Etxebizitza babestu baten garajea eta eranskinak saltzea

Orri honetan azalduko dizugu, batetik, zein diren zure etxebizitza babestuaren garajea eta eranskinak saltzeko baldintzak, eta, bestetik, nola eskatu horretarako baimena Etxebizitza Zerbitzuari

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuen jabeak. 

Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, zure etxebizitza babestuaren garajea eta eranskinak saltzean:

  • Garajea edo eranskina edozeini saltzen ahal diozu; erosleak ez du inolako baldintzarik bete behar.
  • Errespetatu egin behar duzu gehieneko salmenta-prezioa, Nafarroako Gobernuak ezartzen duena etxebizitza erabilien garajeetarako eta eranskinetarako. Prezio txikiagoa adostu dezakezu, baina ez handiagoa. Kalkulatu gehieneko salmenta-prezioa.
  • Eroslearekin akordio bat erdietsi ondoren, Etxebizitza Zerbitzuari jakinarazi behar diozu, hark behar diren egiaztapenak egin ditzan eta, hala badagokio, salmenta baimendu dezan. Administrazioak gehienez ere 40 egun balioduneko epea du horretarako.  Epe hori iraganik ez baduzu erantzunik jaso, baimena eman dizula ulertu behar duzu. 
  • Saltzeko baimena sei hilabetera iraungitzen da. Epe horretan ez baduzu salmenta formalizatzen notarioaren aurrean, berriz ere baimena eskatu beharko duzu. 
  • Kontuan izan behar duzu ezen garajea eta eranskinak saltzeko bestelako baimen zibilak behar direla normalean, jabeen erkidegoaren partaidetza-kuotak aldatu egiten direlako. 
  • Etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazenuen, ez duzu itzuli beharko. 
  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Baimena eskatzeko inprimakia. Garajearen eta eranskinen jabe guztien datuak adierazi behar dituzu, eta salmentan parte hartu duten guztiek sinatu behar dute dokumentua.
  • Sinatuko den salerosketa-kontratuaren kopia
  • Etxejabea ez den ezkontidearen baimena, baldin eta etxebizitza ezkontideen egoitza bada.

10/2010 Foru Legea, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitzako erregistroan
Alondegi kalea 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.