barne.

-Aste Sainduko oporrak apirilaren 17tik 22ra arte izanen dira, biak barne.

1.2. Ikastetxe pribatuak.

1.2.1. Ikastetxeko egutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:

-Haurrez arduratzeko egunak gutxienez 175 izanen dira.

-Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, 6a eta 25a, urtarrilaren 6a, martxoaren 19a, apirilaren 17a, 18a eta 21a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a eta udalak herriko zaindariaren eguna izateko finkatzen duena.

1.3. Ikastetxe publiko eta pribatuentzako egutegiko aldaketak.

Ikastetxeko egutegia Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean gertatzen ahal diren aldaketetara moldatu beharko da.

2. Irizpide orokorrak, ikastetxe publiko eta pribatuen ordutegia prestatzeko.

2.1. Ikastetxeko ordutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:

-Ikastetxea zabalik egonen da astelehenetik ostiralera bitarte, biak barne.

-Entitate titularrak ezarriko du ikastetxea irekitzeko eta ixteko ordutegia, baita sartzeko eta ateratzeko ordu tarteak ere, kontuan hartuta familien beharrak, hezkuntzako langileen ordutegia antolatu eta malgutzeko aukerak, taldeen funtzionamendu egonkorra eta horretarako araudian ezarritako ratioa.

-Sartzeko eta ateratzeko ezarritako ordu tarteetatik kanpo ez da baimenik izanen ikastetxean sartzeko, arrazoi justifikatuekin izan ezik.

-Eguneko lanaldia antolatzeko ardatza izanen da haurren jateko, garbitzeko eta lo egiteko erritmoa.

2.2. Ikasturte hasieran haurren egokitzapen aldirako plangintza egin beharko da eta, besteak beste, honakoak hartuko dira kontuan: egokitzapena errazteko berariazko jarduerak diseinatzea, banakako beharrak kontuan hartzea, familiakoen parte-hartzea eta laguntza eta ordutegien eta ikastetxearen antolaketaren malgutasuna. Egokitzapen epe horren plangintza Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi beharko du, eta ikastetxearen proposamen pedagogikoan sartuko da. Familiek plangintzaren berri izan beharko dute ikasturtea hasi aurretik. Betiere, haurrak pixkanaka hasiko dira eta, horretarako, gehienez ere hamabost eguneko hezkuntza arreta izanen da, familiaren egoera eta beharrak ere kontuan hartuta.

2.3. Gainera, ikastetxe publikoetan:

-Haurrak zein modalitatetan (osoa, murriztua, erdia) dauden matrikulatuta ikasturte guztian, haren araberako ordutegia beteko du ikastetxeak. Horren edozein aldaketa familiei jakinaraziko zaie matrikula egiteko unean.

-Haurrez arduratzeko ez den denbora, lanaldia osatu arte, familiekin izaten diren bilerak, koordinazio-lanak eta prestakuntza-jarduerak egiteko erabiliko dute ikastetxeetako hezkuntzako langileek.

3. Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

3.1. Ikastetxeko entitate titularrak egutegia eta ordutegia igorriko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura 2013ko ekainaren 1a baino lehen, unitateek zer-nolako lanaldia duten (osoa, murriztua, erdia) zehaztuta.

3.2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. Onetsitzat joko dira 2013ko ekainaren 30erako jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetakoak. Horietakoren batek proposamena igortzen ez badu ezarritako epearen barrenean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio.

3.3. Ikastetxe sortu berriek, ikasturtea 2013ko irailaren 1etik aurrera hasten badute, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri beharko dituzte egutegia eta ordutegia, ikastetxea ireki baino bi hilabete lehenago, beren unitateen lanaldia (osoa, murriztua, erdia) zehaztuta. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, haiek aztertu ondoren, egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, eta ikastetxeei jakinaraziko die hilabeteko epean. Ikastetxeetako egutegi eta ordutegiak onetsitzat joko dira ez badute jakinarazpenik jasotzen hilabeteko epean.

3.4. Egutegia eta ordutegia onetsirik, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko Zuzendaritzaren erantzukizuna izanen da haiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarena egutegien ezarpena gainbegiratu eta kontrolatzea.

3.5. Egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai, eta ez dira inoiz aldatuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimenik gabe, entitate titularrak hala eskatuta.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa