Etxebizitza babestuen prezioen historikoa

Orri honetan, etxebizitza babestuak erosteko eta alokatzeko azken urteetan finkatutako gehieneko prezioak kontsulta ditzakezu

Zalantzak dituzu taulak interpretatzeko moduari buruz? Klika ezazu hemen gehiago jakiteko.

 

Prezioak metro koadro erabilgarri bakoitzeko ezartzen dira. Horrenbestez, etxebizitzaren prezioa kalkulatzeko, eragiketa hau egin behar duzu: metro koadroaren balioa bider etxebizitzak dituen metro koadro erabilgarriak.

Prezioak urtero eguneratzen dira, azken hamabi hilabeteetan KPIak izan duen aldaketaren arabera, erreferentziatzat hartuta urte bakoitzean azaroaren 30ean ezagutzen diren datuak.

Metro koadroaren balioa desberdina da salmentarako eta alokairurako.

Gehieneko salmenta-prezioak

Metro koadro erabilgarriaren prezioa honako aldagai hauen arabera aldatzen da:

  • Babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitza izatea, edo beste araubide zahar batekoa.
  • Etxebizitza berria edo erabilia izatea.
    • Etxebizitza berria da lehen aldiz saltzen dena; oro har, sustapenak esleitzean.
    • Etxebizitza erabilia da aldez aurretik hura erosi duen norbaiti erosten zaiona. Baita lehen aldiz saltzen dena ere, baldin eta behin betiko kalifikaziotik urtebete baino gehiago igaro bada.
  • Etxebizitza, garajea edo eranskina izatea (trastelekua, lokala eta abar).
    • Garajeak etxebizitzaren prezio bera du, baldin eta ez bada 14 metro koadro erabilgarri baino handiagoa (30 metro, 4/2006 Foru Dekretua indarrean sartu aurreko etxebizitzen kasuan). Handiagoa bada, eranskinen balioa izanen du.

Etxebizitza berrietan, urte jakin bateko prezioak aplikatzen zaizkie urte horretan behin-behineko kalifikazioa eskatu duten etxebizitzei.

Gehieneko alokairu-prezioak

Metro koadro erabilgarriaren prezioa desberdina da herriaren arabera. Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan handiagoa da Nafarroako gainerako tokietan baino.

Urte baterako ezarritako gehieneko prezioak aplikatzen zaizkie urte horretan administrazioak ikus-onesten dituen kontratu berriei eta kontratuen berritzeei, nahiz eta kontratua urtarrilaren 1a baino lehen sinatu.

Hala ere, ez zaizkie aplikatzen luzatzen diren kontratuei, kontratuetan ezarritakoaren arabera arautuko baitira. Kontuan izan behar duzu kontratuak gehienez 4 urtez luza daitezkeela.

Processing actions...
Ez dago dokumentu edo media fitxategirik karpeta honetan.
Aukeratutako erabiltzailea Titulua Tamaina  
Dokumentuak
2025, alquiler
141 KB
2025, venta
139 KB
2024
142 KB
2023
999 KB
2022
119 KB
2021
220 KB
2020
36 KB
2019
42 KB
2018
53 KB
2017
65 KB
2016
61 KB
2015
65 KB
2014
65 KB
2013
22 KB
2012
21 KB
2011
23 KB
2010
23 KB
2009
22 KB
2008
22 KB
2007
22 KB
2006
21 KB
2005
23 KB
2004, a partir del 3 de julio
8 KB
2004, hasta el 2 de julio
8 KB
2003
8 KB
2002, a partir del 8 de mayo
8 KB
2002, hasta el 7 de mayo
8 KB
2001
17 KB
2000
17 KB
{title}
Right Now by
  • thumbnail
    Right Now by

    {title}

  • Processing actions...
    Ez dago dokumentu edo media fitxategirik karpeta honetan.
    Aukeratutako erabiltzailea Titulua Tamaina  
    Dokumentuak
    2025, alquiler
    141 KB
    2025, venta
    139 KB
    2024
    142 KB
    2023
    999 KB
    2022
    119 KB
    2021
    220 KB
    2020
    36 KB
    2019
    42 KB
    2018
    53 KB
    2017
    65 KB
    2016
    61 KB
    2015
    65 KB
    2014
    65 KB
    2013
    22 KB
    2012
    21 KB
    2011
    23 KB
    2010
    23 KB
    2009
    22 KB
    2008
    22 KB
    2007
    22 KB
    2006
    21 KB
    2005
    23 KB
    2004, a partir del 3 de julio
    8 KB
    2004, hasta el 2 de julio
    8 KB
    2003
    8 KB
    2002, a partir del 8 de mayo
    8 KB
    2002, hasta el 7 de mayo
    8 KB
    2001
    17 KB
    2000
    17 KB
    {title}
    Right Now by
  • thumbnail
    Right Now by

    {title}