(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Haur Hezkuntza :
      • 16/2014 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

16/2014 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzen duena

 

(2014ko 139. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 17an)

Zioen Azalpena

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza finalisten menpeko zerbitzuen finantzaketan gorabehera etengabekoak izaten ari dira udalak; horrenbestez, toki administrazioek zerbitzu horietako asko kentzeko arrisku larria dago gaur egun, finantzaketarik ezagatik.

Estatuko legedia aldatu egin da tokiko eskumenen banaketaren arloan. Aldaketa horiek, eta, batez ere, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea onetsi izanak ez dute lagundu eskumenak finkatzen eta banatzen Nafarroan, eta beharrezkoa izan da, horretarako, xedapen bat sartzea aipatutako lege horretan, Nafarroak Toki Administrazioaren arloan daukan autogobernu ahalmena errespeta dadin.

Hala eta guztiz ere, Nafarroan oraindik ere badira Nafarroako Gobernuaren berezko eskumen asko, udalek beren gain hartuak eta bi administrazioek elkarrekin finantzatuak, halako zehaztugabetasuneko egoeran jarraitzen dutenak, zeren eta haien gauzatzea eta finantzaketa ez baitira behar bezala eta gaurkotasunez erregulatu. Horien artean dago, agerikoa den bezala, 3 urtera arteko haur hezkuntzari dagokiona.

Zalantzazko egoera hori behin-behinekoz erregulatzeko, etengabe arazoak sortzen baitizkie ardura duten udalei, eta Nafarroak toki entitateei eskuordetutako eskumenen finantzaketa finkatzeko behin betiko legedi berria lortzen ez duen bitartean, beharrezkoa da haur hezkuntzako 0-3 urteko zikloa finantzatzeko gutxieneko legedi bat onartzea.

Artikulu Bakarra.

Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehun ordainduko die udalei ekitaldi ekonomiko bakoitzean, Udal titulartasuneko haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeari buruzko Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak ezartzen dituen oinarrietan xedatuarekin bat.

Xedapen Gehigarri Bakarra.

Nafarroako Gobernuari ematen zaio foru lege hau garatzeko ardura.

Xedapen Indargabetzailea.

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak. Zehazki, indargabetuta uzten da Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 27an emandako 79/2012 Foru Aginduaren hirugarren xedapen iragankorra, zeina Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 5ean emandako 64/2013 Foru Aginduaren bidez gehitu baitzen.

Azken Xedapen Bakarra.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa