35 urtetik beheitikoendako dirulaguntza, etxebizitza erabilia erosteko herri txikietan
35 urtetik beheitikoendako dirulaguntza, etxebizitza erabilia erosteko herri txikietan
Etxebizitza librea edo babestua izan daiteke, eta 5.000 biztanle arteko udalerri batean egon behar du (edo 20.000 arteko udalerri ez-hiritar batean, hango entitate bakanetako batek ere 5.000 biztanle baino gehiago ez baditu)
35 urtetik beheitikoendako, etxebizitza babestu bat erosteko baldintzak betetzen badituzte eta, gainera, dirulaguntza lortzeko baldintzak ere betetzen badituzte, zorrotzagoak baitira.
Etxebizitza pertsona batek baino gehiagok erosten badu, guztiek izan behar dute 35 urtetik beheitikoak eta guztiek bete behar dituzte gainerako baldintzak.
Etxebizitza librea edo babestua izan daiteke, eta baldintza hauek bete behar ditu:
Bizigarritasun-zedula indarrean egotea.
5.000 biztanle arteko udalerri batean egon behar du (edo 20.000 arteko udalerri ez-hiritar batean, hango entitate bakanetako batek ere 5.000 biztanle baino gehiago ez baditu).
Gehienez 120 metro koadro erabilgarriko azalera izatea.
Eranskinen baturak ezin du 100 metro koadro erabilgarri baino handiago izan.
Prezioa ezin da prezio hauek baino handiagoa izan 2025ean:
1.922,84 euro etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko, baita garajearen metro koadroko erabilgarriko ere, haren azalera 14 metro erabilgarrikoa edo txikiagoa bada.
769,14 euro metro koadro erabilgarriko, garajearen (azalera 14 metro koadro erabilgarrikoa baino handiagoa bada) eta trastelekuaren eta beste eranskin batzuen kasuan.
Etxebizitzaren eskritura publikoa egin aurretik, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Eskabide orokorra (bakar-bakarrik eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
Etxebizitzaren salerosketa-kontratua. Banaka adierazi behar dira etxebizitzaren, garajearen, trastelekuaren eta gainerako eranskinen azalera erabilgarria eta prezioa. Adibidez:
Azalera
Prezioa
Etxebizitza
90 m²
100.000 €
Garajea
12 m²
10.000 €
Trastelekua
10 m²
5.000 €
Agiri horiek jasotakoan, Etxebizitza Zerbitzuak baldintzak betetzen dituzun egiaztatuko du; hala bada, ikus-onetsi administratibo bat emanen dizu eta hartan adieraziko da zenbateko dirulaguntza lor dezakezun, gehienez, eta zer klausula sartu behar dituzun nahitaez eskritura publikoan. Ez badituzu klausulak sartzen, ez duzu dirulaguntzarik jasoko. Ikus-onetsia emateko epea bi hilabetekoa da gehienez.
Bigarren fasea
Etxebizitzaren eskritura publikoa egin ondoren, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Eskabide orokorra (bakar-bakarrik eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, nahitaez agertu beharreko ondorengo klausulak dauzkana.
'Etxebizitza ohiko bizileku iraunkorra izango da. Inola ere ez da onartuko etxebizitza edo haren gelaren bat bigarren egoitza edo egonaldi turistiko gisa erabiltzea'.
'Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren xede den etxebizitza honen jabetza edo haren erabilera eta gozamen eskubideak edozein tituluren bidez utzi edo eskualdatzen dituenak, etxebizitzaren jabaria eskuratzaile berriaren alde eskualdatzeko eskritura egiten denetik hamar urte igaro baino lehen, zenbateko osoa itzuli beharko du, berandutza interesa gehituta. Eskualdaketak etxebizitzaren jabeen zati baten eskubideei eragiten badie, itzulketa, kasu horretan, eskualdaketa horren eskubideek jabetza osoaren gainean duten partaidetza-ehunekoari bakarrik egingo zaio'.
Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia. Jabe bat baino gehiago badago, inprimaki bat titular bakoitzeko. Agiri horrek balio du administrazioari jakinarazteko zer banku-kontutan jaso nahi duzun dirulaguntza. Nahiago baduzu, online inprimaki bat bete dezakezu, eta horrela ez duzu inprimaki hori aurkeztu behar: Banku-kontua online jakinaraztea.