Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua

Orrialde honetan, alta eman dezakezu zentsuan, datuak eguneratu ditzakezu zure egoera pertsonala aldatu bada, eta etxebizitzaren arloan dituzun lehentasunak adieraz ditzakezu.

المعلومات باللغة العربية · Information in English · Information en français

Eskatzaileen erroldatik kanporatzeko uzteko prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena, aurkeztutako alegazioak eta baztertutako pertsonen behin-betiko zerrenda argitaratu dira ('Emaitzak' atala).

Oinarrizko informazioa

Nafarroan etxebizitza babestu bat erosi edo alokatu nahi dutenentzat.

Erregistroan alta emateko, baldintza hauek bete behar dituzu:

Baldintza pertsonalak, eskabidean agertzen diren pertsona guztiek bete beharrekoak.

  • Adinez nagusia izatea.
  • Nafarroako udalerriren batean erroldaturik egotea eta egiazki bertan bizitzea.

Etxebizitzarekin lotutako baldintzak, eskabidean agertzen diren pertsona guztiek eta familia-unitateko gainerako kideek bete beharrekoak.

Baldintza ekonomikoak, epea amaituta duen azken kanpainako errenta-aitorpenaren arabera. Eskabidean agertzen diren pertsonen eta haien ezkontideen edo izatezko bikoteen diru-sarrerak zenbatzen dira, eskatzaile gisa agertzen ez badira ere.

  • Gehieneko diru-sarrera batzuk ez gainditzea.
    • BOE (babes ofizialeko etxebizitza) bat erosi eta alokatzeko: 4,5 aldiz errenta egokiagatiko erosahalmen nahikotasun (ERREGEROSNA) indizea.
    • PTE (prezio tasatuko etxebizitza) bat erosteko: 6,5 aldiz errenta egokiagatiko erosahalmen nahikotasun (ERREGEROSNA) indizea.

Kalkulatu zein diren familiaren diru-sarrera haztatuak eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasuna.

  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk izatea.
    • BOE bat alokatzeko: 3.000 euro.
    • BOE bat erosteko: 12.000 euro.
    • PTE bat erosteko: 15.000 euro. 

Ez dugu gutxieneko diru-sarrerarik justifikatu beharko, baldin eta:

  • Mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonentzat gordetako etxebizitza bat eskuartu nahi baduzu
  • %33ko edo hortik gorako desgaitasuna baduzu
  • Genero indarkeriaren biktima bazara

Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua erregistro bat da, eta bertan alta eman behar duzu baldin eta Nafarroan etxebizitza babestu bat erosi edo alokatu nahi baduzu.

Erregistro bakarra da, Nafarroako etxebizitza babestu guztiak, bai erostekoak bai alokatzekoak, biltzen dituena, sustatzaile publikoek nahiz pribatuek eraikiak izan.

Eskabidean, datu pertsonalez gain, etxebizitzari dagokionez dituzun lehentasunak adierazi behar dituzu. Adibidez, zer etxebizitza mota eskuratu nahi duzun (erostekoa edo alokatzekoa), haren kokapena eta logelen kopurua. Nahi duzunean eguneratu ditzakezu datu horiek.

Datuek eta lehentasunek balio dute kalkulatzeko eskatzaile bakoitzaren puntuazioa, eta etxebizitzak esleitzeko. Kalkulu hori egiten da esleipen-prozesu bakoitza hasten den eguneko 00:00etan erregistratutako datuekin.

Horregatik, datuak eguneratu egin behar dira prozesu bakoitza hasi aurretik, baldin eta lehentasunak edo inguruabar pertsonalak aldatu badira.
Inskripzioan, ez duzu dokumentaziorik aurkeztu behar. Etxebizitza babestu bat esleitzen badizute soilik aurkeztu beharko duzu.
Inskripzioak 2 urteko indarraldia du. Denbora tarte horretan eguneratze edo aldaketaren bat egiten baduzu, eskabidea automatikoki berrituko da beste bi urterako. Baina halakorik egiten ez baduzu, zentsutik aterako zaituzte.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nasuvinsaren bulegoetan ere egin dezakezu. Horretarako, hitzordua eskatu behar duzu:

  • Eskatu hitzordua Internet bidez, Iruñeko eta Tuterako bulegoetarako
  • Eskatu hitzordua telefonoz:
    • Iruñeko bulegoa: 848 850 055
    • Tuterako bulegoa: 848 420 340
    • Zangozako bulegoa: 848 420 145
    • Agoizko bulegoa: 848 420 243
    • Doneztebeko bulegoa: 848 420 140

Hitzorduaren egunean, bulegoan agertu behar duzu honako dokumentazioarekin:

  • Inskripzioaren eskaera orria, beteta.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NANa) edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (Nasuvinsa)
San Jorge Etorbidea 8, behea
31012  Iruña
Posta elektronikoa: censo@nasuvinsa.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.