Castellano | Euskara | Français | English
(1992ko 122. NAOn argitaratutako testua, urriaren 9an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitatean Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoa egiteko Zerbitzuaren administrazio kontzesioei buruzko Antolamendu eta Erregimen Juridikorako Erregelamenduan, abenduaren 13ko 272/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsitako hartan, entitate kontzesiodunek egin ditzaketen ikuskapenak jasotzen dira. Era berean, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari eskumena izanen du, egin ditzaketen ez-aldizkako ikuskapenak kontzesiodun enpresen esku uzteko.
Erregelamendu hau ezartzerakoan hartutako esperientzia eta orain arte Administrazioaren eskumenekoak baizik ez ziren ikuskapenak izapidatzeko erabilitako prozeduraren sinplifikazioa dela eta, onuragarri izan daiteke eskumen honen zati bat kontzesiodun entitateen esku uztea.
Hori horrela, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariak, agindu dut:
1. artikulua
Nafarroako Foru Komunitatean Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoa egiteko Zerbitzuaren administrazio kontzesioei buruzko Antolamendu eta Erregimen Juridikorako Erregelamenduan jasotakoez gainera, IITeko Zerbitzuko entitate kontzesiodunek honako ikuskapen hauek egin ahalko dituzte:
a) Ibilgailuaren destinoaren aldaketaren aurreko Ikuskapenak, Zirkulazio Kodean xedatutakoaren arabera.
b) Jabetzaren transferentzia egoeran dauden ibilgailuen ikuskapenak, administrazioak berariaz edo orokorrean hala xedatzen duenean.
c) Traktor eta atoeak bateragarriako diren erabakitzeko ikuskapenak.
d) Ezaugarri teknikoen Txartelaren bikoiztua luzatu aurreko ikuskapenak.
e) Garrantziko berrikuntza hauen ondorioz egiten diren ikuskapenak:
e.1. Motelgailu bat edo motore-balezta bat jartzea.
e.2. Ibilgailuaren homologazioan jasotzen den bezala, pneumatikoen ordez, honako baliokidetasun erizpideok betetzen dituzten beste batzuk ipintzea.
-Kargarako ahalmen indize berdina edo handiagoa.
-Abiadura kategoriaren indize berdina edo handiagoa.
-Kanpoko diametro berdina, Genebako Erabakiaren eranskinak diren Pneumatikoen homologazioari buruzko Erregelamenduetan zehaztutako tolerantziekin.
-Gurpil-hagunaren inguramena pneumatikoari dagokiona izatea.
e.3. Autoeskolako ibilgailu bihurtzea.
e.4. Atoean eramateko ezargailuak ipintzea (gakoa, bola).
e.5. Salgaiak kargatzeko jasogailu hidrauliko edo elektrikoak ipintzea, ibilgailuaren berezko dimentsioetan eraginik izan gabe.
e.6. Errepiderako argi proiektailuak ipintzea.
2. artikulua
Ondoko tarifa hauek ezarri dira, Foru Agindu honetan jasotako kasuak ikuskatu eta izapidatzeko: Ibilgailu osoa arakatzea eskatzen duten ikuskapenak: Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariak 1992.eko martxoaren 16an emandako Foru Aginduaren bidez onetsitako tarifak ezarriko dira.
b) Aurreko puntuan jaso ez diren ikuskapenak: Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariak 1992.eko martxoaren 16an emandako Foru Aginduaren bidez onetsitako tarifen %50a ezarriko da.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko egunean hartuko du indarra.