nafarroa green

Trantsizio ekologikoaren ibilbidea Nafarroan

Gure bizitzeko, lan egiteko, aberastasuna sortzeko eta esparru publikoa kudeatzeko modua eraldatu behar dugu, eraginkortasunetik eta iraunkortasunetik abiatuta. Badago beste modu bat.

Baliatu orain Nafarroako Gobernuaren laguntzak eta bizkortu zure energia-trantsizioa, etxea birgaituz, mugikortasun jasangarriaren alde eginez edo energia berriztagarriak hautatuz.

2023KO ABENDUAREN 31 ARTE INDARREAN DAUDEN LAGUNTZAK

Informazio gehiago

Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko Agenda 2022-2027

Nafarroa Green: Beste modu bat dago

Nafarroako trantsizio ekologikorantz goaz, gure bizitzeko, lan egiteko eta aberastasuna sortzeko modua eraldatzeko eta arlo publikoa modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan kudeatzeko, ingurumena eta bizi garen planeta ardatz hartuta.

Klima-aldaketa mehatxu handienetako bat da gure planetaren oraina eta geroari dagokienez. Nafarroan, asmo handiko lege bat onartu dugu, klima-aldaketak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak arintzen saiatzeko, isuriak murrizteari begira.

ikusi estrategia

Nekazaritza ekologikoa sustatzen dugu, baita gure tokiko ekoizleen babesa eta animalien ongizatea ere, orekan oinarritutako elikadura-subiranotasuna lortze bidean.

ikusi estrategia

Digitalizazioa eta landa-berrikuntza ardatz estrategikoak dira landa-eremuen despopulazioari aurre egiteko eta landa-ingurunean bizi-kalitate duina bermatzeko.

ikusi estrategia

Energia iturri garbiak eta iraunkorrak behar ditugu ekonomia deskarbonizatzeko. Betiere, kontuan hartuta gutxien kutsatzen duen energia erabiltzen ez den hori dela. Horretaz jabetu behar gara.

ikusi estrategia

Eraikinen birgaitze energetikoak; hiria, auzoak eta herriak berreskuratzeko hiri-berroneratzeak; eta prozesu industrializatuetan eraikuntza iraunkor berriak, eraikuntza eta gure bizitzeko modua eraldatzen lagunduko dute.

ikusi estrategia

Ingurumena eta biodibertsitatea babestea funtsezkoa da ekosistema guztien eta bertan bizi diren espezie guztien babesa bermatzeko, baita klima-aldaketaren balizko ondorio kaltegarriak murrizteko faktore gisa ere.

ikusi estrategia

Lehentasunezkoa da eredu ekonomiko lineal eta ez oso iraunkor batetik ekonomia zirkular batera igarotzea, batere hondakinik ez sortzea helburu duena, ondoko ekintzak ardatz hartuta: murriztea, berrerabiltzea, konpontzea eta birziklatzea.

ikusi estrategia

Beste mugikortasun eredu iraunkorrago bat behar dugu, lehentasuna emanez garraio publikoari eta gutxiago kutsatzen duten garraiobideei, hala nola ibilgailu elektrikoari eta, jakina, bizikletari.

ikusi estrategia