#BesteModuBatBadago

Gauzak egiteko, bizitzeko, mugitzeko, funtzionatzeko eta kontsumitzeko beste modu bat badago.

Gure bizitzeko, lan egiteko, aberastasuna sortzeko eta esparru publikoa kudeatzeko modua eraldatu behar dugu, eraginkortasunetik eta iraunkortasunetik abiatuta. Badago beste modu bat.

Gauzak egiteko, bizitzeko, mugitzeko, funtzionatzeko eta kontsumitzeko beste modu bat badago.

Klima-aldaketaren ondorioak arintzea eta horretara egokitzea gizarte osoari dagokio: enpresei eta produkzio-sektoreari, administrazio publikoei eta pertsonei. Aldatzea da kontua, guztion onurarako.

Nafarroako Gobernua konprometituta dago aldaketa horrekin.

Horregatik, gizartearen sektore guztien eskura jartzen ditu hainbat laguntza, pizgarri, deialdi, plan eta ekintza, karbono gutxiko ekonomia helburu duen trantsizio energetikoa bultzatzeko.

Gainera, orain badugu tresna ezinbesteko bat klima-ekintzaren esparrua arautzen duena, instituzionala, instrumentala eta egonkorra: Nafarroako Klima Aldaketari eta Energia-Trantsizioari buruzko Foru Legea.