(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

376/1999 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Industri zuzendari nagusiak emana, atzerritik ekarritako ibilgailu erabilien matrikulatu aurreko ikuskapen teknikoa non eginen den adierazten duena

 (1999ko 86. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 12an)

Atarikoa

Ikusirik azaroaren 9ko 2140/1985 Errege Dekretua, era guztietako automobil, atoi eta erdi-atoien eta ibilgailu horien zati eta piezen homologaziorako arauak ematen dituena.

Ikusirik abenduaren 16ko 1528/1988 Errege Dekretua, aurreko xedapenaren 11. artikulua aldatzen duena, zeinen arabera atzerrian matrikulaturiko ibilgailu erabiliei, 2. artikuluan sartuta ez daudenei, ikuskapen tekniko bateratua egin behar baitzaie horretarako jarritako zentroetan.

Kontuan harturik IAT zentroei orain arte emandako ikuskapen eginkizunak handitu egin behar direla, geroz eta gehiago direlako era honetako ikuskapen eskariak.

Hori horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1996ko abenduaren 2an emandako Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

Ibilgailu erabilien matrikulatu aurreko ikuskapenak, abenduaren 16ko 1528/1988 Errege Dekretuak aldaturiko 2140/1985 Errege Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituenak, IAT zentro hauetan egin daitezke:

I. kontzesio eremua. Tüv Rheinland Navarra. Iruña.

II. kontzesio eremua. Revisiones de Navarra, S.A.Noain.

III. kontzesio eremua. Revisiones de Navarra, S.A.Tutera.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinaraziko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa