(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Industria eta energia :
    • Industria arloko segurtasuna :
      • 34/2006 Foru Agindua, otsailaren 2koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaile izateko txartelak baliozkotzeko prozedura ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

34/2006 Foru Agindua, otsailaren 2koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaile izateko txartelak baliozkotzeko prozedura ezartzen duena

(2006ko 20. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 15ean)

Zioen azalpena

Apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez, "Petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak" izeneko MI-IP05 jarraibide tekniko osagarria onetsi zen petrolio instalazioen erregelamenduaren esparruan (urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori); 365/2005 Errege Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrean txartel profesionalak baliozkotzeko irizpideak ezartzen dira.

Xedapen horren arabera, petrolio-gai likidoen instalatzaile baimenduaren txartelaren eta berokuntza eta ur bero sanitarioko txartelaren titularrek, txartel horiek administrazio eskudunak emanak dituztenek, bi urteko epea izanen dute, indarra hartzen dutenetik hasita, MI-IP05 jarraibide tekniko osagarrian aurreikusten diren horiekin baliozkotzeko.

Petrolio instalazioen erregelamendua onesten duen urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez araututako instalazioak muntatu, mantendu eta konpontzeko instalatzaileen eskumenak zehazteko Nafarroan orain arte ezarritako sailkapenak hiru instalatzaile mota hauek ezartzen ditu: IP, IP03 eta IPC.

Bestalde, "Petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak" izeneko MI-IP05 jarraibide tekniko osagarriaren hirugarren puntuan instalatzaile edo konpontzaile baimenduak sailkatzen dira hiru kategoria hauetan: I.a, II.a eta III.a.

Egun dauden kategoriak MI-IP05 jarraibide tekniko osagarrian proposatutakoetara egokitu beharra dela-eta, beharrezkoa da petrolio-gai likidoen instalatzaile baimenduaren gaur egungo txartelen baliokidetasuna izapidatzeko prozedura ezartzea.

Prozedura horri buruzko entzunaldia eman zaio Nafarroako iturgintza, berokuntza, klimatizazio, gas eta antzeko gaietako enpresaburuen elkarteari, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 60.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluak xedatzen duenarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaile baimendua izateko txartel profesionalak baliozkotzeko prozedura ezartzea da.

2. artikulua. Petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaile baimenduen (P.G.L.) sailkapena eta gaikuntza.

MI-IP05 jarraibide tekniko osagarriaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, petrolio-gai likidoen instalatzaile edo konpontzaile baimenduak ondoko kategoria hauetan sailkatzen dira:

1. I. kategoria: I. kategoriako petrolio-gai likidoen instalatzaile baimenduek eta enpresa instalatzaileek bitarteko edukiera duten C eta D motako hidrokarburo instalazioak paratu, aldatu eta mantendu ahalko dituzte, baina instalazioa abian jarri ondoren, erabat ezinezkoa izanen dute edozein toki itxitara sartzea.

2. II. kategoria: II. kategoriako petrolio-gai likidoen instalatzaile baimenduek eta enpresa instalatzaileek edozein edukiera duten B, C eta D motako hidrokarburo instalazioak paratu, aldatu eta mantendu ahalko dituzte, baina instalazioa abian jarri ondoren, erabat ezinezkoa izanen dute edozein toki itxitara sartzea.

3. III. kategoria: Petrolio-gai likidoen instalatzaile baimenduek eta enpresa instalatzaileek zilegi izanen dute ondoko lanak egitea: instalazioa konpontzeko lanak toki itxietan, tanga eta hodiak desgasifikatu, garbitu eta konpontzea tangen kutxeten barrenean, instalazioa prestatzea tanga eta hodien iragazgaiztasun probak egiteko eta proba horiek egitea, instalazioa abian jarri ondoren.

3. artikulua. Txartelak baliozkotzeko prozedura.

1. IP kategoriako txartela II. kategoriakoaren baliokidea izanen da, (P.G.L.I.II). Horretarako ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira Industria Segurtasuneko Zerbitzuan:

a. Eskabide orria.

b. II. kategoriako petrolio instalazioetan duen lanbide esperientzia frogatzen duen memoria. Memoria horretan ondoko datu hauek sartuko dira:

b.1. Zenbat enpresa baimendutan lan egin den: haien zerrenda, haietan lan egin izanaren egiaztagiria, lan hori noiz egin den zehaztuta.

b.2. Azken 3 urteetan egindako instalazioen ziurtagirien kopiak, edo instalazio horien espedientearen zenbakia.

