(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Industria eta energia :
    • Industria arloko segurtasuna :
      • Foru Agindua, 1997ko irailaren 23koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroan gasa hartzeko instalazioak muntatu, eraberritu, handitu, mantendu edo konpontzeko, bai eta manipulatu, ordeztu edo eraldatzeko lanak ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 1997ko irailaren 23koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroan gasa hartzeko instalazioak muntatu, eraberritu, handitu, mantendu edo konpontzeko, bai eta manipulatu, ordeztu edo eraldatzeko lanak ...

FORU AGINDUA, 1997KO IRAILAREN 23KOA, INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAN GASA HARTZEKO INSTALAZIOAK MUNTATU, ERABERRITU, HANDITU, MANTENDU EDO KONPONTZEKO, BAI ETA MANIPULATU, ORDEZTU EDO ERALDATZEKO LANAK ERE EGITEA BAIMENDURIK EZ DAUDEN ENPRESEI DEBEKATZEN DIENA

(1997ko 123. NAOn argitaratutako testua, urriaren 13an)

Atarikoa

Badira halako enpresak, beren burua zerbitzukoak izenez agertzen dutenak, Nafarroako Foru Komunitatean nola kanpoan daudenak, lizentzia fiskala dutelarik, nazio, foru edo herri mailakoa, eta gasa instalatzeko enpresa baimenduak ez direnak. Enpresa hauek gehiegikeriaz lan egin ohi dute, hodi malguak eta presioa erregulatzeko balbulak birjartzeko, gasa hartzeko banakako instalazioetan -funtsean deposito mugikorrak dituzten butano eta propanorakoak- eta horren ondorioz erabiltzaileak etengabe ari dira salatzen engainuzko eskusartzea, gehiegizko prezioak eta erreklamazioak egiteko erreferentzia hurbil eza. Askotan tokiko agintariak berak indargabe gelditzen dira horrelako jarduketak eragozteko, aipatu enpresek dagokion lizentzia fiskala dutelako, beren jarduketetarako lege babesa gisa aurkeztuz.

Honi buruz dagoen legeriak -funtsean Industri eta Energi Ministerioak 1985-12-17ko Aginduaren bidez onartutako Instrukzioa, gas instalatzaile baimenduei eta enpresa instalatzaileei buruzkoa- garbi ezartzen du gas instalatzaileen eta enpresa instalatzaileen konpetentzia, ezarritako betebeharrak -instalatzaileen kasuan lanbide hezkuntzakoak eta enpresa instalatzaileen kasuan bitarte materialak edukitzekoak- betez gero, Lurralde organo eskudunak baimenduak eta erregistratuak direnean, haien jarduketen erantzunkizuna eskatzen ahal zaielarik.

Era berean, merkataritza, talde edo etxe erabilpenetarako lokaletako gas instalazioei buruzko Erreglamenduaren MI-IRG-11 ITC delakoak hobesten du enpresa instalatzaileek lotzea eta martxan jartzea gas aparailuak, nahiz eta gas aparailuen fabrikatzaileen, enpresa hornitzaileen edo erabiltzailearen beraren konpetentzia, hodi malgu ez metalikoak lotzeko kasuan, onartzen duen.

Honengatik beharrezkoa da lege tresna edukitzea, gaiari dagokion legeria onartuz jarduera horretan sarkoikeria galeraziko duten jarduketei lege babesa emango diena, jarduera horrek erantzunkizun nabarmena baitu, oso era zuzenean ukituz instalazioen segurtasuna.

Departamentu honen Industri Segurtasunerako Zerbitzuaren proposamenaz, eta ikusirik 1774/1985 Errege Dekretua, Foru Komunitateari Industri eta Energi Ministerioaren zerbitzu eta eginkizunak transferitzen dizkiona, aipatu Komunitateko lurraldean energiaren arloan burutu behar direnak, eta urriaren 9ko 189/1985 Foru Dekretua, Industri, Merkataritza eta Turismo Departamentuari arestian aipatu Errege Dekretuak transferitutako zerbitzu eta eginkizunak esleitzen dizkiona, eta irailaren 18ko 17/1996 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Gasa hartzeko instalazioak muntatu, eraberritu, handitu, mantendu edo konpontzeko operazioak, hala instalazio kolektiboak nola banakakoak izanik, etxe, merkataritza edo industri erabilpenerakoak, presio handi, ertain edo gutxikoan eta gas erregaien hodien bidez edo petrolio gas likuatuen deposito finko edo mugikorren bidez hornituak, bakarrik burutu ahalko dituzte Gas Enpresa Instalatzailearen ziurtagiri eguneratua duten enpresek, Departamentu honen Industri Segurtasunerako Zerbitzuak emana, Industri eta Energi Ministerioak 1985eko abenduaren 17an eman Aginduaren B Eraskinean (1986-1-9ko 8. "E.A.O.") ikusten diren erantzunkizun eta betebeharrekin, eta haren kategoriari dagozkion mugekin.

Bigarrena

Nafarroan, aurreko puntuan ikusten diren gas instalazioen eremu eta lurralde esparruan jardutea, nola haietan manipulatzea, elementuak aldatzea eta eraberritzea ere, gas instalatzailea ez den edozein enpresak egina, edo Gas Enpresa Instalatzailearen ziurtagiri eguneratua ez duenak, ofizioz pertsegituko dira eta aginte eskudunak eragotziak izango dira.

Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa