Lan-bilera egin da eragileei aurkezteko 2022-2027ko Nafarroan Elikadura Alferrik Galtzea Murrizteko Agenda - NaGreen
Lan-bilera egin da eragileei aurkezteko 2022-2027ko Nafarroan Elikadura Alferrik Galtzea Murrizteko Agenda
2022-2027 Elikadura Alferrik Galtzea Murrizteko Agendaren garapenaren barruan, joan den astelehenean, hilak 19, lan-mahai bat egin zen eragileei agenda aurkezteko eta datozen 2 urteetarako lan-plana prestatzeko.
Bileran izan ziren: sektore produktiboko (UCAN), banaketako (Mecadona), tokiko ekintzako taldeetako (EDER), elikagaien industriako (ALINAR, C Soluciones, Alimenta Valores) eta mankomunitateetako (MCP, Ribera Alta, Hondakinen Partzuergoa) ordezkariak, Nafarroako Elikagaien Bankua, UPNA eta Baztango Udaleko ordezkariak.
Honako gai hauek aurkeztu ziren lan-mahaian:
- Agenda, elikagai-hondakinak gutxitzeko tresna publiko gisa (Uxue Iragui, GAN).
- Beste tresna batzuk, hala nola Hondakinen Funtsa, Elikagaien Galeren Prebentziorako Lege Proiektua, eta Nafarroa Zirkularra (Aintzane Pérez Ezkurdia, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua).
- Elikagaien Bankuaren jarduera azken urteetan (Ramón Navarro).
- Europako FOODRUS proiektuan parte hartzea (Teresa Arriazu, EDER partzuergoa)
- Baztango Udalaren ekimenak (Laura Andresena eta Miren Meoki)
Jardunaldian aurrera egin zen datozen urteetarako planaren garapenean, eta beste mahai bat deituko da irailetik urrira, lanean jarraitzeko.
23-jun-2023 8:13:00