Irisgarritasuna

Nafarroako Ataria guztiontzat komunikazio-kanal praktiko eta irisgarria bihur dadin lan egiten ari da.

Horregatik, diseinua eta programazioak sinpletasun irizpideak izaten ahalegintzen dira, eskaintzen diren informazio eta zerbitzuetara sarbidea bermatzeko borondatearekin, erraztasun eta murrizketarik gabe, minusbaliotasuna duten pertsonak barne.

Mota horretako diseinuak, erabilpena ere handitu egingo du eta beraz, onura erabiltzaile guztientzat izango da. Irizpide horiek betetzen dituzten eduki berriak gehitzen diren heinean, argitaratuta dauden edukiak berrikusi eta hobetzen dira; beraz, erabilgarritasun eta irisgarritasun maila desberdinak aurkitzea posible da.

Bateragarritasuna estandarrekin

Webgunea WAI ekimenaren (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) ildoak jarraituz diseinatu eta programatu da; ekimenak erabiltzaile orori irisgarria gerta dakizkiokeen webguneak sortzerakoan, nazioarteko estandarrak markatzen ditu.

  • XHTML 1.0
  • CSS
  • WAI-AA

Erabilgarritasun eta irisgarritasunean hobekuntzak

  • Webgunea irisgarriagoa egiteko hainbat neurri hartu dira, horien artean:
  • Nabigazio-sistema sinplifikatua; ez dira zabal daitezkeen menuak erabiltzen.
  • Nabigazio eta ikuste-egitura koherente eta trinkoa web osoan.
  • Kokapena 'ogi-mamien' bidez markatuta.
  • Erlazionatuta dauden loturak ‘map’ elementuarekin elkartuak.
  • Irudien testu deskribatzailea.
  • Aukera nagusietara sarbidea teklatuaren bidez.

Diseinu malgua

Webaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua egokitzeaz gainera, webgune osoa nahi duen neurrira egokitu ahal izateko. Aurkezpenaren neurria handitu edo txikitzea nahi bada, honela egin daiteke:

  • Teklatuaren bidez: Internet Explorer: ctrl tekla zapalduz eta saguaren gurpiltxoa erabiliz.
  • Netscape, Mozilla:
    • ctrl tekla + '+' tekla handitzeko
    • ctrl tekla + '-' tekla txikitzeko
  • Zure nabigatzailearen menuaren bidez: 'ikusi' > 'testuaren tamaina'

Loturak

Norakoa erabat deskribatzen ez duen testua duten lotura gehienek title ezaugarriak dituzte azalpen batekin.

Posible denean, loturak testuingurutik kanpo zentzua izan dezaten idazten dira.

Nabigatzaile batzuek (adibidez, JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera) momentuko orriaren loturen zerrenda atera dezakete eta erabiltzaileari zerrenda horretatik nabigatzeko aukera eman. Hori kontuan izanda, loturak ez daude bikoiztuta eta, hala baleude, eduki berberera sartzen direlako da.

Javascript sasi-loturarik ez dago: lotura guztiak edozein nabigatzailetan jarrai daitezke, javascriptarik ez badago ere.

Oharra

Atarian sartzeko edo informazioa ikusteko arazorik izango bazenu, edo irisgarritasuna eraren batean hobetu litekeela uste baduzu, gure iradokizunen postontziaren bidez esan iezaguzu.

Azken eguneratzea: 2011/06/15.