Nola kalkulatzen dira etxebizitza bat eskualdatzeagatik sortutako diru-sarrerak?

Emaitzaren arabera, jakinen duzu etxebizitza babestua erosten edo alokatzen ahal duzun eta erosi edo alokatzeagatik dirulaguntza jaso dezakezun

Bi aldagai hartzen dira kontuan: 

  1. Eskualdaketarekin lortu duzun balioa.
  2. Etxebizitza erosteko mailegu bat eskatu bazenuen, eskualdatzea egitean amortizatzeko gelditzen den zenbatekoa. 

Kalkulua egiteko, kenketa bat egin behar duzu: eskualdaketa-balioa ken amortizatzeko dagoen maileguaren zatia.

Gainera, alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan: 

  • Eskualdaketa-baliotzat hartuko da honako hauetatik handiena:
  • Etxebizitzak jabe bat baino gehiago baditu, lortutako balioa zati titularren kopurua egin behar duzu. 
  • Etxebizitza erabiltzeko eta gozatzeko eskubide errealak eskualdatu badituzu, baina ez jabetza osoa, lortutako balioa zati bi egin behar duzu; izan ere, eskubideen balioa jabetza osoaren balioaren  % 50 da. 

Adibide praktikoak

Hiru anai-arrebarena den etxebizitza bat saltzea 270.000 euroren truke

Etxebizitza erosteko, 180.000 euroko mailegua eskatu zuten, eta saltzeko unean 60.000 euro itzultzeko dituzte. 

Sortutako diru-sarrerak kalkulatzeko, eragiketa hauek egin behar dituzte:

  • Lehenik eta behin, amortizatzeko dagoen maileguaren zatia kendu eskualdaketa-balioari: 270.000 - 60.000 = 210.000 euro. 
  • Etxebizitzak hiru jabe dituenez, balio hori zati hiru egin: 210.000 / 3 = 70.000 euro. 

Sortutako diru-sarrerak 90.000 eurotik beherakoak direnez, senideetako bakoitzak etxebizitza babestu bat eskura dezake, baina ez dirulaguntza, diru-sarrerak 60.000 eurotik gorakoak baitira. 

Zerga-ondorioetarako 200.000 eurotan baloratu den etxebizitza baten jabetzaren erdia dohaintzan ematea

Sortutako diru-sarrerak 100.000 euro dira, nahiz eta ez kobratu. 

90.000 eurotik gorakoak direnez, ezin da etxebizitza babestua eskuratu, eta, hortaz, ezta dirulaguntza jaso ere.