Castellano | Euskara | Français | English
27/2004 FORU AGINDUA, APIRILAREN 1EKOA, INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN KONTSEILARIAK EMANA, BEHE TENTSIOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOEN ARLOKO PRESTAKUNTZA ENTITATEEK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA PROFESILEK BANAKAKO KUALIFIKAZIOKO ZIURTAGIRIA ESKURATZEKO BALDINTZAK EZARTZEN DITUENA.
(2004ko 59. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 17an)
Atarikoa
Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (aurrerantzean BTEE) abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Prestakuntza entitateak direla-eta, dekretu horren Bigarren Xedapen Iragankorrak hau ezartzen du: instalatzaile lanetan aritzeko behar den gutxieneko prestakuntzari dagozkion ikasketa-tituluak eta lanbide-tituluak Hezkuntza Administrazioek zehaztu arte, prestakuntza hori frogatu ahal izateko, betiere ondorio akademikorik gabe, ziurtagiria aurkeztu ahalko da, arlo honetan prestakuntzako jarduerak garatzeko gaitasuna eta Administrazioaren baimena dituen entitate publiko edo pribatu batek emana.
Goian aipatu Erregelamenduak, hain zuzen ere BT-03 Jarraibide Tekniko Osagarriaren 4.2 atalean, Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratzeko zer-nolako jakintza teoriko-praktikoa behar den zehazten du. Erdi mailako lanbide heziketa, goi mailakoa eta Unibertsitate Eskola Teknikoetako prestakuntza bereizten ditu, bai eta prestakuntza entitateetan ikastaroak egitea eta lan esperientzia hartzea eskatzen den kasuak ere. BTEEri buruz Zientzia eta Teknologia Ministerioak argitaratu dituen gida teknikoetan, bestalde, prestakuntza entitateek bete beharreko baldintza orokor batzuk agertzen dira. Autonomia erkidegoei dagokie baldintza horiek garatzeko eta baimenak emateko eskumena.
Hortaz, behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitate gisa aritzeko baimena eskatzen duten entitateek bete beharko dituzten baldintzak ezarri behar dira, eta instalatzaile lanetarako Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratzeko egin behar diren ikastaroak arautu behar dira, izan ere, BTEEk ikastaroak egin eta azterketa teoriko-praktikoa gainditzea eskatzen baitu ziurtagiria lortu ahal izateko.
Horrenbestez, agindu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru Agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitate gisa aritzeko baimena eskuratu nahi duten entitateek bete beharreko baldintzak ezartzea eta, halaber, instalatzaile lanetarako Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratzeko egin behar diren ikastaroak arautzea, izan ere, BTEEk ikastaroak egin eta azterketa teoriko-praktikoa gainditzea eskatzen baitu ziurtagiria lortu ahal izateko.
2. artikulua. Prestakuntza entitateak. Kontzeptua eta baldintza orokorrak.
1. Behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitatetzat hartuko dira Foru Agindu honetan arautzen diren ikastaroak emateko baimena dutenak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak emana.
2. Honako entitate hauek eskatu ahalko dute behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntzako entitate gisa aritzeko baimena:
a) Lanbide Heziketa Arautuko edo Lanerako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak nahiz hitzartuak.
b) Erakunde eskudunengandik lanbide heziketako ikastaroak emateko baimena jaso duten entitateak.
3. Baimena eskatzen duten entitateek behar adinako baliabide teknikoak, langileria eta materialak eduki beharko dituzte prestakuntza eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko. Gutxienez ere honako hauek:
a) Langileak:
-Entitateak langile bat ikastaroen arduradun izendatu beharko du.
-Entitateak lanbide heziketan esperientzia duela frogatu beharko du.
-Erantzukizun zibileko aseguru bat edukiko du, ikastaroan parte hartzen duten profesionalek izan ditzaketen istripuetarako.
b) Baliabide materialak:
-Gela bat teoriako klaseak emateko, gutxienez ere dituena ikasle bakoitzeko ( guztira).
-Laborategi-tailer bat, behar diren baliabideez hornitua, teoriako ikasleen heren bat sartzeko adinakoa, gutxienez.
-Ikastaroetan erabili beharko diren neurketa ekipoak.
-Liburutegi espezializatua.
-Komunak, laneko osasun eta higienerako araudiaren ariora.
-Irakasleendako eta ikasleen kontsultetarako gela.
-Idazkaritza bulego bat.
Aurrekoaz gain, ikastaroetan parte hartzen dutenen erosotasun eta segurtasunerako baldintzak ere bete behar dira.
3. artikulua. Izapideak egitea eta behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitate gisa aritzeko baimena ematea.
1. Behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitate gisa aritzeko baimena eskuratzeko, eskaera aurkeztu beharko zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari, honako agiri hauek erantsirik:
a) Entitatea eta haren arduraduna identifikatzeko datuak.
b) Entitatearen izaera eta beste ikastetxe edo erakunde batzuekin dituen loturak egiaztatzeko agiriak.
c) Entitatearen langileen zerrenda; haien titulazioa eta esperientzia frogatuko dira.
d) Entitateak dituen baliabide tekniko, material eta didaktikoen, laborategi-tailerreko materialen eta praktiketako materialen deskripzioa.
e) Garatu beharreko ikastaroen azalpena, ondoko hauek bilduko dituena: gai zerrendak, agindu honetan ezarritako zuzentarauei lotuak; irakasteko metodologia eta horren antolaketa, eta aurreikusten diren ebaluazio sistemak.
f) Lanbide heziketako ikastaroetan edo antzekoetan entitateak lehendik duen esperientziari buruzko memoria.
g) Adierazpena, zeinean entitateak esanen baitu konpromisoa hartzen duela Agindu honetan eta gainerako araudi aplikagarrietan xedatutakoaren ondorioz sortzen zaizkion eginbeharrak betetzeko.
h) Ikastaro bakoitzaren tarifak.
2. Departamentuak informazio gehiago eskatuko du, beharrezkoa iruditzen bazaio. Gero eskaera ebatziko du, eta, hura onartzen badu, entitateari baimena emanen dio behe tentsioko instalazio elektrikoen arloko prestakuntza entitate gisa aritzeko, baimen eskaeran aipatu zituen ikastaroetarako.
4. artikulua. Prestakuntza entitateen betebeharrak.
1. Prestakuntza entitate gisa aritzeko baimena jasotzen dutenek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren jarduerak koordinatzea, ahalik prestakuntzarik onena lortzeko, Agindu honetan ezarritako zuzentarauei eta Departamentuak ezartzen ahal dizkion gainerakoei jarraikiz.
b) Programak:
-Foru Agindu honetan ezarritako zuzentarauei lotu beharko zaizkie.
-Ikastaroen egutegia aurkeztea, azterketak egiteko egunak kontuan izanik.
-Ikastaroen ordutegia.
c) Ikasleen inskripzioa tramitatzea.
d) Ikastaroak:
-Ikastaroa hasi baino hilabete lehenago Departamentuari jakinarazi beharko zaio:
.Ikastaroa zein egunetan hasiko den, non eginen den eta zer ordutegi izanen duen.
.Ikasleak zenbat izanen diren. Gehienez ere 20 izaten ahal dira oinarrizko kategoriarako ikastaroetan eta 15 espezialisten kategoriarako ikastaroetan.
.Ikastaroa emanen duten irakasleen izenak.
-Behin inskripzioa eginda, ikastaroko ikasleen zerrenda aurkeztu beharko da.
-Agiri hauek aurkeztu beharko dira, ikasle guztienak:
.Lanbide heziketako tituluaren kopia.
.Lanbide esperientziaren frogagiriaren kopia, halakorik baldin bada.
-Ikastaro bakoitzari buruzko txostena aurkeztu behar zaio Departamentuari. Bertan ikasle bakoitzaren aprobetxamenduaren berri jasoko da.
e) Departamentuari azterketak egiten laguntzea.
2. Urtero, urtarrilean, honako hauek aurkeztuko zaizkio Departamentuari:
-Egindako ikastaroen memoria.
-Urte berriko ikastaroen tarifak.
-Erantzukizun zibileko aseguruaren berriztapena.
-Langilerian edo baliabide teknikoetan izan litezkeen aldaketak.
5. artikulua. Ikastaro motak.
Ikastaroen programari buruzko zuzentarauak Foru Agindu honen eranskinean daude.
Oinarrizko kategoriarako ikastaroak.
1.-40 orduko ikastaroa:
a) Ondoko baldintzak bete beharko dira ikastaro hauek egiteko:
-Prestakuntza: Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako teknikari izateko lanbide prestakuntza edo baliokidea.
-Esperientzia: urtebete, gutxienez, instalazio elektrikoen arloko enpresetan. Esperientzia frogatzeko, TC1 eta TC2 agiriak aurkeztu beharko dira, eta enpresa instalatzailearen ziurtagiria ere bai, zer-nolako lana egin den azaltzen duena.
b) Ikastaroa amaitutakoan profesionalak azterketa teoriko-praktikoa egin beharko du, oinarrizko kategoriari dagozkion Erregelamenduaz eta Jarraibide Teknikoez eta ikastaroan jorratu diren gaiez.
c) Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria: azterketa gaindituz gero, profesionalak Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratuko du, oinarrizko kategoriakoa.
2.-100 orduko ikastaroa:
a) Ondoko baldintzak bete beharko dira ikastaro hauek egiteko:
-Prestakuntza: Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako teknikari izateko lanbide prestakuntza edo baliokidea.
b) Ikastaroa amaitutakoan profesionalak azterketa teoriko-praktikoa egin beharko du, oinarrizko kategoriari dagozkion Erregelamenduaz eta Jarraibide Teknikoez eta ikastaroan jorratu diren gaiez.
c) Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria: azterketa gaindituz gero, profesionalak Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratuko du, oinarrizko kategoriakoa.
Espezialisten kategoriarako ikastaroak:
a) Espezialisten kategoria zenbait azpikategoriatan banatuta dago eta horietako bakoitzak bere ikastaro bereziak izanen ditu, Erregelamendu honetan ezarritako modalitateak oinarri direla.
E1
1.-Automatizazio sistemak, energiaren kudeaketa teknikoa eta etxebizitza eta eraikinetako segurtasuna.
2.-Kontrol banatuko sistemak.
3.-Datuak gainbegiratu, kontrolatu eta eskuratzeko sistema.
4.-Prozesuen kontrola.
BT-51
BT-36
Prestakuntza osagarria
E5
5.-Energia banatzeko lur gaineko edo lur azpiko lineak.
BT-06
BT-07
Prestakuntza osagarria
E6
6.-Sute edo leherketetarako arriskua duten tokiak.
BT-29
Prestakuntza osagarria
E7
7.-Operazio-gelak eta ebakuntza-aretoak.
BT-38
Prestakuntza osagarria
E8
8.-Goi tentsioan, errotulu argitsuetan eta antzekoetan deskargatzeko lanparak.
BT-44
Prestakuntza osagarria
E9
9.-Behe tentsioa sortzen duten instalazioak.
BT-40
Prestakuntza osagarria
b) Ondoko baldintzak bete beharko dira ikastaro hauek egiteko:
-Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako espezialitatea edo baliokidea duten erdi mailako teknikariek, urtebetez lanean aritu izana, oinarrizko kategoriarako Banakako Kualifikazioko Ziurtagiriaren jabe izanik, Instalatzaile Baimenduaren Ziurtagiria duen enpresa batean. Gizarte Segurantzaren TC-1 eta TC-2 agirien bidez frogatuko da lan esperientzia hori.
-Unibertsitate titulua duten teknikari eskudunek eta instalazio elektroteknikoen espezialitatea edo baliokidea duten goi mailako teknikariek, oinarrizko kategoriarako Banakako Kualifikazioko Ziurtagiriaren jabe izatea. Ez zaie esperientziarik eskatzen.
c) Ikastaroa amaitutakoan, profesionalak azterketa teoriko-praktikoa gainditu beharko du, ikastaroan jorratutako espezialitatea eta gaiak zein diren, haiexei dagozkien ITC edo Jarraibide Tekniko Osagarrien gainekoa.
d) Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria: azterketa gaindituz gero, profesionalak Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratuko du, espezialisten kategorian, ikastaroari dagokion azpikategorian.
e) Espezialisten kategorian, azpikategorietako batean, Banakako Kualifikazio Ziurtagiria lortu ondoren, identifikazio karneta eguneratzeko eskatu beharko dio Departamentuari.
6. artikulua. Goi mailako teknikarien eta Erdi edo Goi Mailako Eskola Teknikoetako unibertsitate titulua dutenen kasua.
Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikariaren titulua edo baliokidea dutenek eta Erdi edo Goi Mailako Eskola Teknikoetako unibertsitate titulua izanik elektroteknian aski prestaturik daudenek, oinarrizko kategoriarako Banakako Kualifikazioko Ziurtagiria eskuratzeko bide hauek izanen dituzte:
1. Enpresa instalatzailean 6 hilabeteko lan esperientzia dutenek besterik gabe eskuratuko dute.
2. Lan esperientziarik ez dutenek azterketa praktikoa gainditu beharko dute, oinarrizko kategoriari dagozkion Erregelamenduko xedapenei eta Jarraibide Tekniko Osagarriei buruzkoa.
7. artikulua. Azterketak egiteko deialdia.
Urtean bi aldiz eginen da deialdia bi kategorietarako, hau da, oinarrizko kategoriarako eta espezialisten kategoriarako.
-1. deialdia: ekainaren lehenengo hamabostaldian.
-2. deialdia: abenduaren lehenengo hamabostaldian.
Nahikoa denbora lehenago jakinaraziko zaie entitateei non, zein egunetan eta zer ordutan eginen diren deialdi bakoitzeko azterketak. Aldi berean, azterketa egiteko eskubidea nola eskatu behar den adieraziko zaie.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. Ikastaroen programetarako zuzentarauak
100 orduko ikastaroa
Gaia/Dedikazioa:
1. Elektrizitateko oinarri teorikoak / 20 ordu.
2. Instalazioaren osagai eta ekipoak / 8 ordu.
3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa - Artikuluak / 2 ordu.
4. BT Jarraibide Tekniko Osagarriak-ITC - eta baterako arauak / 46 ordu.
4.1. Oinarrizko jarraibideak (BT-01-02) / Ordubete.
4.2. Jarraibide administratiboak (BT-) / 2 ordu.
4.3. Kanpoko banaketa sareak eta argiteria (BT-06-07-) / 6 ordu.
4.4. Kargen aurreikuspena (BT-10) / Ordubete.
4.5. Lotura instalazioak (BT-12-13-14-15-16-17) / 6 ordu.
4.6. Lur-konexiorako instalazioak (BT-18) / 2 ordu.
4.7. Barneko instalazioak edo hartzaileak (BT-19-20-21-22-23-24) / 8 ordu.
4.8. Barneko instalazioak etxebizitzetan (BT-25-26-27) / 8 ordu.
4.9. Arriskua duten instalazioak eta instalazio bereziak (BT-28tik 42ra) / 6 ordu.
Hargailuen instalazioak (BT-43tik 51ra) / 6 ordu.
5. Segurtasuna instalazio lanetan / 6 ordu.
5.1. Arrisku elektrikoak / 2 ordu.
5.2. Instalazio elektrikoen babesa eta prebentzioa / 2 ordu.
5.3. Lanak eta maniobrak behe eta goi tentsioko instalazio elektrikoetan / 2 ordu.
6. Zati praktikoa / 18 ordu.
6.1. Amaierako egiaztapena-Neurketa saioak / 10 ordu.
6.2. Instalazioak oinarri informatikoan diseinatzea / 8 ordu.
-Diseinuaren memoria teknikoa.
-Instalazio agiria.
-Instalazioaren erregistroa.
40 orduko ikastaroa
Gaia/Dedikazioa:
1. Elektrizitateko oinarri teorikoak / 5 ordu.
2. Instalazioaren osagai eta ekipoak / Ordu erdi.
3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa -Artikuluak / Ordu erdi.
4. BT Jarraibide Tekniko Osagarriak -ITC-eta baterako arauak / 23 ordu.
4.1. Oinarrizko jarraibideak (BT-01-02) / Ordu erdi.
4.2. Jarraibide administratiboak (BT-) / Ordu erdi.
4.3. Kanpoko banaketa sareak eta argiteria (BT-06-07-) / 4 ordu.
4.4. Kargen aurreikuspena (BT-10) / Ordu erdi.
4.5. Lotura instalazioak (BT-12-13-14-15-16-17) / 4 ordu.
4.6. Lur-konexiorako instalazioak (BT-18) / Ordu erdi.
4.7. Barneko instalazioak edo hartzaileak (BT-19-20-21-22-23-24) / 4 ordu.
4.8. Barneko instalazioak etxebizitzetan (BT-25-26-27) / 4 ordu.
4.9. Arriskua duten instalazioak eta instalazio bereziak (BT-28tik 42ra) / 3 ordu.
Hargailuen instalazioak (BT-43tik 51ra) / 2 ordu.
5. Segurtasuna instalazio lanetan / 3 ordu.
5.1. Arrisku elektrikoak / Ordubete.
5.2. Instalazio elektrikoen babesa eta prebentzioa / Ordubete.
5.3. Lanak eta maniobrak behe eta goi tentsioko instalazio elektrikoetan / Ordubete.
6. Zati praktikoa / 8 ordu.
6.1. Amaierako egiaztapena-Neurketa saioak / 6 ordu.
6.2. Instalazioak oinarri informatikoan diseinatzea / 2 ordu.
-Diseinuaren memoria teknikoa.
-Instalazio agiria.
-Instalazioaren erregistroa.
Espezialisten ikastaroa
1.-E1 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 20 ordu.
-Gaia/Dedikazioa:
1. Etxebizitza eta eraikinetako automatizaziorako, energiaren kudeaketa teknikorako eta segurtasunerako sistemak, kontrol banatuko sistemak, datuak gainbegiratu, kontrolatu eta eskuratzeko sistemak eta prozesuak kontrolatzeko sistemak: oinarriak / 6 ordu.
2. Sistema horiek paratzeko elementu eta ekipoak; bete behar dituzten baldintzak / 4 ordu.
3. BT-51 eta BT-36 Jarraibide Tekniko Osagarriak -ITC-eta dagozkien arauak / 2 ordu.
4. Zati praktikoa: instalazioak egitea, arazoak, egin beharreko probak / 8 ordu.
2.-E5 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 15 ordu.
Gaia/Dedikazioa:
1. BT-06, BT-07 eta BT-08 Jarraibide Tekniko Osagarriak -ITC-eta dagozkien arauak / 10 ordu.
2. Ariketa praktikoak / 5 ordu.
3.-E6 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 20 ordu.
Gaia/Dedikazioa:
1. Lokaletan suteak eta leherketak gertatzeko arriskuei buruzko oinarriak. Halako arriskuak dituzten lokalei eta horietan erabiltzen diren ekipoei buruzko xedapenak / 8 ordu.
2. BT-29 Jarraibide Tekniko Osagarriak -ITC-eta dagozkien arauak / 8 ordu.
3. Ariketa praktikoak / 4 orduko dedikazioa.
4.-E7 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 15 ordu.
Aurretik E6 azpikategoria behar da.
Gaia/Dedikazioa:
1. Honelako instalazioen arazoak / 3 ordu.
2. BT-38, BT-28 eta BT-29 Jarraibide Tekniko Osagarriak -ITC-eta dagozkien arauak / 5 ordu.
3. Ariketa praktikoak / 7 ordu.
5.-E8 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 10 ordu.
Gaia/Dedikazioa:
1. Honelako instalazioen arazoak / Ordubete.
2. BT-44 Jarraibide Tekniko Osagarriak, UNE-EN 50.107 araua eta dagozkien gainerako arauak / 5 ordu.
3. Ariketa praktikoak / 4 orduko dedikazioa.
6.-E9 azpikategoria eskuratzeko ikastaroa / 15 ordu.
Gaia/Dedikazioa:
1. Honelako instalazioen arazoak / 6 ordu.
2. BT-40 Jarraibide Tekniko Osagarriak eta dagozkien arau eta xedapenak / 5 ordu.
3. Ariketa praktikoak / 4 orduko dedikazioa.