Etxebizitza babestu bateko gelak, garajeak eta eranskinak alokatzea

Orri honetan azalduko dizugu, batetik, zein diren zure etxebizitza babestuaren gelak, garajeak eta eranskinak alokatzeko baldintzak, eta, bestetik, nola eskatu horretarako baimena Etxebizitza Zerbitzuari

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuen jabeak. 

Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, zure etxebizitza babestuaren gelak, garajeak eta eranskinak alokatzean:

  • Gelak, garajeak eta eranskinak edozeini alokatzen ahal dizkiozu; maizterrak ez du inolako baldintzarik bete behar.
  • Etxebizitzak zure ohiko bizileku iraunkorra izaten jarraitu behar du, gelak alokatu arren.
  • Errespetatu egin behar duzu gehieneko alokairu-prezioa, Nafarroako Gobernuak ezarritakoa. Prezio txikiagoa adostu dezakezu, baina ez handiagoa. Kalkulatu alokairuaren gehieneko prezioa.
  • Gela bat zenbatean alokatu dezakezun jakiteko, kalkulatu behar duzu zein den etxebizitza –garajerik eta eranskinik gabe– alokatzeko gehieneko prezioa, eta prezio hori zati gela kopurua egin.  Gela guztiek prezio bera dute, haien azalera edozein dela ere.
  • Maizterrarekin akordio bat erdietsi ondoren, Etxebizitza Zerbitzuari jakinarazi behar diozu, hark behar diren egiaztapenak egin ditzan eta, hala badagokio, alokairua baimendu dezan. Administrazioak gehienez ere 3 egun balioduneko epea du horretarako. Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, baimena eman dizula ulertu behar duzu. 
  • Etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazenuen, ez duzu itzuli beharko.
  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Baimena eskatzeko inprimakia. Etxebizitzaren jabe guztien datuak adierazi behar dituzu, eta errentatzaileak eta errentariak sinatu behar dute dokumentua.
  • Etxebizitzaren eskrituraren kopia
  • Alokairu-kontratuaren kopia

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.