GARRAIO PUBLIKORA PASATZEKO ETA BIZIKLETA ERABILTZEKO GARAIA DA.

Aurrezteaz gain, klima-aldaketa geldiarazteko lagungarria izango da. Lagunduko dizugu.

Informa zaitez orain.

GARRAIO PUBLIKORAKO LAGUNTZAK

Atmosferara isurtzen diren CO2 emisioen %30 garraioak sortzen ditu, batez ere errepide-garraioak. Aurreratu zure energia-trantsizioa garraiobide jasangarriagoak erabiliz, eta baliatu garraio publikoko bonuen prezioaren %50eko deskontuak autobusetan.

2023ko ekaina arte, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak garrio-txartelaren % 50 ordainduko dute, garraio-bonoak eta multibidai tituluak erabiliz gero.

Murrizketa hau bonuen eta multibidai tituluen prezioei aplikatzen zaie, hau da, bidaia bat baino gehiago egiteko balio duten billeteei, joan-etorriko txartelak kanpoan gelditzen diren bitartean. Horrela, garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei lagundu nahi zaie, garraiobide kolektiboen erabilera sustatuz.

Hurrengo zerbitzuetan aplikatu daitezke deskontuak:

 

  • Iruñea – Gasteiz.
  • Iruñea – Ubarmin Klinika.
  • Iruñea – Hondarribia.
  • Iruñea – Tutera- Zaragoza eta Behe Erriberako herriak.
  • Iruñea – Donostia.
  • Iruñea – Garraioaren Hiria.
  • Lizarreria Bus zerbitzuko txanpon-txarteletan ere.

KENKARI FISKALA, BIZIKLETA ELEKTRIKOA EROSTEAGATIK

Nafarroako Gobernuak bizikleta elektrikoak erosteagatik kenkari fiskalak ezarri ditu.

Zenbateko horiek %30ekoak izango dira gehienezko 1.500 eurotan; 30.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonentzat eta 60.000 eurotik beherako errentak dituzten eta unitate familiar bateko kide diren subjektu pasiboentzat izan ezik, kasu horietan %35ekoa izango baita.

Informazio gehiago

BIZIKLETAK MANTENDU ETA KONPONTZEKO LAGUNTZAK

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiaren hurrengo deialdia, bizikletak eguneroko garraiobide gisa erabiltzeko konpontzeko.

Diru-laguntza gehienez ere 50 eurokoa izanen da onuradun eta bizikleta bakoitzeko (BEZa aparte doa).

Diruz lagundu ahalko dira araudiko oinarrietan aipatzen diren konponketa eta mantentze lanak.

Adibide moduan, diruz lagunduko dira hurrengo zerrendan zehazten diren konponketa, mantentze-lan eta osagarrien instalaziorako beharrezkoak diren piezen eta eskulanaren kostua: