Nafarroako Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeen trantsizio energetikorako laguntzak deitu ditu - NaGreen
Nafarroako Gobernuak irabazi asmorik gabeko erakundeen trantsizio energetikorako laguntzak deitu ditu
Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 14ra artekoa da, eta argiteriaren berrikuntza, energia berriztagarriak eta mugikortasun jasangarri eta partekatua sustatzea du xede
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bidez (S4), laguntzak deitu ditu irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, 2023an trantsizio energetikora bideratutako jarduerak egin ditzaten. Deialdiaren oinarriak joan den ostiralean argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasi eta abuztuaren 14an amaituko da.
Deialdiak 60.000 euroko aurrekontua du ekitaldi honetarako, eta beste 60.000 eurora zabal daiteke.
Laguntzen helburua honako hauek sustatzea da:
- Alokatutako esparruetan edo erakunde eskatzaileen jabetzakoetan barruko argiteria-instalazioak berritzea.
- Energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuak idaztea (hidraulikoa, eolikoa edo biomasa).
- Mugikortasun jasangarria, hainbat neurriren bidez, hala nola bizikleta konbentzionalak edo erabilera indibidualeko edo partekatuko ibilgailu elektrikoak erosiz (turismoak, furgonetak, kamioi arinak, ziklomotorrak, patineteak edo pedalei eragiteko lagundutako bizikletak).