2. IP03 kategoriako txartela I. eta II. kategorietakoarekin baliozkotu ahalko da.

I. kategoriako txartela (P.G.L.I.I) ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira Industria Segurtasuneko Zerbitzuan:

a. Eskabide orria.

b. I. kategoriako petrolio instalazioetan duen lanbide esperientzia frogatzen duen memoria. Memoria horretan ondoko datu hauek sartuko dira:

b.1. Zenbat enpresa baimendutan lan egin den: haien zerrenda, haietan lan egin izanaren egiaztagiria, lan hori noiz egin den zehaztuta.

b.2. Azken 3 urteetan egindako instalazioen ziurtagirien kopiak, edo instalazio horien espedientearen zenbakia.

II. kategoriako txartelarekin (P.G.L.I.II) baliozkotzeko, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira Industria Segurtasuneko Zerbitzuan:

a. Eskabide orria.

b. II. kategoriako petrolio instalazioetan duen lanbide esperientzia frogatzen duen memoria. Memoria horretan ondoko datu hauek sartuko dira:

b.1. Zenbat enpresa baimendutan lan egin den: haien zerrenda, haietan lan egin izanaren egiaztagiria, lan hori noiz egin den zehaztuta.

b.2. Azken 3 urteetan egindako instalazioen ziurtagirien kopiak, edo instalazio horien espedientearen zenbakia.

c. MI-IP05 jarraibide tekniko osagarriaren III. eranskinera egokitutako edukia duen ikastaro bat, gutxienez 40 ordukoa, egina izatearen ziurtagiria.

d. Ikastaroaren edukiei buruzko probak gainditu izanaren frogagiria.

3. IPC kategoriako txartela I. kategoriakoarekin baliozkotuko da (P.G.L.I.I). Horretarako ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira Industria Segurtasuneko Zerbitzuan:

a. Eskabide orria.

b. I. kategoriako petrolio instalazioetan duen lanbide esperientzia frogatzen duen memoria. Memoria horretan ondoko datu hauek sartuko dira:

b.1. Zenbat enpresa baimendutan lan egin den: haien zerrenda, haietan lan egin izanaren egiaztagiria, lan hori noiz egin den zehaztuta.

b.2. Azken 3 urteetan egindako instalazioen ziurtagirien kopiak, edo instalazio horien espedientearen zenbakia.

c. MI-IP05 jarraibide tekniko osagarriaren II. eranskinera egokitutako edukia duen ikastaro bat, gutxienez 25 ordukoa, egina izatearen ziurtagiria.

d. Ikastaroaren edukiei buruzko probak gainditu izanaren frogagiria.

4. Ikastaroak, haien edukiei buruzko probak eta ematen dituzten entitateak Industria Segurtasuneko Zerbitzuak onetsi beharko ditu.

4. artikulua. Txartelen balioa.

MI-IP05 jarraibide tekniko osagarrian ezarritakoarekin bat:

1. Petrolio-gai likidoetako instalazioak paratu, mantendu edo konpontzeko instalatzaile edo konpontzaile baimenduaren txartelaren bidez, Administrazioak haren titularrari aitortzen dio foru agindu honen 2. artikuluan aipatutako eginkizunetakoren bat betetzeko gaitasuna; gainera, titularra hirugarrenen aurrean identifikatzeko balio du, petrolio instalazioen erregelamenduaren esparruan bere lanbidean aritzeko.

2. Petrolio-gai likidoetako txartelak Espainiako Estatu osoan balioko du, bost urterako; eskatzaileak eskaturik, zilegi izanen da balioaldi hori beste hainbestekorako luzatzea.

3. Txartela emateko oinarria izan zen erregelamenduan aldaketa nabariak sartuz gero eta, betiere, dagokion xedapenean adierazten bada aldaketaren ondorioz halaxe egin behar dela, txartelaren titularrak hura eguneratzeko eskatu beharko du, aipatu xedapenean horretarako ezarritako baldintzei jarraikiz. Horrela egin ezean, txartelak aurreko araubiderako baizik ez du balioko, xedapen berriekin batera aplikatu behar ez den heinean.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa