Etxebizitza babestua erostea eta alokatzea

Nola eskatzen eta esleitzen diren, baremoa, gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa

Nola erosi eta alokatu etxebizitza babestu bat? Eskatzaileen errolda, sustapenak eta sartzeko beste bide batzuk

Hau da ohiko prozedura:  

Hala ere, arau orokor horrek salbuespenak ditu.

Kasu hauetan ez duzu erroldan alta eman beharrik:
Gainera, betebeharrak desberdinak izan daitezke hutsik dagoen etxebizitza babestu bat erosten baduzu. Kontsultatu nola esleitzen diren hutsik dauden etxebizitza babestuak.
 

Nola esleitzen dira etxebizitza babestuak? Baremoa eta esleipen-prozesua

Ohiko prozeduran, etxebizitzak baremo baten arabera esleitzen dira, eta baremo horrek esleipen-ordena bat ezartzeko balio du, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztien artean. 

Bi baremo daude: bata etxebizitza erosteko, eta bestea, alokatzeko. Esteka hauetan kontsultatu dezakezu zer alderdi baloratzen diren kasu bakoitzean: 


Etxebizitzak esleitzeko prozesuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu esteka honetan: Etxebizitza babestuen sustapenak hautatzea eta esleitzea.

Arau orokorraren salbuespenetan, etxebizitza saltzen edo alokatzen duen pertsonarekin edo sustatzailearekin hitz egin behar duzu zuzenean. 

Etxebizitza babestuen gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa

Etxebizitza babestua erosteak eta alokatzeak abantaila eta betebehar batzuk dakartza.
 

Abantaila nagusiak: 

Etxebizitza babestuek prezio mugatua dute, eta merkatu librekoak baino merkeagoak izan ohi dira. Kontsultatu etxebizitza babestuen gehieneko prezioak

Gainera, egoera jakin batzuetan, dirulaguntza bat jaso daiteke, eta etxebizitza are merkeagoa da horrela. Kontsultatu baldintzak esteka hauetan: 


Betebehar nagusiak: 

Etxebizitza babestuak bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabiliko dira. Baina, ezinezkoa denean, zenbait baldintzatan eskualdatu daitezke. Baldintza horiek bete behar dira etxebizitzen babes-araubidea indarrean den bitartean. Kontsultatu zure etxebizitzaren babes-araubidearen iraupena.

Esteka hauetan, kontsultatu dezakezu zer baldintza dituzten baimenduta dauden ekintzek: 

KONTZEPTUA IZAPIDEA
Obrak egitea Obrak egitea etxebizitza babestu batean
Saltzea Etxebizitza babestua partikularren artean saltzea
Garajeak eta erantsitako jabetzak saltzea Etxebizitza babestu baten garajeak eta erantsitako jabetzak saltzea
Alokatzea Etxebizitza babestua partikularren artean alokatzea
Zati bat alokatzea Etxebizitza babestu bateko gelak, garajeak eta erantsitako jabetzak alokatzea
Aldatzea Etxebizitza babestu desegokia aldatzea
Trukatzea Etxebizitza babestua trukatzea
Ematea Etxebizitza babestua dohaintzan ematea
Jabea gehitzea Etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzea, ezkontza-sozietateari edo bikote egonkorraren ondare erkideari egindako ekarpenagatik
Jabea kentzea Etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzea, ezkontideak banantzeagatik, dibortzioagatik, bikote egonkorra hausteagatik edo jabekidetasuna azkentzeagatik
Desokupatzea Etxebizitza babestua desokupatzea edo senide batek okupatzea