(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 139/2009 Foru Agindua, abuztuaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan sustatzen dituen programa eleanitzetan ingelesez irakasteko behar diren hizkuntza betebeharrak ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

139/2009 Foru Agindua, abuztuaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan sustatzen dituen programa eleanitzetan ingelesez irakasteko behar diren hizkuntza betebeharrak ...

139/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan sustatzen dituen programa eleanitzetan ingelesez irakasteko behar diren hizkuntza betebeharrak finkatzen dituena

(2009ko 102. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 19an)

Atarikoa

Hezkuntza Departamentuak programa eleanitzak sustatzen ditu Haur eta Lehen Hizkuntzan. Horietan hizkuntzaz kanpoko eduki curricularrak ingelesez irakasten dira. Bigarren hizkuntza batean irakatsi ahal izateko, beharrezkoa da irakasleek irakasten duten hizkuntzan aski den maila izatea. Euskaraz irakasteko maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuan onetsiriko arautegian bezala, Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen programa eleanitzen kalitatea bermatzeko behar den ingelesezko maila finkatu behar da.

Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarri erkide bat ezarri zuen ikasten diren hizkuntzetan jakite mailak Europa osoan aitortzeko. Agiri horretan zehazten da C1 maila dela hizkuntzan gaitasuna duen erabiltzaile baten profila, hizkuntza errepertorio zabala baitu, komunikazio erraz eta berezko baterako bidea ematen duena. Eskuarki, horrexek izan behar du hezkuntza ezagutzak irakasteko eta gelan elkarreraginerako.

Azken urteetan Hezkuntza Departamentuak prozedurak ezarri ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako programa eleanitzetan ingelesez irakasten duten irakasleen gaitasuna egiaztatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen programa eleanitzetan ingelesez irakasteko behar diren hizkuntza betebeharrak ezartzea da eta Nafarroako Foru Komunitatean irakasten dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

2. artikulua. Irakasteko baldintzak.

Hezkuntza Departamentuko programa eleanitzen barruan ingelesa irakasteko, irakasleek gutxienez ere betebehar hauetariko bat frogatu beharko dute:

a) Unibertsitate-lizentzia hauetariko bat edukitzea: Ingeles Filologiako lizentzia edo Ingelesezko Itzulpen eta Interpretazioko lizentzia edo gradu baliokideak.

b) Hizkuntza eskola ofizialetan ingelesezko C1 mailako edo goragoko agiria edukitzea, Association of Language Testers in Europe-ALTEk aitorturik.

c) Frogatze prozedura deialdi hauetariko batean gainditu izana: Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 2an eman 538/2007 Ebazpena (ekainaren 13ko 1305/2007 Ebazpenaren bidez ebatzia); martxoaren 5eko 99/2008 Ebazpena (maiatzaren 5eko 221/2008 Ebazpenaren bidez ebatzia); eta urtarrilaren 19ko 3/2009 Ebazpena (maiatzaren 5eko 185/2009 Ebazpenaren bidez ebatzia).

d) Hizkuntza eskola ofizialetako gaitasun agiria edukitzea.

Lehen Xedapen Gehigarria. Gaitasuna egiaztatzeko probak.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak urtero dei eginen du ingelesezko programa eleanitzak irakasten dituzten irakasleen gaitasuna egiaztatzeko probetarako, baldin eta beharrezkoa bada. Egiaztapen horiek bost urterako balioko dute, zuzenean irakaskuntzan aritu ezik. Ondorio horietarako, irakaskuntza gutxienez ere 10 hilabetez aritzen dena da.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Salbuespenak.

1. Salbuespen gisa, programen beharrak direla eta hala komeni denean, foru agindu honen 2. artikuluan aipatzen diren ingelesezko mailako titulu edo agiriak baino beheragokoak direnak onartuko dira.

2. Salbuespen gisa, 2. artikuluan aipatzen diren titulu edo baimenak ez beste bat edo beheragoko bat onartzen zaien irakasleek gutxienez ere bi ikasturtez irakasten ahalko dute ingelesa, elkarren segidan edo aldizka, Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen programa eleanitzetan.

Betiere, 2. artikuluan eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituztenek lehentasuna izanen dute.

2. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurkezten diren hizkuntza agirien egokitasuna aztertu eta, Giza Baliabideen Zerbitzuak proposaturik, balorazio txostena emanen du. Balorazio horrek ez du inolako eskubiderik sortuko agiri horiek behar dituzten lanpostuak betetzeko lehiaketetan aurkezteko.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa