Descárgate la app
Etxebizitza babestua erosteko dirulaguntzak - Etxebizitza nafarroa.eus
Etxebizitza babestua erosteko dirulaguntzak
- Zer baldintza bete behar dira dirulaguntzak jasotzeko?
- Nola kalkulatzen da dirulaguntzen zenbatekoa?
- Nola eskatzen dira dirulaguntzak?
Zer baldintza bete behar dira dirulaguntzak jasotzeko?
Etxebizitzarekin lotutako betekizunak
Honetarako emanen da dirulaguntza:
- Etxebizitza babestu berria erosteko.
- Norberaren erabilerarako etxebizitza babestuak sustatzeko.
- Etxebizitza babestu erabilia erosteko (partikularren jabetzako bigarren eskuko etxebizitza), soilik 35 urte baino gutxiago badituzu eta etxebizitza 5.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean badago.
Honetarako ez da dirulaguntzarik emanen:
- Gainerako etxebizitza babestu erabiliak erosteko.
- Hutsik deklaratutako etxebizitza babestua erosteko, baldin eta hura erosten baduzu eskatzaileen erroldan alta eman gabe.
Betekizun pertsonalak
Familiaren diru-sarrera haztatuak ezin dira izan ERREGEROSNA adierazlea halako 3,5. Kalkulatu zein diren familiaren diru-sarrera haztatuak eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasuna.
Nola kalkulatzen da dirulaguntzen zenbatekoa?
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ehuneko bat aplikatzen zaio etxebizitzaren prezioari (garajea eta trastelekua barne). Kontuan hartu behar duzu gehienez 90 metro koadro erabilgarrirako dirulaguntzak ematen direla. Zure etxebizitza handiagoa bada, ehunekoa ez zaio aplikatzen prezio errealari, baizik eta etxebizitzak 90 metro koadro balitu izanen lukeen prezioari. Hala ere, muga hori ez zaie aplikatzen familia ugariei.
Dagokizun ehunekoa familiaren diru-sarrera haztatuen araberakoa da, eta handiagoa da familia ugaria bazara. Taula honetan, kasu bakoitzari dagokion ehunekoa kontsulta dezakezu, familiaren diru-sarrera haztatuen eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasunaren arabera.
ERREGEROSNA halako 2, gehienez | ERREGEROSNA halako 2tik 2,5era | ERREGEROSNA halako 2,5etik 3,5era | ||
---|---|---|---|---|
Babes ofizialeko etxebizitzak | Dirulaguntza orokorra | % 16 | % 12 | % 7 |
Kategoria arrunteko familia ugariak | % 19 | % 15 | % 10 | |
Kategoria bereziko familia ugariak | % 22 | % 18 | % 13 | |
Prezio tasatuko etxebizitzak | Dirulaguntza orokorra | % 6 | % 4 | % 2 |
Kategoria arrunteko familia ugariak | % 9 | % 7 | % 5 | |
Kategoria bereziko familia ugariak | % 12 | % 10 | % 8 |
Nola eskatzen dira dirulaguntzak?
Etxebizitza babestu berria erosteko dirulaguntzak
Ohikoena da dirulaguntza sustatzaileek eskatzea, zuk eskatu beharrean, eta ondoren dagokizun zenbatekoa deskontatzea etxebizitza hori erosteagatik ordaindu behar duzun preziotik.
Zuk eskatu beharko duzu soilik baldin eta sustatzaileak ez badu eskatu esleipen-prozesuan. Kasu horretan, hemen eska dezakezu: Etxebizitza babestu berria erosteko dirulaguntza eskatzea.
Beste dirulaguntza batzuk
Kontsultatu esteka hauek: