IBILGAILUA BERRITZEKO ETA KARGA-PUNTU BAT INSTALATZEKO UNEA DA.

Aurrezteaz gain klima-aldaketa geldiarazten lagunduko duzu.

Abenduaren 31 arte, guk lagunduko dizugu.

ZEIN DA JASO DEZAKEDAN LAGUNTZA?

  • Partikularra banaiz, deialdi bakoitzeko ibilgailu baterako.
  • Administratzailea, pertsona juridikoa edo jabeen komunitatea banaiz: urteko 50 ibilgailu.
  • Autonomoa banaiz: de minimis araudiaren arabera (EB 1407/2013 Arautegia).

Laguntzaren zenbatekoa baldintza hauen araberakoa izanen da:

  • Ibilgailua txatar bihurtuz gero.
  • Ibilgailua egokitu behar duten mugikortasun murriztuko pertsonak (%10 gehiago).
  • Taxi eta AIG (autoak) sektoreko autonomoak (%10 gehiago).
  • 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan erroldatuak (%10 gehiago).

*Laguntza hauek kenkari fiskalari gehitzen ahal zaizkio.

  • Partikular batek 7.000€-ko MOVES laguntza lor dezake errekuntza-auto bat erretiratzen badu, 4.500€-koa autoa txatar bihurtu ezean. Laguntza honi %35 arteko kenkari fiskala gehitzen zaio.

Birkarga-puntuetarako laguntzen kasua:

  • Partikularrak, langile autonomoak eta jarduerarik gabeko sektore publikoa: laguntzaren %70 (%80, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan). Eta %20rainoko kenkari fiskala aplikatu daiteke.
  • Enpresak: %35, enpresa handia bada; %45, ertaina bada; eta %55, eskatzailea enpresa txikia bada. .

ZEINTZUK DIRA EPEAK?

  • Eskaera epea: 2023/12/31 arte.

  • Laguntza eskaera inbertsioa baino lehen egin behar da, jarduera profesionalik ez duten edo jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoek izan ezik; horiek ibilgailuak erosi ahal izango dituzte EAO indarrean jartzen denetik aurrera.

NOLA EBALUATUKO DIRA ESKAERAK?

  • Banakako ebaluazioa: eskaerak aurkezpen epearen ordenari hertsiki jarraituz aztertuko dira, funtsak agortu arte.

GOGORATU LAGUNTZA HAUEK KENKARI FISKALARI GEHITU DAKIZKIOKEELA

Gogoratu laguntza horiek kenkari fiskalari gehitu dakizkiokeela, eta horrek esan nahi du asko aurreztu dezakezula, ingurumena zaintzen laguntzen duzun bitartean.

Ez izan zalantzarik eta aprobetxatu aukera hauek!

informazio gehiago