Descárgate la app
Harpidetutako tramiteak eta bilaketak kudeatzea
Tramiteen katalogoko Harpidetutako tramiteak eta bilaketak kudeatzea atala
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
Izapide edo bilaketa batera harpidetu bazara, hari buruzko berriak igorriko dira harpidetza egitean adierazi duzun helbide elektronikora.
Adi: sistema horren bidez jasoko dituzun oharrak informatiboak baino ez dira. Ez dituzte ordezkatzen jakinarazpenak, ezta argitalpen ofizialak ere. Navarra.es-eko ohar-sistema horrek ez du erantzukizunik izango akatsen bat badu edo, arazo teknikoren batengatik, harpidetutako pertsonei tramiteren baten berri eman ez bazaie. Tramite horren administrazio-organoetatik eta jatorrizko webguneetatik egindako jakinarazpenek eta argitalpenek soilik sortzen dituzte ondorio juridikoak interesdunengan eta prozedurengan.
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
Izapide edo bilaketa batera harpidetu bazara, hari buruzko berriak igorriko dira harpidetza egitean adierazi duzun helbide elektronikora.
- Tratamenduaren arduraduna
- Tratamenduaren legitimazioa
- Datuen hartzaileak
- Gordetzeko epea
- Nola erabili zure eskubideak
- Datuen nazioarteko transferentziak
- Erabaki automatizaturik hartzen da?
Tratamenduaren arduraduna
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazio Zerbitzua (Nafarroako Gobernua). Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: protecciondedatosportal@navarra.es
Tratamenduaren legitimazioa
Interesdunak datuak tratatzeko baimena eman behar du, eta horri eutsi behar dio, halaxe xedatu baita Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 a) artikuluan adierazitakoarekin.
Datuen hartzaileak
Horretarako baimenik izan ezean, datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo komunikatuko, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe lagatzeko, adibidez, honako hauei: Kontratazioaren Atariari, jurisdikzio organoei, segurtasun indar eta kidegoei, finantza erakundeei, Kontuen Ganberari, Arartekoari edo beste kontrol agintaritza batzuei, baita zerga administrazioei ere.
Gordetzeko epea
Datu pertsonalak zer xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Nola erabili zure eskubideak
- Tratamendu honetarako baimena ken dezakezu, eta adierazi duzun helbide elektronikoa ezabatzeko eskatu, adierazi duzun posta helbidean jasoko dituzun mezu elektronikoen bitartez. Zehazki, honako esteka honetara jo beharko duzu: “Harpidetzan baja eman”.
- Zure posta elektronikoa ere alda dezakezu. Horretarako, baja eman beharko duzu, aipatu berri dugun bidetik, eta berriz ere dagokion tramitean edo bilaketetan alta eman, posta elektroniko zuzena adierazita.
- Jakin nahi baldin baduzu ea tramite edo bilaketa batera lehendik harpidetuta zauden, sartu aldez aurretik eman eta helburu horretarako erregistratu zenuen posta elektronikoa. Lehendik erregistratuta badago, sistemak esanen dizu harpidetza aldez aurretik egina duzula.
Eskubidea duzu, era berean, Datuak Babesteko Ordezkaritzan (dpd@navarra.es) edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko.
Datuen nazioarteko transferentziak
Ez da aurreikusi nazioarteko transferentziarik egitea.
Erabaki automatizaturik hartzen da?
Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako informazioari buruz.