Natalia Bellostas INTIAko zuzendaria, elikadura sistemen erronka globalak aztertzeko aukeratua izan da munduko beste 19 pertsonekin batera

AEBetako Rockefeller Fundazioak eta Acumenek aukeratu dute kudeatzaile nafarra

INTIAko zuzendari-kudeatzailea, Natalia Bellostas, aukeratu du AEBetako Rockefeller Fundazioak eta Acumenek, munduko 19 pertsonekin batera beren aldaketarako eragileen komunitateko kide izateko. Elikadura sistemen erronka globalei helduko diete.

INTIAREN arduradun nagusia prestakuntza-programa horretan sartzeko hautaketa-prozesuaren fase guztiak gainditzea lortu duen Estatuko persona bakarra eta Europako lau pertsonetatik bat.
«Beste herrialde batzuetatik ezagutza jasotzeko eta Nafarroan garatzen ditugun esperientzia eta praktika arrakastatsuak eskaintzeko aukera da», adierazi du Natalia Bellostasek.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako Nafarroako sozietate publikoa da INTIA.

08-jun-2023 6:30:00