(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 26/2012 Foru Agindua, martxoaren 20koa, Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzen duena Maisu-maistren Kidegoan, dagozkion eginkizunak betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

26/2012 Foru Agindua, martxoaren 20koa, Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzen duena Maisu-maistren Kidegoan, dagozkion eginkizunak betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan

 

(2012ko 71. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 16an)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 92. eta 93. artikuluetan, ezartzen du zer baldintza dauden Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakaskuntza emateko.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak irakaskuntza kidego horietan sartzeko, horietara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi zuen.

Eginkizunak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan betetzen dituzten Maisu-maistren Kidegoko irakaskuntza espezialitateak ezarri zituen azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuak. 2.2 artikuluak ezartzen duenez, irakaskuntza espezialitateak dira, hartan ezarritakoez gain, hizkuntza koofizialei dagozkienak, hala arauturik duten autonomia erkidegoetan.

Horregatik, bidezkoa da Euskara (Nafarroa) espezialitatea ezartzea Nafarroako Foru Komunitaterako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzea Maisu-maistren Kidegoan, eginkizunak betetzeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, espezialitate hori dutenek irakats ditzaketen arloak esleitzea eta espezialitatea eskuratzeko modua arautzea.

2. artikulua. Irakas arloak esleitzea.

Euskara (Nafarroa) espezialitatea duten Maisu-maistren Kidegoko irakasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura arloa irakatsiko dute Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Espezialitateko berezko arloak irakasten ahalko ditu, Lehen Hezkuntzan euskararen irakaskuntza irakasgai duten ereduetan (maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluaren arabera; foru dekretu hark Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen sartzea eta erabiltzea arautzen du). Halaber, helduen etengabeko prestakuntzako ikastetxeetan Euskara irakasten ahalko du, eta helduei euskara irakasteko ikastetxeetan ere Euskara irakasten ahalko du.

3. artikulua. Espezialitateak eskuratzea.

1. Euskara (Nafarroa) espezialitatea eskuratzeko, Maisu-maistren Kidegoko irakasle funtzionarioek Maisu-maistren Kidegoan espezialitate horretan sartzeko hautapen-prozedura gainditu beharko dute.

2. Era berean, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidetzat aitortzen den ziurtagiri bat edukita ere lortzen ahalko dute espezialitate hori Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Espezialitateen arteko baliokidetza.

Foru agindu honetan ezarritakoaren baliokidetzat hartuko da aurreko araudiaren arabera "Euskara-Nafarroa Filologia" gisa onartutako Maisu-maistren Kidegoko espezialitatea.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Behin betiko destinoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan duten eta euskarako espezialitatea daukaten Maisu-maistren Kidegoko irakasle funtzionarioek Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia irakasten ahalko dute.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa