Castellano | Euskara | Français | English
(2002ko 139. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 18an)
Atarikoa
Aztertu egin da Repsol Gas, S.A.k aurkeztu duen dokumentazioa, non bihurketa faktoreak aplikatzeko baimena eskatu baitu, kontagailuaren bidez propano gas kanalizatua metro kubikotan neurtu eta kilogramotan adierazteko.
Industri Segurtasunerako Zerbitzuaren txostena ikusi da eta, bertan, bihurketa faktoreak 3 eremu desberdinetan aplikatzea proposatu da, instalazioen altitudearen arabera.
Kontuan hartuz petroliotik eratorritako gas likidotuak saltzeko gehieneko prezioak zehazten diren aginduan eurotan ematen dela prezioa, kilogramo bakoitzeko, eta kontsumoa metro kubikotan neurtzen dela, kontsumoaren masa neurtzen duen kontagailurik ez dagoelako.
Aspalditik, zentimetro karratu bakoitzeko 37 gramoko presioa jarri izan da kontagailuaren sarreran; gero, 800 g/cm2-koa eta, 1995etik aitzina, 150 g/cm2-koa, propano gas kanalizatuko edozein instalazio bateragarria izan dadin gas naturala sartuz gero.
Kontuan hartu behar da bihurketa faktore bat kalkulatu behar dela metro kubikoak kilo bihurtzeko, eta hark zerikusia duela tokiko altitudearekin eta batez besteko tenperaturarekin.
Horrenbestez, agindu dut:
Lehena
Baimena ematea bihurketa faktoreak aplikatzeko PGL kanalizatuko kontagailuetan; alegia, metro kubikoak kilogramo bihurtzeko, ondoko taulako irizpideen arabera, kontagailu sarrerako presioak 37, 150 y 800 gramokoak izanik zentimetro karratu bakoitzeko, hamaika faktore izatearekin ez daitezen erabiltzaileak nahasi.
EREMUA |
ALTITUDEA (metroak) |
GAS PRESIOA (gr/cm2) |
BIHURKETA FAKTOREA (m3 kg-tan) |
A |
0-250 |
37 |
1,99 |
A |
0-250 |
150 |
2,28 |
A |
0-250 |
800 |
3,53 |
B |
251-550 |
37 |
1,99 |
B |
251-550 |
150 |
2,20 |
B |
251-550 |
800 |
3,46 |
C |
551-1060 |
37 |
1,99 |
C |
551-1060 |
150 |
2.12 |
C |
551-1060 |
800 |
3,39 |
Bigarrena
Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Hirugarrena
Foru Agindu hau Repsol Butano, S.A.ri jakinaraziko zaio, Iruñeko Imaz anaiak, 3 eta 5 baitu helbidea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.