Etxebizitza babestua erosteko dirulaguntzak

Zer baldintza bete behar dira dirulaguntzak jasotzeko?

Etxebizitzarekin lotutako betekizunak

Honetarako emanen da dirulaguntza:

  • Etxebizitza babestu berria erosteko. 
  • Norberaren erabilerarako etxebizitza babestuak sustatzeko.
  • Etxebizitza babestu erabilia erosteko (partikularren jabetzako bigarren eskuko etxebizitza), soilik 35 urte baino gutxiago badituzu eta etxebizitza 5.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean badago. 
     

Honetarako ez da dirulaguntzarik emanen: 

  • Gainerako etxebizitza babestu erabiliak erosteko.
  • Hutsik deklaratutako etxebizitza babestua erosteko, baldin eta hura erosten baduzu eskatzaileen erroldan alta eman gabe.
     

Betekizun pertsonalak

Familiaren diru-sarrera haztatuak ezin dira izan ERREGEROSNA adierazlea halako 3,5. Kalkulatu zein diren familiaren diru-sarrera haztatuak eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasuna.

Gainera, zenbait egoeratan ezin duzu dirulaguntzarik jaso. Zabaldu atal hau gehiago jakiteko.

 

Ez duzu dirulaguntzarik jasotzeko eskubiderik, aurreko ataletan adierazitako baldintzak betetzen badituzu ere, kasu hauetan:

  • Etxebizitza bat saldu edo dohaintzan eman baduzu (osoa edo zati proportzionala) edo azken 5 urteetan etxebizitza bat erabiltzeko edo gozatzeko eskubide erreal bat eskualdatu baduzu eta eskualdaketa horrekin 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak sortu badituzu, haiek kobratu nahiz ez kobratu. Nola kalkulatzen dira etxebizitza bat eskualdatzeagatik sortutako diru-sarrerak?
  • 90.000 eurotik gorako ondasun, eskubide edo finantza-aktiboak badituzu, salbu eta ondasun horiek enpresa- edo lanbide-jardueraren bati lotuta daudenean. Adibidez, jarduera hori garatzen den higiezina.
  • Errentaren azken kanpainan 5.000 eurotik gorako zenbatekoa aitortu baduzu aurrezkiaren zati berezian (kapitalaren etekinak eta ondare-irabaziak).

Nola kalkulatzen da dirulaguntzen zenbatekoa?

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ehuneko bat aplikatzen zaio etxebizitzaren prezioari (garajea eta trastelekua barne). Kontuan hartu behar duzu gehienez 90 metro koadro erabilgarrirako dirulaguntzak ematen direla. Zure etxebizitza handiagoa bada, ehunekoa ez zaio aplikatzen prezio errealari, baizik eta etxebizitzak 90 metro koadro balitu izanen lukeen prezioari. Hala ere, muga hori ez zaie aplikatzen familia ugariei.

Dagokizun ehunekoa familiaren diru-sarrera haztatuen araberakoa da, eta handiagoa da familia ugaria bazara. Taula honetan, kasu bakoitzari dagokion ehunekoa kontsulta dezakezu, familiaren diru-sarrera haztatuen eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasunaren arabera

    ERREGEROSNA halako 2, gehienez ERREGEROSNA halako 2tik 2,5era ERREGEROSNA halako 2,5etik 3,5era
Babes ofizialeko etxebizitzak Dirulaguntza orokorra % 16 % 12 % 7
Kategoria arrunteko familia ugariak % 19 % 15 % 10
Kategoria bereziko familia ugariak % 22 % 18 % 13
Prezio tasatuko etxebizitzak Dirulaguntza orokorra % 6 % 4 % 2
Kategoria arrunteko familia ugariak % 9 % 7 % 5
Kategoria bereziko familia ugariak % 12 % 10 % 8

 

Nola eskatzen dira dirulaguntzak?

Etxebizitza babestu berria erosteko dirulaguntzak

Ohikoena da dirulaguntza sustatzaileek eskatzea, zuk eskatu beharrean, eta ondoren dagokizun zenbatekoa deskontatzea etxebizitza hori erosteagatik ordaindu behar duzun preziotik. 

Zuk eskatu beharko duzu soilik baldin eta sustatzaileak ez badu eskatu esleipen-prozesuan. Kasu horretan, hemen eska dezakezu: Etxebizitza babestu berria erosteko dirulaguntza eskatzea.
 

Beste dirulaguntza batzuk

Kontsultatu esteka hauek: