Descárgate la app
Etxebizitza babestua erostea eta alokatzea - Etxebizitza nafarroa.eus
Etxebizitza babestua erostea eta alokatzea
Nola eskatzen eta esleitzen diren, baremoa, gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa
Nola eskatzen eta esleitzen diren, baremoa, gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa
- Nola erosi eta alokatu etxebizitza babestu bat? Eskatzaileen errolda, sustapenak eta sartzeko beste bide batzuk
- Nola esleitzen dira etxebizitza babestuak? Baremoa eta esleipen-prozesua
- Etxebizitza babestuen gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa
Nola erosi eta alokatu etxebizitza babestu bat? Eskatzaileen errolda, sustapenak eta sartzeko beste bide batzuk
Hau da ohiko prozedura:
- Lehenik eta behin, alta eman behar duzu etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan.
- Eta, esleitzeko prozesuak abiarazten direnean, izena eman behar duzu etxebizitza babestuko sustapenetan, zure interesekoak badira.
Hala ere, arau orokor horrek salbuespenak ditu.
- Erabilitako etxebizitza babestu bat erosten edo alokatzen baduzu, partikular baten jabetzakoa. Kontsultatu baldintzak esteka hauetan:
- 2011 baino lehen sustatzaile pribatuek behin betiko kalifikatutako etxebizitza bat alokatzen baduzu. Kontsultatu 2011 baino lehenagoko alokairu-sustapenak.
Nola esleitzen dira etxebizitza babestuak? Baremoa eta esleipen-prozesua
Ohiko prozeduran, etxebizitzak baremo baten arabera esleitzen dira, eta baremo horrek esleipen-ordena bat ezartzeko balio du, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztien artean.
Bi baremo daude: bata etxebizitza erosteko, eta bestea, alokatzeko. Esteka hauetan kontsultatu dezakezu zer alderdi baloratzen diren kasu bakoitzean:
- Baremoa, etxebizitza babestuak erosteko, eta erosteko aukerarekin alokatzeko
- Baremoa, etxebizitza babestuak alokatzeko
Etxebizitzak esleitzeko prozesuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu esteka honetan: Etxebizitza babestuen sustapenak hautatzea eta esleitzea.
Arau orokorraren salbuespenetan, etxebizitza saltzen edo alokatzen duen pertsonarekin edo sustatzailearekin hitz egin behar duzu zuzenean.
Etxebizitza babestuen gehieneko prezioak, dirulaguntzak, babes-araubidea eta eskualdaketa
Etxebizitza babestua erosteak eta alokatzeak abantaila eta betebehar batzuk dakartza.
Abantaila nagusiak:
Etxebizitza babestuek prezio mugatua dute, eta merkatu librekoak baino merkeagoak izan ohi dira. Kontsultatu etxebizitza babestuen gehieneko prezioak.
Gainera, egoera jakin batzuetan, dirulaguntza bat jaso daiteke, eta etxebizitza are merkeagoa da horrela. Kontsultatu baldintzak esteka hauetan:
Betebehar nagusiak:
Etxebizitza babestuak bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabiliko dira. Baina, ezinezkoa denean, zenbait baldintzatan eskualdatu daitezke. Baldintza horiek bete behar dira etxebizitzen babes-araubidea indarrean den bitartean. Kontsultatu zure etxebizitzaren babes-araubidearen iraupena.
Esteka hauetan, kontsultatu dezakezu zer baldintza dituzten baimenduta dauden ekintzek:
KONTZEPTUA | IZAPIDEA |
---|---|
Obrak egitea | Obrak egitea etxebizitza babestu batean |
Saltzea | Etxebizitza babestua partikularren artean saltzea |
Garajeak eta erantsitako jabetzak saltzea | Etxebizitza babestu baten garajeak eta erantsitako jabetzak saltzea |
Alokatzea | Etxebizitza babestua partikularren artean alokatzea |
Zati bat alokatzea | Etxebizitza babestu bateko gelak, garajeak eta erantsitako jabetzak alokatzea |
Aldatzea | Etxebizitza babestu desegokia aldatzea |
Trukatzea | Etxebizitza babestua trukatzea |
Ematea | Etxebizitza babestua dohaintzan ematea |
Jabea gehitzea | Etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzea, ezkontza-sozietateari edo bikote egonkorraren ondare erkideari egindako ekarpenagatik |
Jabea kentzea | Etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzea, ezkontideak banantzeagatik, dibortzioagatik, bikote egonkorra hausteagatik edo jabekidetasuna azkentzeagatik |
Desokupatzea | Etxebizitza babestua desokupatzea edo senide batek okupatzea |